Ogasunarekin euskaraz, hizkuntza berdintasunaren alde

Gipuzkoan 2019an 78.000 herritarrek aukeratua zuten euskara Ogasun eta Finantza Departamentuarekin harremanetan aritzeko. Helburua 2023an kopuru hori 100.000 pertsona fisiko izatera iristea da.

Foto de 
 Ogasunarekin euskaraz, hizkuntza berdintasunaren alde

Urtez urte gero eta gehiago dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarekin harremanak izateko euskara aukeratzen duten herritarrak. 2019an Gipuzkoan 78.000 herritar ziren eta, Ogasunaren helburua, 2023an kopuru hori 100.000 pertsona fisiko izatera iristea da. Izan ere, neurri horretako erabiltzaile multzoa lortzeak oraindik ere zentzu handiagoa emango lioke azken hamarkadetan herritar, enpresa eta erakundeek hizkuntza berdintasunaren alde egindako ahaleginari.

Errenta aitorpenaren kanpaina. Koronabirusak eragindako ezohiko egoera honek irauten duen bitartean, departamentuko bulego guztiak itxita egongo direnez, bide hauek erabil daitezke hizkuntza hautua egiteko:

  • Autolikidazio proposamena telefonoz edo internetez onartuta.
  • Foru Ogasunaren zerbitzuetako Zergabidea web plataformaren bidez, errenta aitorpenean sartzean eta errenta aitorpena bidaltzean.
  • Errenta aitorpena egiteko gestoria bat erabiltzen bada, errenta aitorpena euskaraz egin eta ogasunarekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea adieraziz. 

Euskarazko hizkuntza hautua egiteko beste modu bat

  • Internetez. 030 eredua (herritarra) edo 036 eredua (enpresa edo entitatea) aurkeztu daitezke, hizkuntza hautua eginez, foru zerbitzu telematikoen Gipuzkoataria gunean (Online tramiteak>hainbat departamenturen zerbitzu erkideak>herritarren datuen foru errolda>harremanetarako aukerak)

Ogasun arloko terminologia ezagutu