Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Denis Itxaso Getariako alkatearekin elkartu da Mundu Biraren Bosgarren Mendeurrenaren antolaketan aurrera egiteko

Denis Itxaso Getariako alkatearekin elkartu da Mundu Biraren Bosgarren Mendeurrenaren antolaketan aurrera egiteko

Itxaso: “Aukera paregabea da gure historia eta gure itsas-tradizioa munduan ezagutzera emateko”

2016/06/28

Denis Itxaso Kultura eta Turismoko diputatua Niko Lertxundi Getariako alkatearekin elkartu da, Mundu Biraren Bosgarren Mendeurrena ospatzeko ekitaldietan Gipuzkoako Foru Aldundiak izango duen inplikazioa eta eskainiko duen lankidetza aztertzeko.

Halaber, bileran parte hartu dute Maria JoseTelleria Kulturako zuzendariak eta Igor Iturain Urola Kosta Udal Elkartea Mankomunitateko zuzendariak.

Udal arduradunak foru ordezkariei azaldu dizkie Juan Sebastian Elkanoren munduaren bira 2019. urtean ospatzeko Udalak eta Mankomunitateak dituzten planak eta, halaber, adierazi die beste euskal erakundeen inplikazioa eskatuko dutela ospakizun hori gauzatzeko. Horrela, proiektuari lotutako erakundeak elkartuko dituen fundazio bat sortzeko aukera aztertu da, data hori modu koordinatuan eta elkartuan ospatu ahal izateko.

Denis Itxasok esan du data hori aukera ezin hobea dela gure historia eta gure itsas-tradizioa mundu osoan zabaltzeko eta ezin dugula aukera hori alferrik galdu. Aldundia prest azaldu da proiektuan parte hartzeko eta laguntzeko; izan ere, proiektu horren garrantzia Getaria edo Gipuzkoatik haratago doa, eraginak baititu turismoan, kulturan eta ekonomian. 

“Elkano oso ezezaguna da oraindik munduan eta, beraz, komenigarria da denok batera lan egitea garai hartan hain garrantzi handia izan zuen egintza mundu osoan ezagutu dadin", esan du.

  

1338