Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Matiné bat Gildarekin eta Muntatzaile Lehiaketa bat, Gilda Egunaren berritasun nagusiak

Matiné bat Gildarekin eta Muntatzaile Lehiaketa bat, Gilda Egunaren berritasun nagusiak

Gipuzkoako 113 establezimenduk heldu den larunbatean, hilak 16, gilda euro batean eskainiko dute

Aurkezpen ekitaldian Conchi Bereziartua omendu dute “Gildaren enbaxadore” izendatuz, miniatura-sukaldaritzari egindako ekarpenarengatik eta, bereziki, hain tradizionala den pintxo honen aldeko lanarengatik.

Gipuzkoako 113 tabernak bat egin dute datorren larunbatean, hilak 16, Gilda Egunaren hirugarren edizioa burutzeko.

Helburua, pintxo honek gure gastronomian lortu duen protagonismoa eta hedapen geografikoa aintzat ematea da. Horregatik, gure pintxorik tradizionalena soilik euro baten truke parte hartzen duten Gipuzkoako hainbat herritako establezimendutan dastatu ahal izango da.

Ekimena gaur goizean aurkeztu da eta ekitaldian Conchi Bereziartuari omenaldia egin zaio Gildaren enbaxadore izendatuz, hainbat urtetan zehar jada itxita dagoen Aloña Berri tabernako sukaldetik miniatura-sukaldaritzari egindako ekarpenarengatik. Gros auzoan kokatuta, Donostiako establezimenduen artean klasiko handia izan zen eta bere senar Jose Ramon Elizondorekin gobernatzen zuen.
Sukalde hartatik sormenezko lan gogoangarriak atera ziren, hala nola Lecheritas famatuak, hainbat sari jaso zituen Txipiron en Equilibrio izenekoak, Delicias de Ulia eta taberna mitiko hartako barran metatzen ziren beste hainbat eta hainbat.

Orain dela 7 urte erretiroa hartu eta gaur egun bere familiaz gozatzeko parada dauka, Donostia eta Zaragoza artean banatua.

Conchi Bereziartua Gildaren 2018ko enbaxadorea da eta honela aurreko edizioan izan zenari, David de Jorgeri, lekukoa hartuko dio.
Ostalariak bere esker ona agertu du eta, hunkituta, Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendariaren eskutik oroigarri bat jaso du.
Parte-hartzaileek, omenduek eta antolatzaileek, denek elkarrekin argazki bat egin dute eta jarraian kalean jendeari gildak banatu zaizkio.

Gure pintxorik unibertsalena den honi omenaldia egingo diogu laguntzaile hauei esker: Gipuzkoako Foru Aldundia, Amstel Oro eta Zubelzu Piparrak. Halaber, ondorengoek kolaboratu dute: Pago de Cirsus upelategia, Txakoli Zudugarai, Distribuciones Berzosa, Vermut Txurrut, Cafés Baque eta Sade zinemak.

Gero eta taberna gehiagok parte hartzen du festa honetan

Gilda Eguna heldu den abenduaren 16an, larunbatarekin, ospatuko da. Egun guztian zehar, parte hartzen duten establezimenduetan pintxoa euro baten truke salduko da. Hirugarren edizioko tabernak Gipuzkoako hainbat herritan daude. Hona zenbait: Alegia, Andoain, Arrasate, Beasain, Berrobi, Donostia, Errenteria, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Zarautz, Zizurkil eta Zumaia.
Parte-hartzaileen zerrenda eskuragarri dago www.gilda.eus web gunean eta argitaratu diren 15.000 liburuxketan.

Matiné bat Gildarekin

Aurten zinemaren eta Gildaren protagonismoa areagotu da. Pintxoaren izena Gilda pelikularen izenburuari zor zaio. Estreinatu zen urtean, alegia, 1946an, pintxoa sortu zen, hain zuzen ere. Vallés tabernak hala deitzea erabaki zuen Gilda bezalakoa zelako: “berdea, gazia baita pixka bat mina ere”

Biek bat egingo dute larunbatean, hilak 16, 11:30ean, SADEren kolaborazioa medio, Donostiako Príncipe zinema-aretoetan Matiné berezi bat antolatu baita,
Pantaila handian proiektatuko da pelikula, Vallés anaiek aurkeztuta. Ondoren, gilda dastatzea egingo da, aretoan bertan. Sarrerek 2 € besterik ez dute balio eta SADEren webean salgai daude: http://sadecine.com/es/principe/gilda/ids826/

Dastatze herrikoia
Filmaren proiekzioa eta gero, ikusleen artean zozketa bat egingo da. Bost irabazleek epaimahai bat osatuko dute Gildaren “bikotea” aukeratzeko, hau da, pintxoari hoberen egokitzen zaion edaria. Iaz ere jarduera hau egin zen, baina gastronomiaren alorreko profesionalek hartu zuten erabakia. Bermut gorria gailendu zen. Aurtegoan formula herrikoiagoa izango da, publiko zabalari zuzenduta. Parte hartzeko ezinbestekoa da zine saiorako sarrera erostea.

Gilda-Muntatzaile I. Lehiaketa
Azkenik, egitarauko jarduera nabarmenen artean Gilda-Muntatzaile I. Lehiaketa dugu, abenduaren 18ko goizean, astelehenarekin, Ibarrako Zubelzu Piparrak.-en instalazioetan burutuko dena. Lehiaketara deituta daude ostalaritzaren sektoreko profesionalak, pipermin-ekoizleak eta kontserba enpresetako langileak. Lehiakideak hiru minututan ahalik eta gilda gehien osatzen saiatu behar dira. Parte hartzeko www.gilda.eus web gunean izena eman behar da. Sekulako sariak banatuko dira, garaileak 300 euro eta garaikurra jasoko baititu.

 

  

1766