Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Bi positibo atzeman dira eta beste bost adinekok gainditu dute COVID-19a

Bi positibo atzeman dira eta beste bost adinekok gainditu dute COVID-19a

Azken orduetan ez da heriotzarik eman Gipuzkoako egoitza sarean.

Azken orduetan, Donostian kokatuta dauden Alai Etxe egoitzako erabiltzaile batek eta La Paz egoitzako beste batek positibo eman dute COVID-19an; eta beste bostek alta epidemiologikoa jaso dute, Hernaniko Santa Maria Magdalenako egoiliarrak. Bestalde, Gipuzkoako adinekoen egoitza-sarean azken orduetan ere ez da heriotzarik izan, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dute sarean.

Beraz, egun, 48 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean: Hernaniko Santa Maria Magdalena (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (5), Donostiako Alai-Etxe (10), Bergarako Mizpirualde (23) eta Donostiako La Paz (1). 10 dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 31 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak izaten ari dira, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 42 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 25 pertsona hil dira.

  

1278