Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketan parte hartuko du Fraisoro laborategiak

II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketan parte hartuko du Fraisoro laborategiak

Larunbat honetan, hilaren 23an, izango da Kursaalen

Fraisoro,  Gipuzkoako Foru Aldundiaren ingurumen eta nekazal laborategiako dastatze-taldeak, azaroaren 23an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiaren instalazioetan ospatuko den II. Nazioarteko Sagardoaren Lehiaketan parte hartuko du. Dastatze-taldea sagardogileek, enologoek, Aldundiko teknikariek eta Fraisoroko laborategiko ordezkariek osatzen dute eta, ISO-UNE-EN 17025 arautegiaren arabera, ENAC-en bitartez sagardoan akreditaturik dagoen bakarra da.

Talde horrekin batera, mundu zabaletik iritsitako izen handiko dastatzaileak arituko dira (sumillerrak, enologoak, sukaldariburuak, kazetariak, gastronomia-blogariak, etab.). Haien ahosabaiek, lehiaketara aurkezturiko kategoria bakoitzeko sagardorik onenak zeintzuk diren erabakiko dute: Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa, sagardo natural asturiarra, sagardo tradizional frantsesa, sagardo tradizional ingelesa, sagardo berriak, «premium» sagardo apardunak, «apfelwein» sagardoa, zaporetako sagardoa eta udardoa, eta izotzezko sagardoak.

Agurtzane Andueza, Fraisoro laborategiko zuzendaria, eta Ana López, laborategiko goi mailako teknikaria, III. Sagardo Forumeko Nazioarteko Sagardoaren Lehiaketan aurkezturiko sagardoak hartzeaz eta katalogatzeaz arduratuko dira.

  

1522