Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azken orduetan bi COVID-19 positibo atzeman dira egoitzetan

Azken orduetan bi COVID-19 positibo atzeman dira egoitzetan

Ez da heriotza gehiagorik izan eta 30 dira gaixotasuna gainditu duten adinekoak.

Azken orduetan bi COVID-19 kasu positibo atzeman dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean, Bergarako Mizpirualde zentroan. Egun, COVID-19an positibo eman duten erabiltzaileak Gipuzkoako lau egoitzatan daude: Hernaniko Santa Maria Magdalena (15), Errenteriako Jesusen Bihotza (12), Donostiako Alai-Etxe (7) eta Bergarako Mizpirualde (14). Beraz, 48 COVID-19 kasu aktibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dutena.

11 pertsonak ospitale-arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 26 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatuak izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa eman zenetik, 30 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 24 pertsona hil dira.

  

1214