2023ko Lanhitz dirulaguntza deialdia zabalik

Sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko banatzen da dirulaguntza eta dagoeneko irekita dago 2023ko deialdia. Izena emateko epea martxoaren 29an zabaldu zen eta maiatzaren 2an amaituko da.

Foto de 
 2023ko Lanhitz dirulaguntza deialdia zabalik

Irekita dago 2023ko LanHitz dirulaguntza deialdia eta maiatzaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Dirulaguntza horrek sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko helburua du.

Lau multzotan banatzen da dirulaguntza deialdia:

- 1. multzoa: ekintza solteak (enpresak euskara planik ez badu)

- 2. multzoa: diagnostikoa eta euskara plana (enpresak oraindik euskara planik ez badu)

- 3. multzoa: urteko kudeaketa plana (enpresak euskara plana badu)

- 4. multzoa: proiektu estrategikoa (enpresak euskara plana badu)

Lau multzo horietako edozeinetan izena emateko esteka hau erabil daiteke.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Aginduaren bidez ezarri da LANHITZ deialdiaren Araubidea.