Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak 300.000 euro jarriko ditu Astigarragako kiroldegia berritzeko

Aldundiak 300.000 euro jarriko ditu Astigarragako kiroldegia berritzeko

Kiroletako Departamentuak obraren erdia ordainduko du

Denis Itxaso Kultura eta Kiroleko foru diputatua eta Jesus Santos Astigarragako alkateak hitzarmen bat izenpetu dute udal polikiroldegia birmoldatzeko eta handitzeko. Zehatz mehatz aurreikusita dago aldagelak eraberritzea, gimnasio berri bat egokitzea eta estalkia konpontzea. Horretarako Aldundiak 300.000 euroko gehieneko ekarpena egingo du. Esku-hartze horren bitartez, area horiek herritar guztiek erabiltzeko baldintzak jarri nahi dira. Alkateak, diputatuak eta Goizan Alvarez, Kiroletako zuzendariak kiroldegia bisitatu dute egungo egoera ezagutzeko.

Finantzaketa Kirol Instalazioak Zaharberritzeko 2014-2016 bitarteko Planaren kargura izango da. Plan horretan biltzen da Aldundiak hainbat inbertsio egingo dituela lurraldea biztanleei kirola egiteko beharrezko alderdiei erantzuteko Kirol azpiegituraz hornitzeko.

Udalari dagokio Aldundiak onarturiko proiektuarekin bat etorriz egitea obrak eta abenduaren 31-a baino lehen amaitzea eta ekipamendu horren kirol erabilera gutxienez, hamar urtez mantentzea.

Itxasok azpimarratu du gaur egungo egoera aintzat hartuta funtsezkoa dela baliabide publikoak modu eraginkor eta iraunkor batean erabiltzea, betiere, elkarlana oinarri edukita.

Gipuzkoako Foru Aldundia kirol ekipamenduen birmoldatzea lagunduko duen 2017-2019rako Plan Foralaren oinarri nagusiak zeintzuk izango diren lantzen ari da. Baina beti ere, berrikuntzari lehentasuna emanez.

  

1357