Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 316 lagun aurkeztu dira ogasun teknikarientzat Aldundiak antolatutako azterketetara

316 lagun aurkeztu dira ogasun teknikarientzat Aldundiak antolatutako azterketetara

Lan poltsa berri honi esker, hamahiru pertsona kontratatu ahal izango dira aurten bertan Ogasun eta Finantzetako departamenturako, zerga iruzurrari aurre egiteko

2016/07/11

Gipuzkoako Foru Aldundiak deitutako bi lan poltsa berriren azterketak egin dira gaur goizean Irungo Ficoba azoka gunean. Erdi mailako eta goi mailako ogasun teknikari jardun nahi dutenei zuzendutakoak dira, eta 733 eta 613 eskaera jaso dira, hurrenez hurren. Poltsa berriari esker, aurten bertan hamahiru persona kontratatu ahal izango dira Ogasun eta Finantzetako departamentuan, zerga iruzurrari aurre egiteko. Asmoa zen irailean egitea azterketak, baina Aldundiak tramiteak azkartu ditu lehenbailehen egin ahal izateko, eta, modu honetan, zergak ordaintzea sahiesten dutenei aurre egiteko giza baliabide gehiago zuzendu ahal izateko, eraginkorki.

“Ezin dugu ahaztu legealdiko helburu estrategikoetako baten aurrean gaudela”, azpimarratu du Maite Barruetabeña Funtzio Publikoko zuzendariak. Deialdiaren balorazio positiboa egin du: “Zerrenda propioa eduki ahal izango dugu, langile gazte eta ondo prestatutakoek osatutakoa, eta Gipuzkoako Udalentzat ere baliogarria izango dena”. Epe laburrean, zerga iruzurraren aurkako borroka indartzea ahalbidetuko du, 2015 eta 2016ko estatuaren aurrekontu orokorretako legeek ezarritako erreposizio tasei dagokion LPEa martxan jartzen den bitartean. Lan eskaintza honen barruan, ogasun teknikariei zuzendutako beste 15 plaza eskainiko dira, zerga iruzurrari aurre egiteko hauek ere.

  

1503