Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lasarteko eraso sexisten aurreko gaitzespena

Lasarteko eraso sexisten aurreko gaitzespena

Lasarte-Orian bi emakumek jasandako eraso sexisten harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmoena azaldu nahi du.

Horrekin batera, bere laguntza eta babes gertukoena adierazi nahi die erasoa pairatu duen emakumeei, nahiz haien gertuko lagun eta senitartekoei.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Lasarte-Oriako Udalak erasoak gaitzesteko bihar, ostirala, 13:00etan, deitu duen elkarretaratzearekin eta bertan izango da Berdintasuneko foru zuzendaria, Miren Elgarresta. Halako gertaeren oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun falta dago eta emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak.

  

1490