Breadcrumb

Asset Publisher

Back ‘A+’ mailara igo du Fitchek Gipuzkoaren kalifikazioa

‘A+’ mailara igo du Fitchek Gipuzkoaren kalifikazioa

Lurraldearen autogobernua eta kudeaketa zuhurra nabarmendu ditu

2018/01/29

Fitch Ratings agentziak Gipuzkoako zorraren kalifikazioa ‘A+’ mailara igo du, aurreikuspen egonkorrarekin. Rating entitateak lurraldeak zerga arloan duen autonomia nabarmendu du, kalifikazioa Estatu espainiarrarenaren (‘A-‘) gainetik mantentzeko. Azpimarratu duenez, eskumen hauek “Konstituzioan aitortuta” daude eta, honi esker, “aldebakarreko interferentzia subiranoak” arintzen dira. Notak, Fitch-en arabera, “Gipuzkoaren estatus berezia, profil sozioekonomiko indartsua, etekin operatibo egonkorra mantentzeko frogatutako abilezia eta zorraren estaldura ratio sendoaren” ondorio da, foru Gobernuaren “kudeaketa zuhurrarekin” batera.
Gastuaren kontrolean eta sarrerak hazteko abilidadea, alde batetik, eta defizit operatibo eta orokorra ekiditekoa, bestetik, aldeko puntuak dira baita ere entitatearen arabera. Etorkizunera begira ere, egonkor ikusten du agertokia rating agentziak lurraldearentzat: “Gipuzkoa lurralde aberatsa da Estatuko eta nazioarteko irizpide denen arabera”. Nabarmentzen dituen datuen artean, lurraldearen biztanleko BPGdak Estatuko batez bestekoa heren batean gainditzea edota langabezia tasarik baxuenetakoa izatea daude, industriak duen pisuarekin batera.
Ogasun eta Finantza diputatuak, Jabier Larrañagak, begi onez hartu du berria. Adierazi duenez, Foru Aldundiak ekonomia sustapenaren aldeko apustuarekin jarraituko du, “gure ongizate maila eusten duen elementu nagusia eta etorkizuneko jasangarritasuna bermatuko duena”. Foru arduradunak, balioan jarri du Fitch agentziak lurraldearen autogobernua indarguneen artean aipatu izana. Hala ere, gogoratu du Gipuzkoak eta foru Gobernuak ezin dutela autokonplazentziarik izan, hobekuntzarako esparru asko baitaude oraindik ere.

  

1952