Kulturako Departamentuak ikastaro bat antolatu du genero ikuspegia kirolean gai hartuta

Generoa eta kirola da, hain zuzen ere, Kirol Zuzendaritzak legealdirako duen lerro estrategikoetako bat, eta esparru horretan egiten ari den lanaren jarraipen gisa aurkeztu du Kirol Zuzendaritzak ikastaroa, Goizane Alvarez zuzendari izango duena eta uztailaren 21ean eta 22an garatuko dena UPV-EHU-ko Uda Ikastaroen baitan. Hainbat ponentzia eta bi mahaingurutan jorratu da kirolaren dimentsio soziala.

Kirol Zuzendaritzak, kirolaren dimentsio sozialean sakontzen jarraitzeko, ikastarorako hainbat aditu, influencer eta kirolariren partaidetza lortu du, besteak beste Paloma del Río, Eli Pinedo, Ana Rosell eta Teresa Perales izango baitira saioetan.

Hizlarien artean izango dira Ana Rosell, emakume kirolarien sinbolo bihurtu dena eta CD Tacón klubaren fundatzailea dena, Paloma del Río kazetari ezaguna, Herbalife España enpresako zuzendari nagusia, Atlético de Madrid-en emakume taldea babestea erabaki berri duen enpresakoa, alegia, edo Teresa Perales punta-puntako kirolari paralinpiarra.

Ikastaroan langai nagusiak izango dira emakumeek kirolean egin duten historia, lidertza, desgaitasuna, kirola eta emakumeak, eta emakumezkoen kirolak gaur egun dituen erronka nagusiak, besteren artean.

Kirol eta Gazteriako zuzendari Goizane Alvarezek adierazi duenez “horrela ikastaro bat interesgarri ez ezik behar-beharrezkoa da Gipuzkoak berdintasunerantz hurbiltzen jarraitzeko; izan ere, kirolak gizarteak eraldatzen ditu; emakumeek egindako kirola ikusgarriago egiten saiatzen bagara, ziur naiz gure lurraldea aukera berdintasunaren erreferente bihurtuko dugu guztientzat”.

Donostia, 2017ko uztailaren 2a