Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Abadia saria

Abadia saria

Anton Abadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua da 1996an, euskararen normalkuntzaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko.

Beste saririk bada euskararen inguruan, baina gehienetan alor berezietakoak dira edo jende adituentzat eginak.

Anton Abadia sariak esparru zabalagoa hartu nahi du: euskararen erabilera arnasberritu, gizarteratu eta hedatzeko pertsona edo elkarte oinezkoen jardunaren aitorpen izan nahi du. Sariak giza alorrean egindako ahalegin isila onestea bilatuko du, eta urte luzetako sustrai sakonez etorkizunerako eredugarri izan daitezkeen jokabideak sustatzea.

Gainera, Anton Abadiaren oroimena berrituz, sariak euskaltzaleen biltzar txiki bat ere izan nahi luke: urtero, euskalgintzan ari direnen harremanak sendotu eta gogoberritu nahi genituzke sari ematearen inguruan, giro hurbil, bero eta alaian.