Atzealdea Herritarren ekarpenak dagoeneko sartuta daude foru aurrekontuen zirriborroa prestatzeko fasean

Herritarren ekarpenak dagoeneko sartuta daude foru aurrekontuen zirriborroa prestatzeko fasean

Aurtengo maiatzean eta ekainean, lurralde osoko 2.800 biztanlek baino gehiagok ideiak, iradokizunak eta gomendioak bidali zituzten datorren urteko foru aurrekontuak prestatzeko. Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuak eta Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza Nagusiak, bigarren urtez jarraian, abian jarritako Aurrekontu Irekien Partaidetza ekimenari esker, Gipuzkoak herritarrekin kontrastatutako foru aurrekontu bat izango du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, herritarren parte hartzea sustatzeko gizartearen interesekoak diren proiektu eta ekimen zehatzak landu behar dira, ikusi ahal izateko benetan zer eragin duten hartzen diren erabakien gainean.

-ren irudia

Zehazki, partaidetza prozesuan parte hartu zutenek, guztira, 7.682 ekarpen igorri zituzten Foru Aldundia osatzen duten departamentu desberdinetara. Gainera, datorren ekitaldiko foru aurrekontuak prestatzeko, Gipuzkoak baditu ere elkarteek egindako 280 ekarpen, Topaketak ekimenaren barruan bildutakoak. Ekimen horren bitartez 28 topaketa egin ziren eta 500dik gora lagunek parte hartu zuten. Gipuzkoaren eguneroko jardunean gure lurraldea osatzen duten pertsonak eta elkarteak inplikatzea Kudeaketa Plan Estrategikoa 2015-2019ren helburu nagusietako bat da, modernoa, gertukoa, arina eta herritarren premia eta eskariekin konektatutako Foru Aldundia lortzeko.

Herritarrek parte hartzeko bide azkarrak irekiz Gipuzkoako gobernua berrasmatzeko apustu irmoa agerian gelditzen da foru aurrekontuen zirriborroa prestatzeko fase honetan. Proposamenak jaso ondoren, banaka aztertu dira eta proposamen bakoitzaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa balioetsi da. Ondoren, txosten exekutiboa idatzi da, aurrekontu zirriborroaren proiektuaren ardura dutenei aurkeztu zaiena. Modu horretan, definituta gelditzen dira aurrekontuen ildo nagusiak, proposamenak jasota eta horien bideragarritasuna aztertuta, ondoren beharrezko egokitzapenak egiteko eta aurrekontuen lehen zirriborroak aurkezteko.

Urriaren erdialderako prest izango da aurrekontuen aurreproiektua. Politika da proposamenak egitea eta entzutea, gizartea erronken, prozesuen eta emaitzen partaide eginez. Funtsezkoa da guztion artean erabakitzea zeintzuk diren Gipuzkoaren erronka nagusiak, 2018ko Aurrekontu Irekiak bezalako ekimenei esker. Gure lurraldearen etorkizuna eraiki nahi dugulako guztion iritzietatik abiatuta. Gipuzkoa hobea eta indartsuagoa egiteaz gain, geureagoa ere izan dadin.