Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gourmet Bag 3.0 hogeita bost establezimendu berritara iritsi da

Gourmet Bag 3.0 hogeita bost establezimendu berritara iritsi da

Pasaia, Lasarte-Oria, Errenteria, Hernani eta Oiartzungo establezimenduetan.

2021/12/03

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak sustatutako proiektua Gipuzkoako bost udalerritara zabaldu da hirugarren edizioan, eta 2.000 ontzi ekologiko banatu dira Gipuzkoako ostalaritzan elikagaien xahuketa murrizteko.

 

José Ignacio Asensio: “Gipuzkoan xahutzen diren 123.000 tonetatik % 17 Horeca sektorean gertatzen da, eta horregatik egin behar ditugu horrelako ekimenak gure emisioak murrizteko. Elikagaien xahutzea krisi klimatikoa larriagotzen duen ingurumen-arazoa da, eta, gainera, arazo etikoki inmoral eta sozialki bidegabea da”.

 

José Ignacio Asensio Ingrumeneko diputatuak, Kino Martinez Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusiak eta Aitor Moreno Impact Hub Donostiako koordinatzaileak “Gourmet Bag 3.0” proiektua aurkeztu dute gaur goizean, 2018an izen berarekin abian jarri zen proiektu pilotuaren jarraipena, hain zuzen. Proiektu horrek helburu nagusi bat du, hau da, jatetxeetan eskatu eta jaten ez diren elikagai guztien xahuketa saihestea.


Ingurumeneko Departamentuak sustatu du ekimen hau 18.000 €-rekin, eta  Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen eta Impact Hub Donostiarekin  lankidetzaren eraman du aurrera. Ekimen honi esker, Gourmet Bags edo ontziak emango zaizkie bezeroei, soberako anoak etxera eraman ahal izateko, nahi izanez gero. 2018ko proiektu pilotuan Donostiako establezimenduek soilik parte hartu bazuten ere, bigarren edizioan Arrasateko, Eibarko, Tolosako, Beasaingo eta Irungo 25 taberna/jatetxe sartu ziren, eta hirugarren edizio honetan, Pasaiako, Lasarte-Oriako, Errenteriako, Hernaniko eta Oiartzungo 25 establezimendu.

 

Gourmet Bag-ak ontzi ekologikoak dira, paper birziklatuarekin egindakoak, eta mikrouhinean sartzeko modukoak. Halaber, tuper horiek konpostagarriak eta erabat biodegradagarriak direnez, erabiltzaileek edukiontzi marroira bota ahal izango dituzte.

 

José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak azpimarratu du elikadura-xahuketaren aurkako borroka lan-ildo garrantzitsua dela klima-aldaketaren aurkako borrokan: «Elikagaien industria berotegi-efektua eragiten duten gasen munduko emisioen herena da, eta, horregatik, ezinbestekoa da elikagaien xahutzea lehen mailako arazo gisa aztertzea, krisi klimatikoari aurre egiteko”. Hortaz, “Gourment Bag” proiektua elikagaien xahuketa murrizteko erronkaren aurrean sortu da, eta lurraldeko hiri hondakinen kudeaketari, ekonomia zirkularrari eta hondakinen hierarkiari buruzko plangintzarekin bat eginez.

 

Asensiok gaineratu duenez, “Gipuzkoan xahutzen diren 123.000 tonetatik %17 Horeca sektorekoak dira, eta horregatik egin behar ditugu horrelako ekimenak gure emisioak murrizteko. Elikagaien xahutzea krisi klimatikoa larriagotzen duen ingurumen-arazoa da, eta, gainera, arazo etikoki inmoral eta sozialki bidegabea da”.

 

Gipuzkoako Ostalaritzako idazkari nagusi Kino Martinezek nabarmendu duenez, “establezimendu gehienek ez dituzte alferrik galtzen diren elikagaien benetako datuak. Hala ere, kalkulatzen da ostalaritzako establezimenduen % 10 inguruk politika bikainak dituztela elikagaien xahutzea murrizteko, eta, kasu gehienetan, jatetxeetako jantokietan sortzen dira. Hau da, bezeroak bere platera amaitzen ez duenean eta platera kendu behar denean”. Halaber, Martínezek gogorarazi duenez, “janari-xahutzea murrizteko neurrien artean, ostalariek menu erdiak edo errazio erdiak eskaintzen dituzte beren menuan, eta soberako elikagaiak lanaldiaren amaieran ematen dizkiete langileei”.

 

Kanpainak kontsumitzaileei zuzendutako kontzientziazio izaera argia du, eta tuperraz gain, informazioa ere eman zaie jatetxeetako bezeroei, elikagaien xahuketaren aurka konprometituta eta kanpainari atxikiak dauden establezimenduak identifikatu ahal izateko.

 

Gourmet Bagen hirugarren edizio honetan, 2.000 ontzi jarri dira zirkulazioan, eta, informazio-materiala bezala, doan jarriko dira establezimenduen eskura. Halaber, parte hartuko duten establezimenduetako arduradun eta zerbitzariei zuzendutako tailerra antolatuko da, gai honen inguruan sentsibilizatu daitezen eta zentro aktibo gisa koka daitezen elikagaien xahuketaren aurkako borrokan. Gainera, standak eta informazio kartelak jarri dira establezimenduetan, eta ekimenaren inplantazioa martxan egongo den hiru hilabeteetan, telefono bidezko eta aurrez-aurreko zerbitzu bat eskainiko da, baliagarria izango dena establezimenduei babesa emateko eta kanpaina garatzen den bitartean haiek behar duten laguntza eskaintzeko.

 

Gourmet Bag ekimen irekia da, eta proiektu horretan interesa duten establezimendu guztiek harremanetan jar daitezke Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin edo Impact Hub Donostiarekin. Abuztuan egingo da parte hartzaileen azken hautaketa.

  

1723