Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiaren eta Oarsoaldeko alkateen arteko akordioa kiroldegien kudeaketa bateratuan aurrera egiteko

Aldundiaren eta Oarsoaldeko alkateen arteko akordioa kiroldegien kudeaketa bateratuan aurrera egiteko

Denis Itxaso: "Oarsoaldeko proiektuak Gipuzkoako Kirol Txartelaren hastapenerako balio behar du"

Aldundiko Kultura eta Kirola Departamentuak eta Errenteriako, Oiartzungo, Lezoko eta Pasaiako Udalek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute proiektu bat egiteko Oarsoaldeko kiroldegien kudeaketa integrala bateratzeko, euskarri izango dena eskualdearen etorkizuneko beharrei buruzko erabakiak hartzeko.

Gaurko prentsaurrekoan hauek parte hartu dute: Izaskun Gomez Pasaiako alkatea, Jesus Martiarena Lezoko alkatea, Errenteria, Eneritz Arbelaitz Oiartzungo alkateordea, eta Yon Collar Errenteriako alkateordea.  

Itxasok esan duenez, "proiektu hau esperientzia aitzindari izango da Gipuzkoako txartel bakarrerako, zeina abiarazi nahi baitugu gipuzkoar guztiak Lurraldeko edozein kiroldegira joan ahal izan daitezen balditza beretan".

Kiroldegi eta udalen arteko koordinazioak, gainera, herritarrei zerbitzu eraginkor eta osoago bat emateko aukera zabaldu du,  zerbitzu berriak eskaintzeko eta egungoak hobetzeko espezializazio handiagoarekin. Aukera sorta zabala sortzen da, aztertu egin behar dena: kirol zerbitzu homogeneoagoak eskaintzeko aukera, orekatuak prezio eta programetan".  

Orain arte, udal hauek hainbat ekintza garatu dituzte batera eta arrakastarekin, eskola kirola eta euskarari buruzkoak, UDA kanpainari buruzkoa, eskola kirolaren mugikortasunari buruzkoak eta abarri buruzkoak, eta uste dute baterako lan hori handitu egin daitekeela.   Aldundiak laguntza emango die udal horiei behar dutenean, eta jarduerak koordinatuko ditu, Oarsoaldeko eskualdeko kirol zerbitzuen kudeaketa bateratua sustatuko du eta azterketaren kostuaren % 50 finantzatuko du.

Errenteriak, Lezok, Oiartzunek eta Pasaiak, berriaz, udal kirol ekipamenduen erabilera eta prezioak arautzeko ordenantzak onartuko dituzte, eta Aldundiak kirola denoi zabaltzeko onartutako programak gauzatuko dituzte.

  

1376