Ogasun eta Finantzak

Ogasun eta Finantzak

Ogasun eta Finantzak

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Departamentua

Ogasun eta Finantza Departamentuak aberastasuna banatu eta ekonomia sustatzeko erreminta izatea du xede. Foru Aldundiaren baliabideak ongi kudeatzea, sarreren jasangarritasuna bermatzea eta iruzur fiskalaren aurkako egitasmoak indartzea izango dira departamentuaren eguneroko jarduna zuzenduko duten lan lerroak. Arlo ekonomikoan, Ogasun eta Finantza alorrak lurraldearen lehiakortasunaren hobekuntzan eragile aktiboa izan nahi du eta, bere alorretik, ekonomia suspertzeko estrategiari ekarpena egin.

Aurrekontu partida

Ogasun eta Finantzak, 2024an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:

Aurrekontua

5.470.041.997,82 €

Exekutatua

% 16,50

Jokin Perona

Jokin Perona

Ogasun eta Finantza Diputatua

Orion jaio nintzen 1978 urtean, eta Enpresen Kudeaketan eta Administrazioan lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez hitz egiten dut. Nire ibilbide profesionala finantza eta fiskalitate arloei lotuta egon izan da beti. Horrela, banku bateko bulego bateko kudeatzaile bezala hasi nintzen, eta 2004 urtean Errenta kanpainan egin nuen lan, Bizkaiko foru Ogasunean. 2005 urtean Kutxara iritsi nintzen eta, bertan, lehenengo, parte hartutako enpresen analista gisa egin nuen lan, enpresei laguntzeko zerbitzuaren arduradun bezala gero. Finantza entitatean hamarkada bat egin ostean Aldundira egin nuen salto. Hemen, Ogasuneko foru zuzendari izan nintzen 2015 eta 2020 urteen artean, eta bitarte honetan sakonean ezagutu ahal izan dut erakundearen funtzionamendua. Esperientzia hau ezinbestekoa izan zen gero Ogasun eta Finantzetako foru diputatu bezala aritzeko.

Zuzendaritzak


Irune Yarza

Ogasun zuzendaria

Ogasun Zuzendaritzaren zeregin nagusia da Foru Aldundiari dagozkion zergak kudeatzea, herritarren zergen bilketa modu eraginkorrean eginez.


José Corchón

Finantza eta Aurrekontu zuzendaria

Zuzendaritza honek Foru Aldundiaren finantza eta aurrekontuak modu egokian kudeatzea du helburu.

Zuzendaritzaren webguneak


Bittori Zabala

Zerga eta Finantza Politikako zuzendaria

Zuzendaritza hau Foru Aldundiaren zerga-sistema eta finantza arloko politiketan oinarritzen da, testuingurua sakonean aztertuz eta unean uneko beharretara egokituz.

Zuzendaritzaren webguneak


Juan Ignacio Rubio

Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko lehendakaria

Eduki publikatzailea

Departamentuko aktualitatea

Ogasunak gaurtik aurrera ireki ditu ateak 2023ko Errenta aitorpena modu presentzialean egin ahal izateko

2024/04/16

Ogasunak gaurtik aurrera ireki ditu ateak 2023ko Errenta aitorpena modu presentzialean egin ahal izateko

19.000 zergadunek baino gehiagok hitzordua hartu dute Foru Ogasunak lurraldean zehar prestatu dituen 11 bulegoetan aitorpena egiteko

Gipuzkoako bilketa metatua % 12,2 igo da martxora arte, aurreko urtearen aldean

2024/04/15

Gipuzkoako bilketa metatua % 12,2 igo da martxora arte, aurreko urtearen aldean

Foru erakundeak 113 milioi euro gehiago bildu ditu martxoan, 2023ko aldi berarekin alderatuta

Gipuzkoako 2023ko Errenta kanpainak 52,8 milioiko saldoa izango du zergadunen mesedetan

2024/04/04

Gipuzkoako 2023ko Errenta kanpainak 52,8 milioiko saldoa izango du zergadunen mesedetan

Familia eta autonomoentzako laguntzek eta Auzitegi Gorenaren epaia 1979a baino lehen mutualitateetan kotizatzen zuten pentsiodunei aplikatzeak 92,4 milioi euroko aldea sortu dute zergadunen alde, aurreko kanpainarekin alderatuta