Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea “Komunikazio paradigma berri batera egokitzera derrigortuta gaude”

“Komunikazio paradigma berri batera egokitzera derrigortuta gaude”

Sare sozialak eta herritarren partaidetza aztertuko dituen UPV-EHUren udako ikastaroaren irekieran parte hartu du Imanol Lasak

2016/07/03

La política twiteada. El alcance de la participación ciudadana a través de las redes sociales izeneko UPV-EHUren udako ikastaroaren hasiera ekitaldian parte hartu du gaur Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak. Aldundia da ikastaro honen antolaketan kolaboratzaileetako bat. Inaugurazioan izan dira ere Goizeder Manotas Modernizazioko foru zuzendaria, Daniel Innerarity filosofoa eta ikastaroaren koordinatzailea, eta Igor Alvarez, udako ikastaroetako zuzendariorde akademikoa.

Bi eguneko iraupena edukiko du ikastaroak. Helburuak hauexek dira; sare sozialek partaidetza politikoan dituzten inplikazioak identifikatzea; argitzea zer neurritan ezartzen dituzten jarduera politikorako marko berriak; Euskadiren kasu partikularra aztertzea; identifikatzea sare sozialek populismoa edo herritarrek politikarekiko duten etsipena bezalako fenomenoekin duten harremana; eta partaidetzarako eszenatoki berriak erakustea, etorkizuneko belaunaldiek politikarekin bat egiten dutenerako.

Bere hitzaldian, Lasak nabarmendu du sareak “sekulako indarra” hartzen ari direla, eta “komunikazio paradigma berri baten aurrean” gaudela, aldebikotasunean oinarritutakoa, eta honako ezaugarriak dituena: joan-etorriko mezuak, pertsonen artekoak, globalak, publikoak, eta berehalako erreakzioa dutenak.  

  

1277