EHUren graduondoko berria: kudeaketa linguistiko eta kulturala pazientean zentraturiko osasun arretan

2022-2023 ikasturtean graduondoko berria eskainiko du EHUk. Bi ikasturtetan antolatutako bi modulu izango ditu eta ikasleek bi titulu ezberdin eskuratzeko aukera izango dute.

Foto de 
 EHUren graduondoko berria: kudeaketa linguistiko eta kulturala pazientean zentraturiko osasun arretan

EHUk graduondoko berria eskainiko 2022-2023 ikasturtean: kudeaketa linguistiko eta kulturala pazientean zentraturiko osasun arretan. Osasun arretaren kalitatea oso lotuta dago pazientearen hizkuntzarekin eta bizipenekin eta horretan sakontzeko antolatu dute graduondokoa.

Bi urtetan egiteko bi modulo izango ditu, bata teorikoa izango da (15 ECTS) eta bestea praktikoa (15 ECTS). Horiek egiteko moduaren arabera, ikasleek bi titulazio ezberdin jasotzeko aukera izango dute:

    - Modulu teorikoa soilik eginda (15 ECTS): Aditu Titulua
    - Bi moduluak eginda (30 ECTS): Unibertsitateko Espezialista Titulua

Graduondokoari buruzko informazio osatuagoa hemen dago eskuragarri.
Izena emateko kontaktua: jon.zarate@ehu.eus edo 945 013873 / 660824476
Graduondokoaren aurkezpen saioa maiatzaren 9an egingo da, 16:00etan.