Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoak urtean elikagaien 123.000 tona xahutzen ditu, 90 kilo pertsona bakoitzeko etxebizitzetan

Gipuzkoak urtean elikagaien 123.000 tona xahutzen ditu, 90 kilo pertsona bakoitzeko etxebizitzetan

Aldundiko Kultura eta Lankidetzako zein Ingurumeneko Departamentuek erakusketa bat antolatu dute Prosalus erakundearekin batera

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Lankidetzako zein Ingurumeneko Departamentuek erakusketa bat antolatu dute Prosalus Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera. Erakusketaren helburua da elikagaien xahutzearen arazoa eta ingurumenean zein gizartean eragiten dituen ondorioak ezagutzera ematea.

                                         

Plater osasungarriak kozinatzeko herritarrek errezeta-liburu bat eskuratu ahal izango dute, elikagaien soberakinak berrerabiliz eta etxeetan elikagaien xahuketa prebenitzeko.

 

Denis Itxaso: “Ezin dugu onartu beste pertsona batzuek behar dituzten elikagai eskasak xahutzea”.

 

José Ignacio Asensio: “Janaria alferrik galtzea sozialki bidegabea da eta klima aldaketa bizkortzen duten emisioak eragiten ditu”.

 

Elikagaien Mundu Eguna dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Lankidetzako zein Ingurumeneko Departamentuek Prosalus Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera, ekimen berri bat iragarri dute Gipuzkoak elikagaien xahutzeari aurre egiteko. Denis Itxaso, Kulturako eta Lankidetzako diputatuak; José Ignacio Asensio, Ingurumeneko diputatuak eta José Antonio Echeberría, Prosalus erakundeko lehendakariordeak, “Nik ez dut alferrik galtzen” erakusketa aurkeztu dute. Erakusketa herritarrei zuzentzen zaie eta Donostia, Irun eta Hernaniko udalerrietatik zehar ibili da iraila eta urrian. Elikagaien xahutzeari dagokionez Gipuzkoako egoera zein den erakusten du eta Lurrarekiko eta pertsonekiko zein eragin duen azaltzen du. Aldi berean, elikagaien soberakinak berrerabiltzeko eta xahutzea prebenitzeko errezeta-liburua ezagutzera eman dute ere. Argitalpen honek plater osasungarriak kozinatzeko ideiak ematen ditu eta jardunaldian zehar dohainik banatuko da.

 

Aurtengo Elikagaien Mundu Egunaren lema da “2030erako goserik gabeko mundua posible da”. Elikagaien %30a xahutzen da munduan 800 milioi pertsonak gosea jasaten duten bitartean. Egoera honi aurre egiteko, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako helburuek diote beharrezkoa dela 2030. urterako elikagaien xahutzea erdira gutxitzea biztanle bakoitzeko. Zentzu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak herritar guztiei adierazi nahi die #ZeroGosea lortzeko zer den denok egin dezakeguna.

 

Kulturako eta Lankidetzako diputatuak, Denis Itxasok, adierazi du Gipuzkoan ere elikagaiak alferrik galtzen direla, “ezin dugu onartu beste pertsona batzuek behar dituzten elikagai eskasak xahutzea”. Bere aldetik, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak nabarmendu du janaria alferrik galtzea sozialki bidegabea dela eta klima aldaketa bizkortzen duten emisioak eragiten dituela.

 

Gipuzkoan 123.000 tona elikagai xahutzen direla estimatzen da (% 23 alferrik galdutakoa eta %77 galerak), bereziki etxeetan eta ostalaritza sektorean. Ekoizpen, eraldatze eta distribuzio faseek protagonismoa galtzen dute etxebizitza eta HORECA sektorearen aurrean. Horrela, elikagaien xahutzea 90 kilo pertsonakoa da urtean etxeko eremuan, Espainiako batezbestekoa baina pixka bat handiagoa eta ia Europakoa bezalakoa (92 kilo). Denis Itxasoren iritziz, datu hauek adierazten dute “aprobetxatu gabeko elikagaiek eratzen dute elikagaien banku nagusia eta jasangarriena ingurumen eta gizarte ikuspuntutik”.

 

José Ignacio Asensiok bat egin du elikagaien xahutzea prebenitzeko beharrarekin eta Ingurumeneko Departamentuaren lana azpimarratu du, batetik, «azken minutua» programa, zeinari esker bestela hondakin gisa kudeatuak izango ziren 1.000.000 kg elikagai bildu zituen iaz Gipuzkoako Elikagai Bankuak, eta, bestetik, ostalaritzaren sektorean abian jarri berri den Gourmet Bag kanpaina, zeinaren helburua baita sektorea eta herritarrak kontzientziatzea, jatetxeetan eskatzen diren elikagai guztiak ez kontsumitzeak sortzen duen hondakin kopuru handiaz. “Baliabideak galtzea eta emisioak sortzea ekiditen duten bi ekimen dira eta gizarte balio handia dute”, adierazi du Asensiok.

 

Azkenik, Ingurumeneko Diputatuak nabarmendu du elikagaien zarrastelkeria Klima Aldaketaren aurka borrokatzeko “beste neurri bat” dela. “Alferrik galdutako elikagaiek herrialde bat osatuko balute, munduan berotegi-efektuko gas gehien sortuko lukeen hirugarren herrialdea izango litzake, Txinaren eta Amerikako Estatu Batuen ondoren. Horregatik, elikagaien zarrastelkeria arazo nagusietako bat bezala hartu behar dugu”, adierazi du Asensiok.

  

1417