Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Hondartzen Lurralde Mahaia bildu da 2021ko uda denboraldirako gomendioak adosteko

Hondartzen Lurralde Mahaia bildu da 2021ko uda denboraldirako gomendioak adosteko

Gipuzkoako Hondartzetako denboraldia ekainaren 15tik irailaren 15a arte izatea adostu du Hondartzetako Lurralde Mahaiak

2021/05/13

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak hobekuntza batzuk egingo ditu hondartzetako aforoak bideometria bidez kontrolatzeko sisteman, herritarrei hondartzen erabilera segurua bermatzeko.

Era berean, Ingurumen Sailak beirarako bosgarren zakarrontzia jarriko du eta pedal bidezko irekiera-sistemak ezarriko ditu zakarrontzi guztietan, gainazalak ukitzean arriskuak saihesteko.

José Ignacio Asensio: “Denboraldi honetara begira, hobekuntzak egingo ditugu “Nik Hondartzak” aplikazioan, hondartzak modu arduratsuan erabili ahal izateko eta gozamena eta osasunaren babesa bateragarri egiteko baliabide guztiak herritarren eskura jartzeko”.

Gaur goizean Ingurumena Departamentuak Hondartzen Lurralde Mahaia bildu du 2021eko udako denboraldirako proposamenak adosten hasteko. Bilera horretan parte hartu dute Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko foru diputatuak, Monica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak eta Donostia, Hondarribia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutriku kostaldeko udalerrietako udal ordezkariek.

Aurtengo denboraldiari begira, Hondartzetako Lurralde Mahaiak adostu du aurten Gipuzkoako hareatzen denboraldia  ekainaren 15tik irailaren 15a arte izatea. Aurtengo udaldiari begira, Ingurumen Sailak hobekuntza batzuk egingo ditu hondartzetako aforoa bideometria bidez kontrolatzeko sisteman, herritarrei hondartzen erabilera segurua bermatzeko. Iaz abian jarri zen “Nik Hondartzak” aforoa kontrolatzeko aplikazioa, eta 50.000 deskarga inguru izan zituen. Horrez gain, edukiera kontrolatzeko aukera ere eman zuen, hareatzak modu arduratsu eta seguruan erabiltzeko. Aurten bideometria-estazioen autonomia hobetuko da, itzalguneak saiesteko kameren akatsak zuzenduko dira zerbitzua optimizatzeko, eta kontrol-ordutegia 20:30 arte luzatuko da. Halaber, beste kamara bat jarriko da Mutrikuko portuko hondartzan. Jose Ignacio Asensio Ingurumena diputatuak esan du “Denboraldi honetara begira, hobekuntzak egingo ditugu “Nik Hondartzak” aplikazioan, hondartzak modu arduratsuan erabili ahal izateko eta gozamena eta osasunaren babesa bateragarri egiteko baliabide guztiak herritarren eskura jartzeko”.

.“NIk Hondartzak” aplikazioa, iaz bezala, 15 minutuoro eguneratuko da, hareatza bakoitzaren okupazioari buruzko informazioa denbora errealean emanez eta hondartza bakoitzean dagoen erabilera azalerari buruzko informazioa emanez. Mapa interaktiboa eskainiko du, kolore desberdinetako ikonoekin, hareatza bakoitzaren okupazioaren arabera. Halaber, udalentzako alerta-sistema bat izanen du, aforoak, marea-igoerak eta aforoen baldintzei buruz jakinarazteko. Asensio foru diputatuak adierazi duenez, “aurreko urtean bezala, aplikazio honek izugarri erraztuko du Gipuzkoako hondartza guztietako edukierak kontrolatzea eta hareatzak gune seguruak izatea ahalbidetuko du”.

Bestalde, Ingurumen departamentuak, zakarrontzi guztietan pedal bidezko irekiera-sistema txertatzeko proposamena aurkeztu du, gainazalak ukitzean arriskuak saihesteko. Era berean, hondartzen kudeaketa iraunkorraren politikari jarraituz, beirarako 5. Zakarrontzia jarriko da. Beirazko edukiontziak ere jarriko dira inguruan, iraulketa egin ahal izateko (igluak, lurperatuak) eta sistema automatikoa izateko.

Gainera, Mahaiaren bileran erabakitakoaren arabera, Ingurumen departamentuak  komunikazio kanpaina bat egingo du herritarrei hondartzak  modu arduratsuan erabiltzeko arau eta neurrien berri emateko, kartelen, megafoniaren edo beste baliabide batzuen bidez eta komunikabideen, web orrien eta sare sozialen bidez. Honi dagokiola, En este aspecto, se mantienen las recomendaciones de distancia interpersonal,  y otra serie de indicaciones para la prevención y contención de la propagación de infecciones causadas por el SARS-COV-2. Horri dagokiola, SARS-COV-2 delakoak eragindako infekzioak ez hedatzeko prebentzio-neurriei buruzko gomendioak jasoko dira komunikazio kanpainan, halan nola pertsonen arteko distantzia.

  

1316