Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ogasuneko Ministerioak onartu du Mugikortasuneko Foru Departamentuak jardunbide egokia duela Eibar-Elgoibar bidegorriaren Europako funtsen kudeaketan

Ogasuneko Ministerioak onartu du Mugikortasuneko Foru Departamentuak jardunbide egokia duela Eibar-Elgoibar bidegorriaren Europako funtsen kudeaketan

Azitain-Maltzaga oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea eraikitzeko proiektuan, Europako funtsen kudeaketak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatutako jardueren Jardunbide Egokiak hautatzeko definitutako irizpide guztiak betetzen ditu.

2022/12/05
Buena práctica fondos europeos Eibar-Elgoibar

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko foru diputatua: «Aintzatespen horrek berretsi egiten gaitu Departamentuak oinezkoen eta bizikleten mugikortasunean egiten dituen ahaleginetan. Izan ere, oinezkoen eta bizikleten mugikortasunak legealdi honetako estrategiaren ardatz nagusietako bat izaten jarraitzen du».

Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioak bere urteroko aintzatespenetan sartu du Azitain-Maltzagako oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren kudeaketako EAEko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren jardunbide egokia, iritzia baitu EGEFen Komunikazio Planen Jarraipenerako eta Ebaluaziorako Gidan, Kohesio Funtsean eta EGIF 2007-2013an jasotako irizpideak betetzeagatik nabarmentzen dela.

Azitain – Maltzaga tartea, Eibar eta Elgoibar lotzen dituena, 2,1 km luze da, eta 2013an onartutako Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Planaren barruan garatutako guztien artean asmo handienekoa da, trazadurak orografia aldetik dituen zailtasunak direla-eta. Lanak 5,2 milioi euroko kostua izan du, eta horietatik 1,1 Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatu dira.

Hain zuzen ere, proiektuaren zailtasun teknikoak, lurraren ezaugarri berezien eta horiek gainditzea ahalbidetu duten berrikuntzen ondoriozkoak, dira proiektua hautatu izanaren arrazoia hartara Europako Funtsekin batera finantzatutako Jardueren Jardunbide Egokien artean egoteko. Lanak egiteko, lau pasabide jarri behar izan dira (horietako bat 80 metro baino luzeagoa), bi ibai eta errepide bat zeharkatzeko eta autobide bat saihesteko.

Ogasuneko Ministerioaren aintzatespena lortzeko beste elementu batzuk honako hauek izan dira: eraikuntza-prozesuaren garapena komunikabideetan modu eraginkor eta arrakastatsuan hedatzea; bizikleta-azpiegiturak indartzea (kasu honetan, Debabarrena eskualdean); edo erabat bat etortzea Espainiako Gobernuak 2025era arteko bizikletaren alde ezarritako ildo nagusiak ezartzen dituen Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren Bizikletaren aldeko Estatuko Estrategiarekin.

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok adierazi duenez, «albiste handia da gu aukeratzea Europa mailako kudeaketaren adibide gisa. Hala ere, bidegorri honek, eskualdeko eskari historikoari erantzuten dion arren, egunero Debabarreneko txirrindulari eta oinezkoek ematen dioten erabilera da aintzatespenik onena, gaur egun garraio publikoaren osagarri seguru eta iraunkor batez goza baitezakete udalerri batetik bestera mugitzeko”.

  

2914