Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Heritage izeneko bigarren eskuko denda berriak ekonomia zirkularraren, ingurumen zaintzaren eta elkartasunaren kontzeptuak fusionatzen ditu

Heritage izeneko bigarren eskuko denda berriak ekonomia zirkularraren, ingurumen zaintzaren eta elkartasunaren kontzeptuak fusionatzen ditu

Emaus Gizarte Fundazioak bigarren eskuko arropa denda bat ireki du Garbera Merkatalgunean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren lankidetzarekin.

2021/11/29

Heritage dendak moda jasangarria hurbilduko du herritarrengana, erosteko beste aukera bat emanez. Ekintza hori martxan dago dagoeneko Bartzelonan eta Madrilen, eta orain Donostiara iritsi da.

José Ignacio Asensio: «Herritarrak erosteko duen beste aukera bat da bigarren eskuko arropa. Eta, gainera, apustu garbia da jasangarritasuna, ekonomia zirkularra, eta tokiko enpresak nahiz elkarteak sustatzeko, eta, batez ere, enplegu soziala sortzeko konpromisoaren alde».

Lehenengo por-up-store denda, edo denda iragankorra, ireki da Garberan Heritage izenarekin. Kontzeptu erabat berria da, lehen aldiz agertzen dena, eta ekonomia zirkularra, ingurumenaren zaintza eta elkartasuna fusionatzen ditu. Heritage batasun guztiz berritzailea da; azaroaren 22an ireki zituen ateak, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan, eta 2022ko urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.

Garbera Merkatalgunean kokatutako denda berri hori retail formatuko denda iragankorra da; zehazki, oso prezio oneko arropa eta osagarriak saltzen ditu, eta gustu guztietako estetikak, askotariko markak eta estilo ezberdinak ditu. Duela hamarkada bat  sortu zen formula hori AEBn; hain zuzen ere, epe labur baterako irekitzen diren dendak dira (gero itxi egiten dira). Modalitate horri esker, marka gazte eta berriak merkatura atera daitezke alokairua ordaintzeko etengabeko konpromisorik hartu gabe.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi duenez, «beste behin ere, Gipuzkoa ekintzara pasa da, bigarren eskuko arropa herritarrarengana hurbilduz, eta, hori, aukera bat izateaz gain, ehungintzako produktuak berrerabiltzeko eta industria horren inpaktua murrizteko funtsezko aukera da». Era berean, Asensiok nabarmendu duenez, bigarren eskuko arropa «erosteko beste aukera bat da herritarrentzat eta, gainera, apustu garbia da jasangarritasuna, ekonomia zirkularra, eta tokiko enpresak nahiz elkarteak sustatzeko, eta, batez ere, enplegu soziala sortzeko konpromisoaren alde».

Izan ere, proiektuaren sortzaile den Emaus Gizarte Fundazioa, alde batetik, eta tokia dohainik laga duen Garbera, bestetik, elkartu dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren laguntza izan dute espazioa egokitzeko. Horrela, marka berri horrek bezeroarengana iristeko aukera izango du, kontsumo jasangarri, arduratsu eta solidarioa sustatzeko formula gisa, pandemiaren osteko garai honetan formula berriak inoiz baino beharrezkoagoak baitira.

Nuria Vegas Garberako gerenteak bere ilusioa erakutsi du denda honen irekierarekin: “Denda hau bat dator Garberako filosofia berriarekin, non jasangarritasuna, ekonomia zirkularra eta ingurunean integratzea baitira gure eraldatze-proiektu handi honen parametro nagusiak. Erakundeei eta gure komunitateari laguntzen jarraituko dugu, herritarrei eta gure lurraldeari ongizatea ematen dieten ekimen guztietan”.

Garberara hurbiltzen den edozeinek estetikoki ondo zaindutako denda bat ikusiko du, dekorazioan elementu berrerabiliak eta jasangarriak dituena. Honaino ezer berririk ez, eskaintzen den arropak aurreko bizitzez hitz egiten duen trazabilitate emozionala duelako ez balitz. Iraganeko oroitzapenei buruz hitz egiten duten arropak, baina txukun-txukunak eta bizitzaz eta istorio berriez betetzeko prest daudenak.

Ehungintza planetako bigarren industria kutsatzaileena da

Larrialdi klimatikoko egoera batean bizi gara, eta horregatik, eta kontuan hartuta ehungintza, planetako bigarren industria kutsatzaileena izateaz gain, berotegi efektua sortzen dutenetako bat dela, ia konpromiso morala daukagu etorkizuneko belaunaldiekin egoera onean dagoen arropa berrerabiltzeko.

Hil honetan Glasgowen egin den klimaren konferentziak modaren industrian jarri du arreta, munduko bigarren industria kutsatzaileena baita. Gaur egun, sektore hori eraldaketa sakon batean murgilduta dago, gutxiago kutsatzera behartzen duten arau berriak baitaude indarrean.

  

3100