2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea susta­tzeko programaren» oinarri arau­tzaileak eta 2017ko deialdia.

Diputatuen Kon­tseiluak honako erabaki hau hartu du 2017ko maia­tza­ren 30ean.

Ekonomia, Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoaren susperraldi ekonomikoa finka­tzen lagundu nahi du. Horretarako, portaera enpresarial aurreratu eta jasangarriak sustatuko ditu eta herrialde nahiz lurralde gisa gure politika industrialak eta ekonomikoak ditugun identitate ezaugarriak indartuko ditu. Azken finean, Gipuzkoa sustatu nahi da, hau da, aberastasun jasangarria eta per­tso­nen ongizatea sor­tzen direla berma­tzen duen Gipuzkoa.

Enpresa eta enplegu gehiago eta hobeak sor­tzera bideratutako estrategia bat garatu nahi da, ekonomia produktiboaren alde eginda, batik bat, gure sektore estrategikoetan, aberastasuna era jasangarrian sor­tzea indar­tzen duten portaera enpresarial eta sozialak sustatuta. Gure herrialdeko industriaren alde mugimendu sozial bat susta­tzen duen proiektu bat izango da, aberastasuna sor­tzeko enpresa prozesuaren erdi-erdian jarriz eta gizarteari, ekonomiari eta lurraldeari egiten dion ekarpena azpimarratuz. Hori guztia eraldaketa enpresarialaren (antolamendua, kudeaketa eredua, hobeto lehia­tzeko birdimen­tsiona­tzea, produktuen eta/edo zerbi­tzuen katalogo berriak eta/edo gehigarriak) aldeko politikekin bat egingo da, hau da, bereizkun­tza, balio eran­tsia eta abantaila lehiakor iraunkorrak eskain­tzen dituzten politikekin. Bestela esanda, enpresak eralda­tzeko programak jarriko dira mar­txan; hala, lehiakortasunaren kon­tzep­tuan eboluzionatuko da, enpresen arteko lankide­tza sustatuta konpeten­tziak eskura ditza­ten, eralda daitezen eta negozio ereduak suspertu ditza­ten.

Horretarako, beharrezko­tzat jo da Gipuzkoa industrial eta lehiakor bat lor­tzeko jarduketa ildo bat gara­tzea, enpresa txi­kia lehenesten duena: bideragarritasunean, ondorengo­tzan, produktu merkatuaren estrategian, dimen­tsioan, hazkundean, kudeaketan, etab.; diber­tsi­fikazio eta eraldaketa produktiboen prozesuak ezagueraz sakondu eta orienta­tzeko. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren papera prozesu horiek gauza­tzeko baldin­tzak eta guneak ager daitezela susta­tzea da eta, beraz, profil erraztailea eta kataliza­tzailea izango du.    

Ildo horri jarraikiz, lurraldeak aurrera egiteko eredu bat sustatuko da, politika eta praktika operatiboetan oinarritua; betiere enpresen lehiakortasuna hobe­tzen badute eta lurraldearen baldin­tza sozialak eta ekonomikoak hobe­tzen lagun­tzen badute. Hala, ekonomia, gizarte eta ingurumenaren garapena elkarrekin erlazionatuta dauden elementu­tzat ­jotzen dira, Gipuzkoako herritarren etorkizuneko ongizatean eragina baitute.

Horregatik guztiagatik, 2016an lagun­tza programa bat abiatu zen honelako helburu hauek izango dituzten jarduketa ­batzuk susta­tzeko: enpresen eta haien ingurunean ideiak nola diseinatu, ekoiztu eta ideiak balio zein emai­tze­tara eralda­tzeko prozesuak, erlazioak eta erabakiak era­tzen dituzten esku-har­tzeak. Hau da, beren gaitasunek gizartearen­tzat baliagarria den proposamen bat egiten dute.

Beraz, kontua da eraldaketa lehiakortasunerantz egiteko bide gisa susta­tzea. Hainbat etapen bidez, balioa era jasangarrian sor­tzera bideratutako prozesua izango da eta, bertan, enpresa bakoi­tzak bere ibilbidea eraiki beharko du.

Ibilbide bat, konpromiso bat oraina ziurta­tzeko, negozioa egoki­tzeko eta emai­tzak hobe­tzeko, eta enpresaren jasangarritasuna lor­tzeko.

Ibilbide horrek hau guztia izan beharko luke kontuan:

*    Estrategia enpresariala, aurrerapena eta erabaki har­tzea ­batzea;

*    Enpresa bakoi­tzak gaitasun bereizgarri bat izatea (jarduera kritikoak) fun­tsezko balio proposamen batean bilaka­tzeko baliabide kritikoak eta kide kritikoak erabilita (ezagu­tza eta gaitasunak konbinatu ahal izateko);

*    Transmisio enpresarialek espiritu enpresariala pizten dute eta hazkunderako zein enplegurako poten­tzial handia eskain­tzen dute; eta,

*    Lankide­tza enpresarialaren xedea da efikazia sor­tzea taldeen edo erakundeen gaitasunak konbinatuta.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, ardazte eta leheneste politika baten bidez, uste du beharrezkoa dela hori gauza­tzea (ikusmolde integral batekin, beste politika ­batzuekin batera garatuta), lau jarduketa arda­tzen bidez gara­tzea:

*    Enpresen adimen lehiakorraren erabilera integra­tzea eta sistematiza­tzea.

*    Enpresak diber­tsi­fikatuz, bereiziz eta produktuei, zerbi­tzuei eta negozio ereduei balio ekarpena eginez eralda­tzea.   

*    Jarduera enpresarialaren jarraitutasuna susta­tzea.

*    Enpresen arteko lankide­tza dinamikak gauza­tzea.

Enpresetan adimen lehiakorra integratuta, balio estrategikoa duen inguruneari eta konpeten­tziari buruzko informazioa lortu, aztertu, interpretatu eta heda­tzeko prozesuak garatu nahi dira erabakiak har­tzen dituztenei helarazteko, une egokian. Prozesu hori erakunde guztiaren adimen kolektiboaren garapenean oinarritutako erabaki mekanismoekin garatu behar da.           

Balioaren alorretako aukerak eta gaitasunak eralda­tzeko atalean, enpresak inputen kostua emai­tzen fluxu batean bilaka­tzea susta­tzen da.

Konponbide integralen errendimenduak lor­tzea da xedea eta, horretarako, bere eskain­tza eralda­tzen da eta hirugarren erakundeekin integra­tzen da behin eta berriz. Laburbilduz, helburua aukerak sor­tzea da. Hazkunderako aukerak: aukera horiek taldeak nahastuta etorriko dira, horien aktibo ikusezinak, gaitasunak eta ezagu­tza konbinatuta, lankide­tza­rako borondate legitimoarekin, per­tso­nen­tzako balioa sor­tzeko modu berriak ustiatu eta azter­tzeko, ideiak emai­tza bihur­tzeko (ezagu­tza eta aktiboak modu adimen­tsuan konbina­tzea). Eta, testuinguru horretan, negozio-ereduaren osagaien lankide­tza fun­tsez­koa da gaitasunak emai­tza bihur­tzeko. Proposamen integralen eta sinergien probe­txuaren egituraketa errazten duten jarduketak garatuko dira.        

Bestetik, jarduera enpresarialaren jarraitutasuna susta­tzeko alorrean, ezin da ahaztu enpresa bat sortu eta hazi ondoren, transmisioa bere bizi zikloaren fun­tsezko hirugarren fasea dela. Horrek gai juridiko konplexuak ekar­tzen ditu, baina, era berean, balorazioarekin, erakunde erosle poten­tzial bat aurki­tze­arekin eta enpresaren lidergo transmisioarekin zerikusia du.  

Transmisio hori familian egin daiteke, barne salmentaren bidez (familiakoak ez diren zuzendari­tza taldeei edo enplegatuei) edo enpresaz bestelako per­tso­nei edo sozietateei salduta; horrek guztiak fusioak eta xurgapenak ekar­tzen ditu.        

Transmisio horiek erabaki per­tso­nalen ondorioz egin daitezke (erretiro aurreratua, lanbide aldaketa, interesak edo familiako egoera, etab.) edo ingurune lehiakorraren aldaketaren ondorioz (merkatuen aldaketa, produktu edo banaketa-kanal berriak, etab.).

Prozesu horiek babestu egin behar dira sal­tzen dutenen eta erosten dutenen lehentasunen arteko egokitasuna topa­tzeko, konfian­tzazko giroak gara­tzeko (desberdintasunak informazioaren alorrean) eta prozesu hauetako arazo emozionalak, psikologikoak eta teknikoak konpon­tzera bideratutako tresnak eskura jar­tzeko.

Horrek eska­tzen du enpresariak sen­tsi­biliza­tzea transmisioa lehenago behar besteko denborarekin presta dezala anima­tzea; esparru finan­tza­rioa hobe­tzea; prestakun­tza­rako eta kudeaketarako tresna per­tso­nalizatuak, alternatiboak edo osagarriak gara­tzea jabe­tzak kudea­tzen dituen enpresen­tzat eta etorkizunekoen­tzat eta familia jabe­tzako enpresa txi­kien­tzat.

Baita enpresa arteko lankide­tza dinamikak gauza­tzeko alorrean ere; izan ere, dimen­tsio enpresarial eraginkorrak eta efizienteak eska­tzen ditu merkatu, produktu eta zerbi­tzuen arabera. Lankide­tza horien ezaugarria taldeen edo erakundeen gaitasunak biderka­tzeko borondatea da, gune komunak detektatuta eta bakoi­tza­ren aktibo bereizgarriak konbinatuta.         

Lagun­tzeak, elkarlanean ari­tzeak zen­tzua du enpresa bakoi­tzak indibidualki lehia­tzen jarrai dezakeela ziurta­tzeko. Baina gero eta konplexuagoak diren egoeren aurrean, konplexutasun handiagoarekin eran­tzun behar da, eta konplexutasunak lankide­tza eska­tzen du.

Lankide­tza dinamika horiek konplexutasuna artikulatu behar dute, lankide­tzan inplikatuta dauden hainbat agenteren arteko interakziotik ahalik eta etekin handiena atereaz. Agente horiek helburu probable eta desiratu batekin konprometitutako agenteak dira.

2017ko ekitaldian, lagun­tza programa hori positiboki baloratu ondoren, asmoa da:

— Abian jarritako lau jarduketa lerroak finka­tzea eta hobe­tzea.

— Aurrera egitea adimen enpresarialaren kon­tzeptu baterantz, zeinak adimen lehiakorra (kanpoko eremua) enpresaren barneko eremuan txer­tatu baitu.

— Enpresa jardueraren jarraipena susta­tzen arreta berezia jar­tzea, langileek enpresen jabe­tzan parte har­tzeko prozesuetan ez bezala eta modu osagarri batean.    

— Garapen sozioekonomikoko enpresa prozesuetan eskualde hurbilketa eta ikuspuntua gehi­tzea.

Ezarritako helburuak lor­tzeko, beharrezkoa da eskualde mailako estrategia proaktiboak susta­tzea, abantaila lehiakorrak sor­tzeko lagungarri diren inguruneak eraiki­tzeko (enpresei eta enpresak koka­tzen diren lurraldeari beren eskain­tza lehiakideenetik bereiztea ahalbide­tzen duten elementuak); gaitasun egokien garapena susta­tzea (enpresei eta lurraldeari beren eskain­tza gara­tzen eta sendo­tzen lagun­tzen dieten trebetasun, esperien­tzia eta ezagu­tza mul­tzoa), eragile publikoen eta pribatuen artean sareak eratuz eta lankide­tza bul­tza­tuz (enpresak eta erakundeak); eta garapen produktiboa eta enpresa ehuna susta­tzea, enplegua eralda­tzea eta kalitatezko enplegua sor­tzea.              


Ondorioz, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak hala proposatuta eta aurrez eztabaidatuta, Diputatuen Kon­tseiluak

ERABAKI DU

Lehenengoa.    Onar­tzea «Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea susta­tzeko programa»ren diru lagun­tzak emateko oinarri arau­tzaile orokorrak eta oinarri arau­tzaile bereziak, erabaki honen eranskin gisa I., II., III., IV., V. eta VI. jasota daudenak.

Bigarrena.    Onar­tzea aipatutako diru lagun­tzen 2017. urteko deialdia, erabaki honen VII. eranskin modura doana.

Hirugarrena.    2017ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 4.133.602,45 euroko gastua baimen­tzea, aurrekontu sail hauen arabera:

a)  Hirurehun eta hogeita hamar mila euro (330.000,00 ¤) adimen lehiakorraren erabilera txerta­tzeko eta sistematiza­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (II. eranskina), aurrekontuko kontu sail hauen kargura:

1 0410.100.470.00.22 2017: 157.857,00.

1 0410.100.481.00.17 2017: 32.143,00.

5 0410.100.470.00.22 2018: 106.667,00.

5 0410.100.481.00.17 2018: 33.333,00.

b)  Milioi bat hirurehun eta hemere­tzi mila hirurehun eta berrogeita hamaika euro eta hirurogeita hamar zentimo (1.319.351,70 ¤) enpresen eraldaketarako proiektuak finan­tza­tzeko, produktuen, zerbi­tzuen eta negozio ereduen diber­tsi­fikazioaren, desberdintasunaren eta balio ekarpenaren bidez (III. eranskina):

1 0410.100.470.00.23 2017: 727.400,00.

1 0410.100.481.00.20 2017: 102.600,00.

5 0410.100.470.00.23 2018: 420.951,70.

5 0410.100.481.00.20 2018: 68.400,00.

c)  Laurehun eta berrogeita hamazazpi mila seiehun eta hogeita hamar euro (457.630,00 ¤), enpresa jardueren jarraipena susta­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (IV. eranskina):.

1 0410.100.470.00.27 2017: 103.700,00.

1 0410.100.481.00.14 2017: 193.930,00.

5 0410.100.470.00.27 2018: 95.800,00.

5 0410.100.481.00.14 2018: 64.200,00.

d)  Milioi bat berrehun mila euro (1.200.000,00 ¤), enpresen arteko lankide­tza dinamikak egitura­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (V. eranskina):

1 0410.100.470.00.02 2017: 720.000,00.

5 0410.100.470.00.02 2018: 480.000,00.

e)  Zor­tziehun eta hogeitasei mila seiehun eta hogei euro eta hirurogeita hamabost zentimo (826.620,75 ¤), sustapen sozioekonomikoaren gehikun­tzan eskualde ikuspuntuaren ekarpena bul­tza­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (VI. eranskina):

1 0410.100.461.01.04 2017: 44.661,00.

1 0410.100.461.02.05 2017: 298.811,45.

1 0410.100.470.00.04 2017: 152.500,00.

5 0410.100.461.01.04 2018: 30.648,30.

5 0410.100.461.02.05 2018: 150.000,00.

5 0410.100.470.00.04 2018: 150.000,00.

Laugarrena.    Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe.      

Erabaki honen bidez onartutako oinarri arau­tzaileen aldaketak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Interesdunek erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa aurkeztu ahalko diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Hala ere, partikularrek, aldez aurretik, aukerako berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kon­tseiluari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekur­tso­rik aurkeztu berrazter­tzeko errekur­tso­ari espresuki eran­tzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egoki­tzat jotako beste errekur­tso oro aurkeztu ahal izango da.  

Donostia, 2017ko maia­tza­ren 31.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa.            (3978)

I. ERANSKINA

«Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea susta­tzeko programa»ren oinarri arau­tzaile orokorrak.

1. oinarria.    Xedea.

Oinarri hauen xedea da «Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea susta­tzeko programa»ko diru lagun­tza­ren banaketa arau­tzea. Lagun­tzak jarduera alor hauetan emango dira eta horien oinarri bereziak II., III., IV., V. eta VI. eranskinetan ezarri dira:

a)  II. eranskina: enpresetan adimen lehiakorraren erabilera txerta­tzea eta sistematiza­tzea.

b)  III. eranskina: enpresen eraldaketa produktu, zerbi­tzu eta negozio ereduen diber­tsi­fikazioaren, desberdintasunaren eta balioaren ekarpenaren bidez.

c)  IV. eranskina: Enpresa jardueraren jarraipena susta­tzea.

d)  V. eranskina: Enpresen arteko lankide­tza­rako dinamikak egitura­tzea.

e)  VI. eranskina: sustapen sozioekonomikoaren gehikun­tzan eskualde ikuspuntuaren ekarpena bul­tza­tzea.

2. oinarria.    Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

2.1.    Eskaerek proiektu bat edo bat baino gehiago bil ditza­kete, baina horietako bakoi­tzak II., III., IV., V. eta VI. eranskinetako 3. oinarrian zehaztu diren diruz lagun­tzeko jarduketa alorretakoa izan behar du.

Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide bitartez entitate eska­tzailearen ordezkaria dela egiazta­tzen duen per­tso­nak sinatu behar du diru lagun­tza eskaera.

2.2.    Deialdi bakoi­tza­ren informazioa eta eskaeraren inprimakiak eskuragarri egongo dira Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren web orrian nahi duenaren­tzat.

2.3.    Eskaera orria eta dokumentazioa, nagusiki, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren honako web orri honen bitartez aurkeztuko dira: http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa.              

2.4.    Dena dela, eskaera orriak eta deialdian zehazten diren gainerako agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira (https://www.gfaegoi­tza.eus).

2.5.    Deialdian finkatuko da eskaerak aurkezteko epea. 

2.6.    Eskaera egin duten erakundeak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3.    artikuluak zehazten duenari jarraituz Dokumentazioa lor­tzea ezinezkoa den kasuetan, organo eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen erakundeari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta ­ditzala dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.

2.7.    Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, aka­tsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango ­litzaioke eska­tzaileari hutse­gite horiek konpon­tzeko, eta ohartaraziko ­litzaioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera ­utzi duela, aipatutako Legeak 21.1. artikuluan aurreikusitako eran.       

Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuak proiektuak ebalua­tzeko eta erabaki­tzeko beharrezko­tzat ­jotzen dituen argibideak eskatuko ditu.

2.8.    Entitate eska­tzaileak baliozko­tzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak posta elektronikoaren bidez diru lagun­tza­ren eskaeran harremanetarako per­tsona gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.

3. oinarria.    Diru lagun­tza emateko prozedura.

3.1.    Lagun­tza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez. 

3.2.    Diru lagun­tzak emateko prozedurari ofizioz ekingo zaio, eskudun den organoak onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdiaren bidez.

4. oinarria.    Finan­tza­keta.

4.1.    Emango diren diru lagun­tzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finan­tza­tuko dira. Deialdian ezarriko dira diru lagun­tzak finan­tza­tzeko zein aurrekontu kreditu erabiliko diren.            

4.2.    Diru lagun­tzen zenbatekoek inolaz ere ezingo dute diruz lagundutako jardueraren kostu osoa gainditu, ez hemen araututakoa baizik jaso­tzen ez dutenean, ez hemen araututakoarekin batera bestelako diru lagun­tza, lagun­tza, sarrera edota baliabidea jaso­tzen dutenean.

5. oinarria.    Diru lagun­tzen gehiengo ehuneko eta zenbatekoak.

5.1.    Diru lagun­tzak kostu hautagarrien % 75 izango dira, salbu eta hainbat proiektu-ikerketak, analisiak eta azterketak, lagun­tza tresnak sor­tzea, kon­tzien­tziazioa eta sen­tsi­bilizazioa, dinamikak ezar­tzea - eta erabaki honetako VI. eranskinean zehaztutako ekin­tzak, horietan % 100 izango baitira.

5.2.    Eska­tzaileak aurkeztutako aurrekontua edota gerora aldatutakoa erreferen­tzia­tzat hartuko da diru lagun­tza­ren behin betiko zenbatekoa kalkula­tze­rakoan.

6. oinarria.    Prozedura ordenatu eta bidera­tzeko organo eskuduna.

6.1.    Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko Zerbi­tzuak bideratuko du prozedura.

6.2.    Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebalua­tzeko, ebaluazio ­batzorde bat eratuko da, eta horretako kide izango dira honakoak:

— Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

— Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko zerbi­tzu­burua.            

— Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko Zerbi­tzuko teknikari bat.

— Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko idazkari teknikoa.

6.3.    ­Batzorde horrek, nolanahi ere, bidezko aholkulari­tza eta txos­ten teknikoak eska ­ditzake, aurkeztu diren eskaerak modu egokian balioe­tsi ahal izateko.

7. oinarria.    Diru lagun­tza emateko ebazpena.

7.1.    Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren egitura organiko eta fun­tzionala arau­tzen duen indarrean dagoen foru dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari dagokio diru lagun­tza emateko edo, kasua balitz, uka­tzeko ebazpena ematea.

7.2.    Diru lagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tzeko ebazpena erakunde eska­tzaile bakoi­tzari jakinaraziko zaio. Edozein modutara, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko ditu emandako diru lagun­tzak, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

7.3.    Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta, salbu deialdian bertan bere eragina beranduago hasiko dela aurreikusi. Gehieneko epe hori berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo dira beraiek egindako eskaera eze­tsi­tzat ­jotzeko isiltasun administratiboaz.

7.4.    Proposatutako diru lagun­tza­ren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ager­tzen dena baino txi­kiagoa denean, organo eskudunak erakunde onuradunari eska diezaioke eskaera birformula­tzeko, konpromisoak eta baldin­tzak eman dakiokeen diru lagun­tzara egokitu ahal izateko.

8. oinarria.    Erakunde onuradunen betekizun eta konpromisoak.

8.1.    Erakunde onuradunek diru lagun­tzak onar­tzeak 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako Erregelamenduak eta diru lagun­tzen alorreko gainerako araudi aplikagarriak ezarritako betebeharrak bete­tzea dakar, baita oinarri orokor hauetan nahiz berezietan ezar­tzen direnak ere.            

8.2.    Diruz lagundutako proiektuaren inguruan argitara­tzen diren materialetan eta egiten diren komunikazio eta hedapen jardueretan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkun­tza ofizialen erabilera berma­tzea, Euskararen erabilera normaliza­tzeko plana Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2013-2017 aldirako onar­tzen duen 2014ko abenduaren 22ko Diputatuen kon­tseiluko erabakiak xedatutakoaren arabera (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 249 zk. 2014ko abenduaren 31koa). Diruz lagundutako proiektuetako azken dokumentazioaren euskarazko ber­tsio bat eman beharko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.

8.3.    Diruz lagundutako proiektuaren diseinu eta garapenean genero-ikuspegia gehi­tzea.

8.4.    Diruz lagundutako proiektuan berma­tzea komunikazio eta argitalpen guztietan hizkeraren erabilera ez sexista.    

8.5.    Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak diruz lagundutako proiektu edo jardueren sustapen eta finan­tza­ketari publizitate egokia ematea, Aldundiaren erakunde-irudiaren bidez zein finan­tza­keta publikoari eta esku-har­tze publikoaren helburuari buruzko aipamenen bidez, horma-irudi, inprimatutako material, bitarteko elektroniko edo ikus-entzu­nezkoetan, eta beste edozein euskarritan, edo komunikabideetan egindako adierazpenen bidez.

8.6.    Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak ezar­tzen dituen ebaluazio baldin­tza guztietan parte hartu eta bete beharko dira; horien bitartez, jarduerak eta emai­tzak eta inpaktuak neurtuko dira eraginkortasunetik eta eragimenetik.            

8.7.    Emandako diru lagun­tzak ondasun inbentariagarriak erosteko erabil­tzen badira, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da.  

Horrenbestez, erakunde onuradunak diru lagun­tza­ren xederako erabili behar du eskuratutako ondasun hori, ­gutxienez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba daitekeena bada, eta ­gutxienez 2 urtetan beste kasu guztietan.  

8.8.    Diru lagun­tza eman zenetik bost urteko epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat beste toki batera eramanez gero, diru lagun­tza ­itzuli beharko da eta 15. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

9. oinarria.    Diruz lagundutako jarduerak azpikontrata­tzea.       

Erakunde onuradunek beste ­batzuekin ­hitzartu dezakete diru lagun­tza­ren xedeko jarduera osoa edo zati bat beraiek egitea, baldin eta 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 28. artikuluan ezarritako beharkizunak bete­tzen badira. Inolaz ere ezingo da azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua areagotuz jarduera horri ezer gehi­tzen ez diotenak.              

10. oinarria.    Bestelako diru lagun­tze­kiko bateragarritasuna ala bateraezintasuna.

10.1.    Diru lagun­tza hauek ez dira bateragarriak helburu bererako beste diru lagun­tza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etor­tzen direnekin ere.

10.2.    Oinarri hauen babesean jasotako diru lagun­tzaz garatutako proiektua gara­tzeko beste diru lagun­tza­ren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstan­tzia hori diru lagun­tza Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.

11. oinarria.    Diru lagun­tzak ordain­tzea.

11.1.    Ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, bermeen beharrik gabe, beharrezko finan­tza­keta gisara diru lagun­tzari atxi­kitako jarduerak aurrera eraman ahal izateko, ain­tzako­tzat hartuta zer helburu duen lagun­tzak, proiektuen sustapen eta ekimen programa, horien xedea izanik gara­tzea lehiakortasuneko eta lurralde, eskualde/toki edo sektorekako harremanetako eredu berriak, halako prozesuak sor­tzen baitira epe luzeko ikuspegi batekin eta zuzeneko inpaktu bat izango dutenak per­tso­nen ongizatean eta lurraldearen iraunkortasunean, zein­tzuen izaera esperimentalak zail­tzen baitu eskuragarritasuna finan­tza erakundeen barruan, prozesu horiek berekin baitakarte gauza­tze aldi luzeak, zein­tzuen­tzat beharrezkoa baita finan­tza­keta eduki­tzea hasieratik, egingarri eta bideragarri egin dezan haien garapena, proiektu gehienak irabazi asmorik gabeko erakundeek enpresa ­txiki eta ertainetan inplementatuak baitira, zein­tzuek finan­tza zailtasun handiak baitituzte diru lagun­tza­ren helburuak gara­tzeko, eta kontuan harturik aurreko esperien­tzietan proiektuek izan duten gauza­tze maila. Lagun­tza­ren aurrerakinak proiektuari ekiten zaionean eta hasiera hori behar bezala egiaztatuta dagoenean ordaindu ahal izango dira, betiere, aurrekontuetan baliabide nahikoa badago eta diru lagun­tza osoaren % 60 gaindi­tzen ez bada.

Falta den kopurua proiektua amaitutakoan ordainduko da, 13. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero. 

11.2.    Halaber, diru lagun­tza­ren izaerak hala justifika­tzen duenean, ordainketa berri bat egin ahal izango da, lehen egindako ordainketarekin gehituta diru lagun­tza osoaren % 85ekoa baino txi­kiagoa izan behar duena, betiere lehen aurreratutako diru kopurua behar bezala eta dokumentuz zuritu bada, baliabide nahikoa badago eta diruz lagundutako jardueren gauza­tze erritmoarekin eta aurkeztutako zuriketekin bat baldin badator.

11.3.    Salbuespen gisa, emandako diru lagun­tza oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo jarduera amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta moduan, horretarako banku edo finan­tza erakundearen abala aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iri­tziz nahikoa dena. Eratu beharreko abal horren zenbatekoa ordainketa aurreratuarena, diruaren legezko interesa gehituta izango da.

Abala indargabetu egingo da diru lagun­tza­ren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko, ekonomiko eta finan­tza­rioz egiazta­tzen denean, hain justu, 13. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.

11.4.    Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da inolako ordainketarik egin erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekiko edota entitate lagun­tzaileekiko betebeharrak bete­tzen ez dituen bitartean. Hala bada, ordaindu baino lehen aurkeztu beharreko justifikazioaren barruan, eguneratutako egiaztagiriak sartuko dira. Agiri horien ordez, berariaz baimendu ahal izango du Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua, kasu bakoi­tzean eskumena duen administrazioak egokiak diren datuak zuzenean eman diezazkion.

12. oinarria.    Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

12.1.    Diruz lagungarriak izango dira erakunde eska­tzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalan­tza­rik gabe lotuta daudenean.

12.2.    Langile-kostuak direnean, proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

12.3.    Barruko langileen kostuak hauek izango dira:

— Enpresa-esperimentazioko proiektuetan, barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 20a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 ¤/orduko izango da.

— Hainbat proiektutan -ikerketak, analisiak eta azterketak, lagun­tza tresnak sor­tzea - barruko langileen kostuak hautagarriak izango dira, gehienez 69,29 ¤/orduko izan arte.

— Xede­tzat kon­tzien­tziazioa eta sen­tsi­bilizazioa eta dinamizazio ekin­tzak gara­tzea duten proiektuetan, barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 30a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 ¤/orduko izango da.

— VI. eranskinean zehaztutako proiektuetan, barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 50a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 ¤/orduko izango da.

12.4.    Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 ¤/orduko gehienez.

12.5.    Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu eta hainbat proiektu –ikerketak, analisiak eta azterketak, lagun­tza tresnak sor­tzea, kon­tzien­tziazioa eta sen­tsi­bilizazioa, dinamikak ezar­tzea...– eta erabaki honetako VI. eranskinean zehaztutako ekin­tzak; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

12.6.    Gastu hautagarriak izango dira proiektuen susta­tzaile ez diren entitateteetako langileen bidaiei eta mantenuei dagozkienak bakarrik.

12.7.    Ez dira kostu hautagarriak izango onuradunarekin lotura duten per­tso­nei edo erakundeei dagozkienak, salbuespen hauekin:

— Merkatuko baldin­tza arrunten arabera egiten denean; eta            

— Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren baimena lor­tzen denean, oinarri arau­tzaile zeha­tze­tan adierazitako moduan.

12.8.    Kostu hautagarriak azter­tzean eta erabaki­tzean, Departamentuak alderdi hauek hartuko ditu kontuan: proiektuaren konplexutasun maila, espero den inpaktua, entitateak arlo horretan duen gaitasun profesionala, eskumena egotea, eta, merkatuko balioa inoiz ere gainditu gabe.

13. oinarria.    Diru lagun­tza zuri­tzea.

13.1.    Kasu guztietan, diruz lagundutako jarduera bukatu duela zuritu beharko du erakunde onuradunak, baita diruz lagundutako jarduerak sortutako kostuak ere.

13.2.    Diru lagun­tza­ren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauza­tzeko epea, urteko deialdian ezarriko dena, amai­tzen denetik kontatuko da.

13.3.    Aurreko paragrafoan aipatu hilabeteko epearen barruan erakunde onuradunak kontu zurigarria aurkeztu behar du honako dokumentuekin:

— Jarduera memoria bat, diru lagun­tza ematerakoan ezarritako baldin­tzak bete direla egiazta­tzeko. Zer jarduera burutu den eta zer emai­tza izan den adierazi behar da. Proiektua gauza­tze­rakoan sortutako agiri eta txos­ten guztiak sartu behar dira.

— Memoria ekonomikoa, jardueren kostuak zuri­tzeko, honako eduki hau izango duena:

*    Jardueraren kostuen zerrenda sailkatua, har­tze­koduna eta dokumentua identifikatuz, baita zenbatekoa, horren jaulkipen data eta, beharko balitz, baita ordainketa data ere. Diru lagun­tza aurrekontu baten arabera eman denean, gertatu diren desbidera­tzeak adieraziko dira.

*    Fakturak edo merkatari­tza­ren trafiko juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan eragina duten dokumentuak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan gehitu direnak, alegia, eta, beharko balitz, ordainduaren edo dudarik gabe konprometitu denaren dokumentazioa.

*    Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tzeko erabili diren bestelako sarrera edo diru lagun­tzen xehetasunezko zerrenda, baita horien zenbatekoak eta jatorriak ere.

*    Nominak eta 10T eta TC1/TC2 agiriak, langileen barruko gastuak justifika­tzeko. Langile autonomoen kasuan, TC1/TC2 agirien ordez, Autonomoen Araubideko kotizazio-buletinen kopia. Kooperatiba-sozietateen kasuan, kooperatibako bazkideen kotizazio-ziurtagiria, Gizarte Seguran­tzako dagokion erakunde lagun­tzaileak emana.               


*    Orduen txos­tenak, erakunde eska­tzaile, onuradun eta kontratatuetako parte-har­tzaile bakoi­tzak proiektuari esleitutako arduraldi eta kostuen eguneko banakapena adierazita, garatutako fase eta eginkizunak oinarri hartuta.

*    Entitate onuradunek ekipo ondasunen hornikun­tze­tan edo aholkulari­tza nahiz lagun­tza teknikoko enpresen zerbi­tzuetan 18.000 euro edo hortik gorako kostu suben­tzionagarriak egin badituzte, eskatutako hiru eskain­tzen artean egindako hautaketa egiazta­tzen duen agiria, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3. artikuluari jarraikiz, non eta lagun­tza­ren ezaugarri bereziengatik merkatuan nahikoa enpresa edo profesional ez dagoenean edo gastua diru lagun­tza eskatu aurretik egin ez den.      

— Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tzailekoetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ­ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

— Diruz lagundutako proiektuaren dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-entzu­nezkoak.

13.4.    Kostuak egiazta­tzeko, jatorrizko agirien kopia elektroniko, informatiko edo telematikoa aurkeztuko da, betiere agiri horiek egiazkoak direla, osorik daudela eta gorde daitezkeela berma­tzen bada.

13.5.    Diru lagun­tza zuri­tzeko ezarrita dagoen epea oinarri honetan aipa­tzen den dokumentazioa aurkeztu gabe igaro­tzen bada, eskudun den organoak 15 eguneko epea eman ahalko dio erakunde onuradunari dokumentazio hori aurkezteko. Epe gehigarri hori zurigarriak aurkeztu gabe igaro­tzen bada, 15. oinarrian aurreikusten diren ondorioak aplikatuko dira.        

13.6.    Onuradunak 4 urtez gorde behar ditu derrigorrez diru lagun­tza­ren xedeko izan den jarduera egin izanaren zurigarriak, hala nola jasotako fun­tsa erabili izanaren egiaztagiriak. Zurigarri horiek guztiak aurkezteko ezarrita dagoen aldia amai­tzen den une berean hasiko da konta­tzen epe hori.  

13.7.    Oinarri honetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, organo instruktoreak egoki diren egiaztapenak egingo ditu.

Egiaztapen horien bidez ondorioztatuko balitz diruz lagundutako jardueraren kostua emandako diru lagun­tza baino txi­kiagoa izan dela, diru lagun­tza doitu egingo da. Diru lagun­tza zuri­tzeko baldin­tza guztiak edo ­batzuk ez direla bete edo diru lagun­tza­ren xedea ez dela zati batean edo osoan bete ondoriozta­tzen bada, onuradunari jakinaraziko zaio hori, egindako egiaztapenen emai­tze­kin batera. Halaber, diru lagun­tza kobra­tzeko eskubidea galdu­tzat ­jotzeko prozedurari ekingo zaio edo, kasua balitz, 15. oinarrian aurreikusten den prozedurari, emandako diru lagun­tza osoa edo zati bat itzu­larazteko.

14. oinarria.    Ebazpena alda­tzea.

14.1.    Diruz lagundutako jarduera buru­tzeko ezarri den epea amaitu baino lehen, diru lagun­tza emateko ebazpena alda­tzea eska dezake onuradunak, ezarritako epea luza­tzeko, emandako zenbatekoa murrizteko, diruz lagundutako aurrekontu sailak alda­tzeko edota jarduera osa­tzen duten ekin­tzak alda­tzeko. Aldaketa horiek onar daitezke beren arrazoia ustekabeko zirkunstan­tzietan oinarri­tzen denean edota jarduera buru­tzeko premiazko­tzat ­jotzen direnean, baldin eta diru lagun­tza­ren xedea edo helburua alda­tzen ez bada eta beste per­tsona ­batzuen eskubideak kalte­tzen ez badira. 

14.2.    Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak ofizioz aldatu ahal izango du diru lagun­tza emateko ebazpena, erakunde interesatuari aurrez ­entzunda eta fun­tsak aplikatu aurretik, diru lagun­tza emateko unean kontuan izandako baldin­tzak aldatu direla-eta ezinezkoa edo zaila denean erdie­tsi nahi den interes publikoa lor­tzea eta entitate onuradunari kalte ekonomikorik eragiten ez bazaio.

14.3.    Entitate onuradunak, diru-lagun­tza­ren justifikazioan, adi­tzera ematen badu hainbat aldaketa gertatu dela diru-lagun­tza emateko kontuan hartutako baldin­tze­tan, aldaketa horietarako beharrezkoa zen baimen administratiboaren tramitera ­jotzeke, eta ikusten bada aldaketa horiek kontuan hartuz gero ebazpenaren emai­tza agian beste bat izango zela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak onartu ahal izango du aurkeztutako justifikazioa, baldin eta onar­tze horrek ez badu hirugarren per­tsona ­batzuen eskubideak kalte­tzea eragiten; dena den, horrek ez du onuraduna salbuesten Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauaren arabera jar bide zaizkion zigorretatik.

15. oinarria.    Ez bete­tzeak eta itzul­ketak.

15.1.    Erakunde onuradunak ez badu bete­tzen oinarri hauetan, 3/2007 Foru Arauan, mar­txo­aren 27koan, eta aplikagarriak diren bestelako araudietan ezarritako betekizun edo baldin­tze­tako edozein, diru-lagun­tza jaso­tzeko eskubidea erabat edo zati batez galduko du, eta diru-lagun­tza osorik edo zati batez ­itzuli beharko du, dagozkion berandu­tze interesak ordain­tzeaz batera, aipatu Foru Arauaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Osteran­tzean, honetatik ondoriozta daitezkeen eran­tzu­kizunak egokituko zaizkio, Foru Arau horretako 49. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ildotik.

15.2.    Ez bete­tzeak mailaka­tzeko, propor­tzionaltasun irizpideak erabiliko dira. Horiek organo eskudunak aplikatuko ditu egindako lanen arabera eta proiektuaren osotasunari eta jasotako zenbatekoei begira.

15.3.    Diruz lagundutako jarduera edo proiektuarekin aurrera egitea ezinezkoa gerta­tzen denean edota interesa­tzen ez denean, bere bideragarritasun edo ezaugarriengatik, edota bestelako arrazoiren batengatik, horiek behar bezala zuriturik, diru lagun­tza amai­tzea edo etetea erabaki daiteke, betiere bi parteen adostasunaz.

15.4.    Borondatezko itzul­keta­tzat ­jotzen da enpresa onuradunak diru-lagun­tza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.

Itzul­tzeko prozedura hasteko, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:

— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Borondatezko itzul­keta egiteko arrazoien azalpena.     

— Tokia eta data.

— Sinadura.

Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tzeko itzul­keta egin dela deialdiak zehaztutako finan­tza-erakundearen kontu zenbakian.

Borondatezko itzul­keta gerta­tzen denean, dagozkion berandu­tza interesak kalkulatuko ditu diru-lagun­tza ematen duen organoak.

16. oinarria.    Jabe­tza intelektualaren eskubideak ustia­tzea.

16.1.  Nolanahi ere, diruz lagundutako proiektuen egile diren entitate edo per­tso­nen jabe­tza intelektualaren eskubideen ustiapen ekonomikoa doan lagako zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari, indarrean dagoen jabe­tza intelektualari buruzko legerian jasotakoaren arabera.               

16.2.  Aurreko paragrafoan jasotakoari jarraituz, proiektuen egile diren entitate edo per­tso­nek egokia den agiria sinatu beharko dute, beharrezkoa denean, jabe­tza eskubideak laga direla publikoki jasota gera dadin. Eskubide horien barruan daude erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa eta mundu osoan ustiapen ekonomikoa izan dezaketen gainerakoak, orain arte dauden hizkun­tza guztietan eta prozedura guztien arabera, jabe­tza intelektualari buruzko araudiari jarraituz xedaezinak diren baldin­tze­tan eta mugekin.  


17. oinarria.    Europar Batasuna.

17.1.    Oinarri arau­tzaile hauetan dauden lagun­tzak 2013ko abenduaren 18ko Europar Batzor­dearen 1407/2013 EB Erregelamenduan (ikus 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala), minimis lagun­tzak Tratatuko 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute. Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako MINIMIS lagun­tzak ezin dira guztira 200.000 eurotik gorakoak izan dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bietan.         


17.2.    Lagun­tza­ren eska­tzaileak dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako beste «de minimis» lagun­tza ­batzuk aitortu behar ditu, erreglamenduak ezar­tzen duen gehieneko muga ez duela gaindi­tzen froga­tzeko.            

17.3.    Oinarri hauetan araututako diru lagun­tze­tatik, sektore, enpresa, gizarte edo lurralde arloko eragile eta taldeek garatutako jardueretarako direnak, ez dira estatu lagun­tzak, Europar Batasuneko Fun­tzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluan ezarritakoaren arabera, ez baitituzte lehiakideak fal­tsu­tzen edo horretarako meha­txa­tzen, ez baitiote enpresa bati irabazirik ematen, ezta produkzio edo enpresa jakin ­batzuei lagun­tzen ere, beste ­batzuen kaltetan.

17.4.    Jarduerek Europar Batasunean aurreikusitako helburu eta ekin­tze­kin bat egiten duten neurrian, izapidetu egingo dira, hala badagokio europar erkidegoaren finan­tza­keta ere lor­tzeko.

17.5.    Europar Batasunetik diru lagun­tzak eskuratuz gero, horren berri eman beharko zaio entitate onuradunari Europar Batasuneko baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tzeko.

17.6.    Europar Batasunaren fun­tsen bidez emandako diru lagun­tzei dagokienez, kasu bakoi­tzean ezargarriak diren Batasunaren arauak eta horien garapen edo transposiziorako emandako arauak bete beharko dira.

18. oinarria.    Araubide juridikoa.

Oinarriotan ezarritakoaz gain, diru lagun­tza hauei honako hauek aplikatuko zaizkie: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Araua eta hori gara­tzeko Erregelamendua, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartua, eta diru lagun­tzen alorrean aplikagarriak diren gainerako araudiak.

II. ERANSKINA

Enpresetan adimen lehiakorraren erabilera txerta­tzeko eta sistematiza­tzeko diru lagun­tzen oinarri bereziak.

1. oinarria.    Xedea.

Enpresen iraunkortasuna bul­tza­tzea adimen lehiakorraren bidez, per­tso­nen, erakundeen eta inguruaren ezagu­tza sor­tzea, parteka­tzea eta alda­tzea ahalbidetuz erabaki estrategikoak har­tzeko prozesuetan eragiteko.

2. oinarria.    Entitate onuradunen baldin­tzak.

2.1.    Entitate onuradunak izango dira:

a)  Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b)  Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.

2.2.    Mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru lagun­tza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditza­keten edo diru lagun­tza jaso­tzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabal­tzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osa­tzen duen entitate bakoi­tzak bere gain har­tzen dituen gauza­tze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoi­tzari aplikatu beharreko diru lagun­tza­ren zenbatekoa; horiek ere onuradun­tzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipa­tzen den aitorpen eran­tzu­lea aurkeztu behar da, taldea osa­tzen duten entitate bakoi­tza­ren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osa­tzen duen entitateren batek ezin badu, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.       

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak bete­tzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordina­tzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz ardura­tzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.    Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.

2.4.    Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ­otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.    Armen ekoizpen, merkatura­tze eta finan­tza­ketan ez ari­tzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.    2.3, 2.4. eta 2.5. oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eska­tzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.    

3. oinarria.    Diru lagun­tzen xede diren jarduerak.

Diru lagun­tza jaso ahal izango duten jarduerak dira honako xede hauek dituzten garapenerako proiektuak:

— 2.1. a) oinarrian aurreikusitako entitateen kasuan: beraien enpresetan adimen lehiakorreko dinamika esperimentalak sartu eta/edo gara­tzea;

— 2.1. b) oinarrian aurreikusitako entitateen kasuan: adimen lehiakorraren arloan, enpresei zuzendutako kon­tzien­tziazio eta sen­tsi­bilizazio handiagoa sortuko dituzten ekin­tzak gara­tzea.

Edozein kasutan, sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak deialdian zehaztuko dira.

4. oinarria.    Proiektuak aukera­tzeko irizpideak.

4.1.    Beraien enpresetan adimen lehiakorreko dinamika esperimentalak sartu eta/edo gara­tzeko proiektuen kasuan, eskaerak hauta­tzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko metodologiaren, tresnen eta prozesuen arteko neurrien zuzentasuna eta koheren­tzia): 40 puntura arte.

b)  Lankide­tza­ren inten­tsi­tatea eta kalitatea (barneko prozesu eta lankide­tza lanak, kanpoko entitateekin egindako lankide­tza prozesuak, garatutako partaide­tzako prozesuak):30 puntura arte.

c)  Lortu nahi den eragina, merkatuetarako sarbideari, fakturazioari, eta enplegua finka­tze­ari eta sor­tze­ari dagokionez: 20 puntura arte.

d)  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

e)  Erakunde eska­tzailean euskararen aldeko ekin­tza positiboak gara­tzea, eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin harremanak euskaraz izateko talde bat sor­tzea: 5 puntura arte.

4.2.    Adimen lehiakorraren arloan, enpresei zuzendutako kon­tzien­tziazio eta sen­tsi­bilizazio handiagoa sortuko dituzten ekin­tzak gara­tzeko proiektuen kasuan, eskaerak hauta­tzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:             

a)  Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koheren­tzia): 35 puntura arte.

b)  Lankide­tza­ren inten­tsi­tatea eta kalitatea (entitate eska­tzaileak bere gain hartutako konpromisoak, lankide­tza lana -bai erakundearen barruan, bai hirugarren erakundeekin batera-, eta garatutako partaide­tza prozesuak): 20 puntura arte.

c)  Lortuko den eragina, enpresen parte-har­tze­aren eta kon­tzien­tziazio mailaren aldetik: 20 puntura arte.

d)  Enpresak eralda­tzeko jardueretan, enpresen mobilizazio eta inplikazioaren arloan duen aurretiko esperien­tzia, baita ekin­tzak zuzenduko zaizkion kolektiboariekin duen lotura ere: 15 puntura arte.

e)  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

f)  Erakunde eska­tzailean euskararen aldeko ekin­tza positiboak gara­tzea, eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin harremanak euskaraz izateko talde bat sor­tzea: 5 puntura arte.

4.3.    Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru lagun­tza jaso­tzeko.

III. ERANSKINA

Enpresen eraldaketarako diru lagun­tzen oinarri bereziak produktu, zerbi­tzu eta negozio ereduen diber­tsi­fikazioaren, desberdintasunaren eta balioaren ekarpenaren bidez.

1. oinarria.    Xedea.

Enpresen balio jasangarria susta­tzea, eta horretarako, aukera lurraldeak sor­tzea beren eskumenak modu adimen­tsuan aplikatuz, desberdin­tze­aren eta diber­tsi­fika­tze­aren bidez, eta produktu, zerbi­tzu, merkatu edo negozio eredu bihurtuz.  

2. oinarria.    Entitate onuradunen baldin­tzak.

2.1.    Entitate onuradunak izango dira:

— Gipuzkoan kokatutako enpresak; eta,

— Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.           

— Gipuzkoan kokatutako Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tzako Euskal Sareko erakundeak.

2.2.    mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru lagun­tza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditza­keten edo diru lagun­tza jaso­tzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabal­tzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osa­tzen duen entitate bakoi­tzak bere gain har­tzen dituen gauza­tze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoi­tzari aplikatu beharreko diru lagun­tza­ren zenbatekoa; horiek ere onuradun­tzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipa­tzen den aitorpen eran­tzu­lea aurkeztu behar da, taldea osa­tzen duten entitate bakoi­tza­ren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osa­tzen duen entitateren batek ezin badu, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.       

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak bete­tzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordina­tzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz ardura­tzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.    Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.

2.4.    Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ­otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.    Armen ekoizpen, merkatura­tze eta finan­tza­ketan ez ari­tzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.    2.3, 2.4.    eta 2.5.    oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eska­tzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.

3. oinarria.    Diru lagun­tzen xede diren jarduerak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak izango dira proiektuak gara­tzea (ikerketak, analisiak eta azterketak, lagun­tza tresnak sor­tzea, enpresa eraldaketako dinamikak eta esperien­tzia esperimentalak ezar­tzea) xede hauetarako:    

— Enpresaren jakin­tza bereizgarria identifika­tzea eta modu adimen­tsuan ustia­tzea (oinarrizko eskumenak eta balioa sor­tzea), eta jakin­tza bereizgarri horrekin koherenteak diren gizartera eta merkatura proiekta­tzea, etorkizuna duten enpresa aukerak sor­tzeko.

— Erabil­tzaileak eta bezeroak enpresetan eragile aktibo bihur­tzeko prozesuak txerta­tzeko.

— Ekonomia zirkularra gara­tzera zuzendutako enpresa eraldaketako prozesuak sor­tzeko.

— Ebaluatu, balioztatu eta gizartean zabal­tzeko produktu, zerbi­tzu eta negozio ereduen diber­tsi­fikazio, desberdintasun eta balioaren ekarpen prozesuak, ezagu­tza eta enpresa-lehiakortasuna handi­tze­arren.

Edozein kasutan, sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak deialdian zehaztuko dira.

4. oinarria.    Proiektuak aukera­tzeko irizpideak.

4.1.    Eskaerak hauta­tzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen eta metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koheren­tzia): 40 puntura arte.

b)  Jasangarritasun hirukoi­tza har­tze­arekin duen harreman maila, eta antolaketa eraldaketa kalitatezko enpleguaren ikuspuntutik. 25 puntura arte.

c)  Eragina, alde batetik, enpresaren ikuspuntutik izango duena, merkatuetara sar­tzen, fakturazioan, eta enplegua finka­tzen eta sor­tzen; eta, bestetik, lurraldearen ikuspuntutik, Gipuzkoako enpresa ehunean izan dezakeena. 25 puntura arte.    

d)  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

e)  Erakunde eska­tzailean euskararen aldeko ekin­tza positiboak gara­tzea, eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin harremanak euskaraz izateko talde bat sor­tzea: 5 puntura arte.

4.2.    Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru lagun­tza jaso­tzeko.

IV. ERANSKINA

Enpresa jardueraren jarraipena susta­tzeko diru lagun­tzen oinarri bereziak.

1. oinarria.    Xedea.

Enpresa jardueraren jarraipena eta sustrai­tzea susta­tzea testuinguru egoki bat sortuz eta garatuz, enpresa transmisioa ahalbide­tzeko tresnak eta esparruak sortuko dituena, eta enpresak transmiti­tzeko formulak babestu eta euskarria emango diena.

2. oinarria.    Entitate onuradunen baldin­tzak.

2.1.    Entitate onuradunak izango dira:

a)  Gipuzkoan dauden enpresak eta elkarte enpresarialak; eta,

b)  Gipuzkoan dauden Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tzako Euskal Sareko erakundeak.

2.2.    Mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru lagun­tza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditza­keten edo diru lagun­tza jaso­tzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabal­tzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osa­tzen duen entitate bakoi­tzak bere gain har­tzen dituen gauza­tze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoi­tzari aplikatu beharreko diru lagun­tza­ren zenbatekoa; horiek ere onuradun­tzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipa­tzen den aitorpen eran­tzu­lea aurkeztu behar da, taldea osa­tzen duten entitate bakoi­tza­ren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osa­tzen duen entitateren batek ezin badu, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.       

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak bete­tzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordina­tzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz ardura­tzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.    Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.

2.4.    Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ­otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.    Armen ekoizpen, merkatura­tze eta finan­tza­ketan ez ari­tzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.    2.3, 2.4.    eta 2.5.    oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eska­tzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.

3. oinarria.    Diru lagun­tzen xede diren jarduerak.

Diru lagun­tza jaso ahal izango dute ikerketak, analisiak eta azterketak, proiektu esperimentalekin batera, honako proiektu hauek gara­tzeko:

— Informazioa sor­tzea eta lor­tzea, enpresa jarraipenaren eta transmisioaren esparruan erabakiak hobeto har­tzea ahalbidetuko duena.

— Testuinguru egokiak sor­tzea, lurralde eragileak, eta eragile ekonomikoak eta sozialak barneratuko dituena.

— Prozesuak, sistematikak, tresnak eta lagun­tzak gara­tzea eta abian jar­tzea enpresen transmisiorako ingurune egokiak sor­tzeko.

— Gobernu korporatiboko egiturak eta prozesuak sor­tzea eta horiek treba­tzea. Enpresa transmisioan parte har­tzen duten per­tso­nen­tzako sen­tsi­bilizazio, trebakun­tza eta ahaldun­tze dinamikak.

— Esperien­tzia pilotu eralda­tzaileak abian jar­tzea.

— Sen­tsi­biliza­tzea, ikusaraztea eta gizarte baliaraztea, enpresa jardueraren jarraipenari eta transmisioari dagokionez.    

Edozein kasutan, sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak deialdian zehaztuko dira.

4. oinarria.    Proiektuak aukera­tzeko irizpideak.

4.1.    Eskaerak hauta­tzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koheren­tzia): 40 puntura arte.

b)  Prozesuen sofistikazio maila (barneko prozesuak eta lan kolaboratiboa sor­tzea, kanpoko entitateekin lan kolaboratiboak egiteko prozesuak): 25 puntura arte.

c)  Enpresengan eta langileengan izango duen eragina; lurralde esparruan jarduteko balio absolutua eta erlatiboa: 25 puntura arte.             

d)  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

e)  Erakunde eska­tzailean euskararen aldeko ekin­tza positiboak gara­tzea, eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin harremanak euskaraz izateko talde bat sor­tzea: 5 puntura arte.

4.2.    Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru lagun­tza jaso­tzeko.

V. ERANSKINA

Enpresen arteko lankide­tza­rako dinamikak egitura­tzeko diru lagun­tzen oinarri bereziak.

1. oinarria.    Xedea.

Gaitasun lehiakorrak bul­tza­tzea enpresen arteko lankide­tza­ren bitartez, proiektu jakin ­batzuk eta enpresa aukera berriak gara­tzeko dimen­tsio egokia (merkatuei eran­tzu­teko ahalmena) lor­tzeko.

2. oinarria.    Entitate onuradunen baldin­tzak.

2.1.    Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako eta lankide­tza eta lagun­tza formularen baitako enpresak.

2.2.    Mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru lagun­tza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditza­keten edo diru lagun­tza jaso­tzeko egoeran dauden,aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabal­tzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osa­tzen duen entitate bakoi­tzak bere gain har­tzen dituen gauza­tze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoi­tzari aplikatu beharreko diru lagun­tza­ren zenbatekoa; horiek ere onuradun­tzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipa­tzen den aitorpen eran­tzu­lea aurkeztu behar da, taldea osa­tzen duten entitate bakoi­tza­ren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osa­tzen duen entitateren batek ezin badu, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.       

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak bete­tzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordina­tzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz ardura­tzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.    Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.

2.4.    Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ­otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.    Armen ekoizpen, merkatura­tze eta finan­tza­ketan ez ari­tzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.    2.3, 2.4.    eta 2.5.    oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eska­tzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.

3. oinarria.    Diru lagun­tzen xede diren jarduerak.

Diru lagun­tza jaso ahal izango dute enpresetan esku-har­tze eta esperimentazio proiektu hauek gara­tzeko jarduerek:      

— Enpresen arteko lankide­tza­rako ereduak diseina­tzea;

— Enpresen dimen­tsio berriak sor­tzea;

— Jarduera produktiboak Gipuzkoara itzul­tzea (Reshoring), baldin eta aurrez azpikontratatutakoak, tokialdatutakoak edota Gipuzkoako enpresek EAEtik kanpo garatutakoak badira; eta,

— Lankide­tzan diharduten enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handituko duten lankide­tza proiektuak gauza­tzea.

Edozein kasutan, sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak deialdian zehaztuko dira.

4. oinarria.    Proiektuak aukera­tzeko irizpideak.

4.1.    Eskaerak hauta­tzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta izaera berri­tzailea; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koheren­tzia): 35 puntura arte.

b)  Lankide­tza­ren inten­tsi­tatea eta kalitatea (inplikatutako enpresak, enpresa eska­tzaileak lankide­tzako lan bezala -bai erakundearen barruan, bai hirugarren erakundeekin batera- bere gain hartutako konpromisoak, eta garatutako partaide­tza-prozesuak): 30 puntura arte.

c)  Lankide­tza­ren eragina, merkatuetara sarbidea izateko, faktura­tzeko, bai eta enplegua finka­tzeko eta sor­tzeko ere: 15 puntura arte.

d)  Aurkeztutako jardueraren garapenarako bideragarritasun finan­tza­rioa: 10 puntura arte.

e)  Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

f)  Erakunde eska­tzailean euskararen aldeko ekin­tza positiboak gara­tzea, eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin harremanak euskaraz izateko talde bat sor­tzea: 5 puntura arte.

4.2.    Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru lagun­tza jaso­tzeko.

VI. ERANSKINA

Sustapen sozioekonomikoaren gehikun­tzan eskualde ikuspuntuaren ekarpena bul­tza­tzeko diru lagun­tzen oinarri bereziak.

1. oinarria.    Xedea.

Eskualdeko estrategiak, gaitasunak eta dinamikak lankide­tzan susta­tzea, horiek lurralde, gizarte, ekonomia eta ingurumen kohesio handiago bat era­tzen lagundu dezaten.     

2. oinarria.    Entitate onuradunen baldin­tzak.

2.1.    Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoako tokiko garapeneko eskualdeko agen­tziak, beren eskualdean garapen agen­tziarik ez duten Gipuzkoako tokiko erakundeek, mankomunitateek eta udalek eratuak.

2.2.    Mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru lagun­tza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditza­keten edo diru lagun­tza jaso­tzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabal­tzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osa­tzen duen entitate bakoi­tzak bere gain har­tzen dituen gauza­tze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoi­tzari aplikatu beharreko diru lagun­tza­ren zenbatekoa; horiek ere onuradun­tzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipa­tzen den aitorpen eran­tzu­lea aurkeztu behar da, taldea osa­tzen duten entitate bakoi­tza­ren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osa­tzen duen entitateren batek ezin badu, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.       

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak bete­tzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordina­tzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz ardura­tzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.    Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.

2.4.    Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ­otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.6.    2.3. eta 2.4. oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eska­tzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.

3. oinarria.    Diru lagun­tzen xede diren jarduerak.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak izango dira honelako proiektuak gara­tzea hainbat arlotan -adimen lehiakorra, produktuen, zerbi­tzuen eta negozio ereduen diber­tsi­fikazioaren, desberdintasunaren eta balio ekarpenaren bidez-, xede hauekin:

— Kon­tzien­tziazio eta sen­tsi­bilizazio handiagoa dakarten ekin­tzak inplementa­tzea.

— Enpresek edo enpresa inguruneko eragileek osatutako lankide­tza sareak sortu eta gara­tzea.       

— Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta gara­tzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.

Edozein kasutan, sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak deialdian zehaztuko dira.

4. oinarria.    Proiektuak aukera­tzeko irizpideak.

4.1.    Eskaerak hauta­tzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

— Proposamenaren kalitatea (onartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; eta zuzen dimen­tsionatua izatea eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko ekin­tza, baliabide eta metodologiaren artean koheren­tzia gorde­tzea): 40 puntura arte.

— Lurralde, eskualde/toki eta sektore garapenaren estrategiarekin bat egitea: 20 puntura arte.

— Garatu beharreko ekin­tzek/ekimenek ikasitako ikasgaietan eta emai­tze­tan izan dezaketen eragina; hau da, Gipuzkoan ekonomia susta­tzeko estrategiak eta programak orokor­tzea eta zabal­tzea, garapen ekonomiko-sozialerako eta kalitatezko lanpostuak sor­tzeko eredu jasangarri batean: 10 puntu arte.

— Lankide­tza­ren inten­tsi­tatea eta kalitatea (entitate eska­tzaileak lankide­tza lan gisa bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita garatutako partaide­tza prozesuak ere): 15 puntura arte.

— Aurkeztutako jardueraren garapenaren bideragarritasun finan­tza­rioa: 5 puntu arte.

— Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntu arte.

— Entitate eska­tzaileak euskararen aldeko ekin­tza positiboak buru­tzea eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin euskarazko talde bat sor­tzea: 5 puntu arte.

4.2.    Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru lagun­tza jaso­tzeko.

VII. ERANSKINA

«Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea susta­tzeko programako» diru lagun­tzen 2017ko deialdia.

1.    Eskaerak aurkeztea.

1.1.    Eranskin gisa jaso­tzen den eskaera aurkeztu ahal izango dute II., III., IV., V. eta VI. eranskinetako 2. oinarrian aurreikusitako baldin­tzak bete­tzen dituzten entitateek.

1.2.    Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2017ko uztailaren 7an, goizeko 12:00etan amaituko da.             

2.    Jarduerak gauza­tzeko epea.

Oro har, diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira eta 2018ko ekainaren 22rako bukatu beharko dira.

3.    Ebazpena jakinarazteko bidea.

Diru lagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tzeko ebazpena erakunde eska­tzaile bakoi­tzari jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

4.    Finan­tza­keta.

Deialdi honen bidez emango diren diru lagun­tzen zenbateko osoa 4.133.602,45 euro da. Zenbateko hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2017ko aurrekontu orokorreko honako kontu sailetan eta ildo nagusietan banatuko da:

a)  Hirurehun eta hogeita hamar mila euro (330.000,00 ¤) adimen lehiakorraren erabilera txerta­tzeko eta sistematiza­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (II. eranskina), aurrekontuko kontu sail hauen kargura:

1 0410.100.470.00.22 2017: 157.857,00.

1 0410.100.481.00.17 2017: 32.143,00.

5 0410.100.470.00.22 2018: 106.667,00.

5 0410.100.481.00.17 2018: 33.333,00.

b)  Milioi bat hirurehun eta hemere­tzi mila hirurehun eta berrogeita hamaika euro eta hirurogeita hamar zentimo (1.319.351,70 ¤) enpresen eraldaketarako proiektuak finan­tza­tzeko, produktuen, zerbi­tzuen eta negozio ereduen diber­tsi­fikazioaren, desberdintasunaren eta balio ekarpenaren bidez (III. eranskina):

1 0410.100.470.00.23 2017: 727.400,00.

1 0410.100.481.00.20 2017: 102.600,00.

5 0410.100.470.00.23 2018: 420.951,70.

5 0410.100.481.00.20 2018: 68.400,00.

c)  Laurehun eta berrogeita hamazazpi mila seiehun eta hogeita hamar euro (457.630,00 ¤), enpresa jardueren jarraipena susta­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (IV. eranskina):

1 0410.100.470.00.27 2017: 103.700,00.

1 0410.100.481.00.14 2017: 193.930,00.

5 0410.100.470.00.27 2018: 95.800,00.

5 0410.100.481.00.14 2018: 64.200,00.

d)  Milioi bat berrehun mila euro (1.200.000,00 ¤), enpresen arteko lankide­tza dinamikak egitura­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (V. eranskina):

1 0410.100.470.00.02 2017: 720.000,00.

5 0410.100.470.00.02 2018: 480.000,00.

e)  Zor­tziehun eta hogeitasei mila seiehun eta hogei euro eta hirurogeita hamabost zentimo (826.620,75 ¤), sustapen sozioekonomikoaren gehikun­tzan eskualde ikuspuntuaren ekarpena bul­tza­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (VI. eranskina):       

1 0410.100.461.01.04 2017: 44.661,00.

1 0410.100.461.02.05 2017: 298.811,45.

1 0410.100.470.00.04 2017: 152.500,00.

5 0410.100.461.01.04 2018: 30.648,30.

5 0410.100.461.02.05 2018: 150.000,00.

5 0410.100.470.00.04 2018 150.000,00.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik kreditua erabilgarri deklara­tzea.              

5.    Ildo nagusiak.

5.1.    Honakoak dira 2017ko ekitaldian II. Eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:          

— Enpresa ­txiki eta ertainek gara­tzen dituzten edo enpresa ­txiki eta ertainei xedatutako proiektuak, batez ere enpresa txi­kiei.

— Industria sektoreko eta/edo industriari loturiko zerbi­tzuen sektoreko enpresen proiektuak.

— Enpresek adimen lehiakorraren benetako dinamikak gara­tzea.

— Ahalik eta eragile gehien elkar­tzen eta ordezka­tzen dituzten ekin­tzak bul­tza­tzea lurralde eta/edo sektore esparru batean.

5.2.    Honako hauek dira 2017ko ekitaldian III. Eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:

— Enpresa ­txiki eta ertainek gara­tzen dituzten edo enpresa ­txiki eta ertainei xedatutako proiektuak, batez ere enpresa txi­kiei.

— Industria sektoreko eta/edo industriari loturiko zerbi­tzuen sektoreko enpresen proiektuak.

— Ekonomia zirkularrarekin, ekonomia berdearekin eta industria aurreratuarekin zerikusia duten proiektuak.

— Enpresen eskain­tza eta merkatua diber­tsi­fika­tzen duten eta balio katean koka­tzen duten proiektuak.

— Kalitatezko enpleguari eustea eta haztea berma­tzen duten proiektuak.

5.3.    Honako hauek dira 2017ko ekitaldian IV. Eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:

— Enpresa ­txiki eta ertainek gara­tzen dituzten edo enpresa ­txiki eta ertainak har­tzen dituzten proiektuak, batez ere enpresa txi­kiak.

— Industria sektoreko eta industriarekin lotutako zerbi­tzuetako enpresen proiektuak.

— Lurralde esparru batean edo sektore batean ahalik eta eragile gehien elkar­tzen eta ordezka­tzen dituzten ekin­tzak.

— Enpresa jardueraren jarraipena ahalbidetuko duen hausnarketa estrategikoa.

— Diseinu eta esperimentazio faseetako dinamikak.

— Kalitatezko enpleguari eustea eta haztea berma­tzen duten proiektuak.

5.4.    Honakoak dira 2017ko ekitaldian V. Eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:          

— Enpresa ­txiki eta ertainek garatutako planak, batez ere, enpresa txi­kiek.

— Industria sektoreko eta industriarekin lotutako zerbi­tzuetako enpresen proiektuak.

— Zenbait sektoreren hibridazioaren emai­tza diren proiektuak.

— Ekonomia zirkularrarekin, ekonomia berdearekin eta industria aurreratuarekin zerikusia duten proiektuak.

— Guztira 30 per­tsona ­batzen dituen enpresen mul­tzoei buruzko proiektuak.

— Enpresen arteko lankide­tza prozesu berriak.

5.5.    Helburu berezi hauek lortu nahi dira 2017. ekitaldian, VI. eranskinean sustatu behar diren jarduerekin:               

— Baterako partaide­tza-dinamika berriak abia­tzea eskualdeko gaitasun sozioekonomiak gara­tzeko, xede­tzat dituztenak industria sektorea edo industriarekin lotutako zerbi­tzuak.

— Enpresen iraunkortasunerako ad-hoc sortutako tresnak baliozta­tzea.

6.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran honako informazioa sartu behar da:

a)  Lagun­tza eska­tzen duen erakundearen datuak.

b)  Diru lagun­tza­ren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplika­tzeko aukera ematen duena.

c)  Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)  Aitorpen eran­tzu­lea, deialdi honen eranskin gisa ager­tzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

e)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tzailekoetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ­ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

7.    Borondatezko itzul­keta.

Enpresa onuradunak borondatezko itzul­keta egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari 15.4.    oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tzeko itzul­keta ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.