Emakumea ziklismo egitasmoa

Gipuzkoan, emakume ziklista lizentzia gutxiago dago gizonezkoena baino. Lasterketa gutxiago dituzte. Hori iraultzeko, eta egitasmo honen ardatz nagusi bezala, kirolari emakume hauekin egon gara. Beren nahi eta gogoak adierazi dizkigute. Eta horrela, egitasmoaren ardatza kirolari horien AHALDUNTZEAn oinarritu gara.

Horretarako, kirol-diziplina desberdinetarako kirol topaketak antolatu dira. Eskolarteko partaidetza lehiaketan, berrantolaketa bat abiatu da ziklismoaren diziplina gehiago txertatu eta soilik, neskatilendako baino ez diren lasterketak egiteko. Federatu-lehiaketetan ere ahalegin berezia egiten ari da lasterketa gehiago egon daitezen.