Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Neurri zehatzak martxan jarri ditugu Gipuzkoako industria ehunaren benetako beharrei erantzuteko

Neurri zehatzak martxan jarri ditugu Gipuzkoako industria ehunaren benetako beharrei erantzuteko

Aldundiaren Ekonomia Suspertzeko Planak 40 egitasmo jasotzen ditu 2016an enpresen lehiakortasuna indartzeko

Promoción económica

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2015-2019 Ekononomia Suspertzeko Planaren barruan industria bultzatzeko diseinatutako neurriak aurkeztu dituzte gaur Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, eta Ainhoa Aizpuru Sustapen Ekonomiko, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatuak. 2016ko aurrekontuen baitan jasotzen diren 40 programetan gorpuzten dira ekimen hauek, eta “Lurraldeko industria ekosistemaren lehiakortasuna handitzea eta indartzea” dute helburu.

Olano eta Aizpururekin batera, prentsaurrekoan parte hartu dute ere Garikoitz Agote eta Antton Tomasena Berrikuntza eta Sustapen Ekonomikoko foru zuzendariek, hurrenez hurren.

“Gure enpresak egunerokoan lehiakorragoak izan daitezen, eta beraien ohiko lan dinamiketan pertsonen partaidetza eraginkorragoa eduki dezaten daude pentsatuak egitasmo hauek. Era berean, Aldundiak Lurraldeko industria babesteko egiten duen apustuaren adierazle ere badira. Arreta zuzena eta arina eskaintzen diegu, ahal den neurrian tramiteak desburokratizatuz eta modernizatuz”, laburbildu du Markel Olano diputatu nagusiak.

            Olanok azpimarratu duenez, Gipuzkoako ekonomian rol erabakigarria jokatzen du industriak. Horrenbestez, Ekonomia Suspertzeko Planaren barruan ere protagonismo nabarmena dauka. “Egungo industria parametroei eusteaz gain, gure industria ehunaren etengabeko eraldaketa bultzatu behar dugu, enpresa txikiena bereziki, hauek ezin baitira aipatutako aldaketa prozesutik kanpo. Soilik horrela lortuko dugu egunetik egunera lehiakorragoak izatea eta, horri esker, herritar guztiei ongizatea eta aukerak eskainiko dizkien Lurraldea eraikitzen jarraitzea”, azaldu du.

Horretarako, neurriak iragarri ditu Aldundiaren eta Lurraldeko enpresen artean “interlokuzio azkarragoa eta zuzenagoa” finkatzeko, “burokrazia gutxiagorekin”. Horrez gain, gogorarazi du beharrezkoa dela “pertsonen partaidetzan oinarritutako enpresa ereduak” martxan jartzea. Ildo horretan, aurreratu du enpresetan dauden dinamika desberdinetan “langileen parte-hartzea sustatzeko” hainbat neurri hartuko dituztela.

Helburu estrategikoak

Industria atalean, Ekonomia Suspertzeko Planaren urte honetarako programek bost helburu nagusi aurreikusten dituzte, Lurraldeko enpresa ehunaren lehiakortasuna indartu, jarduera ekonomiko berria sortu, eta munduari zabaldtzeko.

1- Gure enpresa ehunaren lehiakortasuna indartu eta babestu, Gipuzkoa industriala eta lehiakorra izaten jarraitzeko. 12 programa.

2- Enpresa proiektuen erdigunean pertsonen protagonismoa erraztu, Gipuzkoa parte-hartzaileagoa eta konprometituagoa lortzeko. Bi programa.

3- Gure gaitasunen eta pertsonen eraldaketa eraldaketa sustatzea, Gipuzkoa berritzaileagoa eta adimentsuagoa eraikitzeko. Hamar programa.

4- Jarduera ekonomiko berriaren sorrera bultzatu, Gipuzkoa sortzaile eta ekintzailearen baitan. 10 programa.

5- Gure enpresen, pertsonen eta Lurraldearen nazioarteko posizionamendua indartu, Gipuzkoa ireki eta erakargarri baterantz urratsak emateko. 6 programa.

Helburu horiek hainbat ekimenetan gauzatzen dira eta azken hauek, aldi berean, 2016ko aurrekontuetan jasotako 40 programetan dute isla. Guztira, urte honetan 27.500.000 euro bideratuko dira. 

  

1273