Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 62 ekintza Gipuzkoako 32 herritan, gure kultura ondarearen alde jostagarria erakusteko

62 ekintza Gipuzkoako 32 herritan, gure kultura ondarearen alde jostagarria erakusteko

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu

2019/09/11

Denis Itxaso, Kulturako diputatua: «Hiru urte igaro direlarik, eta eragile askoren ahaleginari esker, programa hau nahitaezko kultura erreferentzia bat ari da bihurtzen urrian. Gure helburua da gure ondarea jendaurrean erakustea eta ondarea zaintzeko sentiberatasuna areagotzea, kultur ondasunak tresna baliagarriak baitira kultura kohesioa eta nortasuna indartzeko».

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea.  Edizio honen ardatza izango da Ondarea plazara!Aurten, publikoari eskatuko zaio esploratu ditzala aisialdiak ondarearekin zerikusian dituen osagai ukigarriak eta ukiezinak.

 

Gai zabala denez, edizio honetako programaren barruan aisialdi ekintza ugari dago.  Jendeak gozatu ahal izango du hainbat ekintzarekin: ikuskizunak, bisita eta ibilbide gidatuak edo antzeztuak, jardunaldi edo lantegi gastro-kulturalak, erakusketa fisikoak eta birtualak eta abar.Gainera, jolas tradizionalak egin ahal izango dira, hala nola bola txapelketak, gymkhanak edo treska estropadak. Ekitaldi gehienak urrian zehar egingo diren arren, irailean eta azaroan ere zenbait ekintza programatu dira.

 

Jardunaldi hauen helburuak dira:

 

  • Aisialdiari, kirolari, jolasari eta jaiari lotutako gure ondareak duen garrantzia nabarmentzea.
  • Jolasa eta jaia kulturen arteko zubi bezala erabiltzea.
  • Ondarea babesteko kontzientzia areagotzea.

 

«Kultura ondarean sortu, babestu eta eskualdatzearen esparruan, aisialdiak izan dezakeen zeregina nabarmendu nahi izan dugu. Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan parte hartu duten erakunde guztiei, erakutsi duten harrera, ilusio eta konpromisoagatik, eta, jakina, baita herritar guztiei ere, aurreko edizioetan agertu duten interesgatik. Nahi genuke edizio honek balio izatea ondarearekin lotzen gaituzten estekak indartzeko, oraingo honetan artea eta aisialdia elkarlotzen dituen haria nabarmenduta», azaldu du Kulturako diputatu Denis Itxasok. 

 

62 jarduera aurkeztu dira, Gipuzkoa osoko 32 udalerrietan egingo direnak, eragile publiko nahiz pribatu askoren bitartez, hartara jendeak, egun batzuetan zehar, aukera izan dezan ondarearekin zerikusia duten baliabide ugaritara iritsi eta ezagutzeko, ohikoa ez den modu batean, gainera.

 

Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko aldundiek elkarrekin lan egin dute eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, Jardunaldiek Euskadi osoan barrena eragina izan dezaten, baita ahaleginak bikaintzeko eta esperientziak trukatzeko ere.

 

Jardunaldi hauen xedea da ondareari balioa ematea, Gipuzkoako herritarrei ohi ez bezalako beste modu batean gerturatuz, gai komun batekin, eta egun jakin batzuetan. Ekitaldiak irailaren 14an hasi eta azaroaren 15ean amaituko dira.

 

Denis Itxasok azaldu duenez, «Gipuzkoaren kultura ondarea berreskuratu eta erakusteko lanean murgildurik gaude, interes handikoa baita. Gure helburua da ondarea kontserbatu beharraz sentsibilizatzea, gizarte kohesioari laguntzen dion elementu bat baita, bertakotasun sentimendua indartzen duena, Gipuzkoari berezitasuna ematen diona, gure oraina ulertzen eta interpretatzen laguntzen diguna eta, aldi berean, rol nagusi bat duena gure gizartearen garapen ekonomikoan». 

 

Jardunaldi hauek herritarrengana hurbiltzeko asmoz, Foru Aldundiak esku-orriak inprimatu eta banatu ditu, gure lurraldeko aisialdi gune guztietan, liburutegietan eta kiroldegietan.   Programa osoa eskuragarri dago Gipuzkoa.eus webgunean: https://www.gipuzkoa.eus/es/web/kultura/patrimonio/proyectos/jornadas/europeas

 

 

 

  

1644