Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Legazpiko Udalak eta Aldundiak kiroldegiko kanpoko igerilekua egokituko dute

Legazpiko Udalak eta Aldundiak kiroldegiko kanpoko igerilekua egokituko dute

Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du.

Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du.

Itxaso: “Foru Aldundiak nahi du adin guztietako, edozein sexutako eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”.

Koldobike Olabide Legazpiko alkateak eta Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuak hitzarmen bat sinatu dute udal kiroldegiko kanpoko igerilekua berritzeko, haurren kirol egokituak, terapeutikoak eta sozialak eskualdean dituen beharretara egokitzeko. Proiektuaren kostua 232.244 euro da, eta Foru Aldundiak 116.122 euroko ekarpena egingo du.

Proiektua instalazioan zenbait neurri ezartzean datza, arazo psikomotorren bat duten haurrek kanpoko igerilekuan edozein jarduera fisiko egiterakoan oztoporik izan ez dezaten. Helburua da instalazioetan gizarte inklusioko eremuak ezartzea eta efizientzia energetikoa hobetzea.

Igerilekua 2007an eraiki zen neguan eta udan erabiltzeko, baina bi urtean baino ez zen irekita egon, bero galerak zituelako.

Orain, estalkia itxiko da erabat isolatzeko, bero ihesik ez izateko eta, horrela, neguan igerilekua erabili ahal izateko. Kanpoko zureria ere aldatuko da, eta fatxada lerroarekin lerrokatuko da, ur iragazketak ekiditeko. Horrez gain, argi instalazioak  berrikusiko dira. Lanek ez diote azalerari eragingo, eta, aurrerantzean ere, 544,26 m2 egongo dira erabilgarri.

Kirol ekipamenduak birmoldatu, berritu, ordeztu eta lekualdatzeko 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren esparruan sartzen da laguntza; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat inbertsio finantzatuko ditu lurraldeko kirol azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, erantzuna emateko Gipuzkoako gizarteak jarduera fisikoa eta kirola egiteko duen premiari. Aldundiak lehentasuna eman dio egungo ekipamenduak berritu eta birmoldatzeari, instalazio berriak eraikitzearen ordez.

 “Eskertzekoa da, erakundeek ematen diguten laguntza guretzat oinarrizkoak diren azpiegiturak berritu eta egoki mantendu ahal izateko. Gure herriak bizirik irauteko behar beharrezkoak ditugulako. Kirola, hezkuntza, kultura...edozein ekimenetarako guneak direla jakinda. Udal txikioi, esfortzu nabarmen bat eskatzen digute halako proeiktuek, eta ia gehienetan behar beharrezkoak ditugu kanpo laguntzak”, esan du Azkuek.

Itxasok nabarmendu duenez, "planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

“Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”, esan du Itxasok. 

Bai Legazpiko Udalak bai Aldundiak balioespen ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.

  

1328