Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea PANTERAS dirigida por Andoni Canela y producida por José María Morales en SAN SEBASTIÁPANTERAS, Andoni Canelak zuzendua eta José María Moralesek ekoitzia DONOSTIAN

PANTERAS dirigida por Andoni Canela y producida por José María Morales en SAN SEBASTIÁPANTERAS, Andoni Canelak zuzendua eta José María Moralesek ekoitzia DONOSTIAN

Aurkezpenean izan dira Andoni Canela zuzendaria, José María Morales ekoizlea eta José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatua.

2021/11/19

Aurkezpenean izan dira Andoni Canela zuzendaria, José María Morales ekoizlea eta José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatua.

Gaur, 'Panteras' dokumentala aurkeztu dute. Andoni Canela zuzendari eta argazkilariaren azken film luzea da, eta José María Moralesek (Wanda Natura) ekoitzi du. RTVEk eta WWF eta CBD-Habitat-ek parte hartu dute. Lau urteko abentura batean, Andoni Canela eta haren seme Unai munduan zehar dabiltza, gure planetan bizi diren felido aske handien bila.

Munduko lekurik basatienetan filmatutako dokumentala da Panteras. Abentura liluragarria eta aurrekaririk ez duena munduan, non aita-semeek protagonismoa konpartitzen baitute Mato Grossoko jaguarrarekin, Kalahariko gepardoarekin, Rajastango tigrearekin, Patagoniako pumarekin, Yalako lehoinabarrarekin, Sierra Morenako katamotz iberikoarekin eta Masái Marako lehoiarekin. Hainbat urtez luzatu zen ibilbidea, eta ezkutuan amaitu, mendi garaien artean. Adoni eta Unai Canela Himalaian elurretako lehoinabar mitiko eta eskiboa bilatzen saiatu ziren. Erronkaren zailtasun handiak, natura basatiaren adierazpen bikainak eta protagonisten sentsibilitateak alegato kontserbazionista zirraragarri eta barne-aurkikuntzako bidaia bihurtzen dute filma.

PANTERAS ez da alegatu protekzionista hutsa, felido handien eta haien habitaten kontserbazio-egoera delikatuari arreta jartzen diona. Gurasoen eta seme-alaben arteko adiskidetasuna ere goraipatzen du, lilura bera, naturarekiko harridura, partekatzeari esker.

Erronkaren zailtasuna, natura basatiaren adierazpen bikaina eta Andoniren eta Unairen sentsibilitatea direla eta, lan hau barneko aurkikuntza-bidaia bihurtzen da: "Hasi ginenean, Unai hamabi urteko haurra zen eta ez zen nire sorbaldara iristen. Orain, nerabea, hamazazpi urte ditu eta ni baino altuagoa da", aitortu du Andoni Canela zuzendariak. "Film honek gure izerdia eta lana izateaz gain, gure bizitzaren zati bat kontatzen du", dio Unai Canelak, soinu-bandaren protagonista eta konpositorea.

Bestalde, José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez, “zinema funtsezko tresna da natura sentsibilizatu eta zabaltzeko. Erakunde gisa, gure herritarrek naturarekin duten harremana sustatu behar dugu, bistakoa baita zenbat eta harreman gehiago izan, orduan eta gehiago zainduko dugula".

 

 

 

 

  

1273