Breadcrumb

Asset Publisher

"Adinekoen egoitza, zaintzapeko pisuak eta eguneko zentrua eraikin bakar batean egoteak hobekuntzak dakar"

"Adinekoen egoitza, zaintzapeko pisuak eta eguneko zentrua eraikin bakar batean egoteak hobekuntzak dakar"

Zestoako San Juan egoitza bisitatu dute Gizarte Politikako diputatu den Maite Peñak eta bere lantaldeak.

Foto "Adinekoen egoitza,...

San Juan egoitzak Zilarrezko Q, kudeaketa aurreratuaren euskal saria, jaso berri du egiten duten gestioagatik. Peña diputatuak egoitzako langileak zoriondu ditu eta eurek egindako lana txalotu du.

Kudeaketa eredu bereizia du egoitza honek, plan estrategiko propioa eta langileak 5 lantaldetan antolatuta ( sukalde taldea, garbiketa taldea, zaintza taldea, psikologoa eta zuzendaria) eta guztiek guztian parte hartzen dute, euren ekarpenak eginez. 36 egoilar artatzen dituzte bertan eta plaza guztiak Aldundiarekin adostuta ditzute.

Baina adinekoen egoitzarekin batera, eraikin berean daude baita eguneko zentroa eta zaintzapeko pisuak ere, eta hori oso interesgarri jo du gizarte politikako diputatuak. "Egoitza, eguneko zentrua eta zaintzapeko pisuak  eraikin bakar batean egoteak, baliabideei etekin handiagoa ateratzea errazten du" esan du Maite Peña diputatuak  eta gaineratu du, "erabiltzaileei eurei ere, asko errazten diela  batetik besterako  pausua; hala,  eguneko zentroan hasi eta zaintzapeko pisuetara pasa daitekeela norbait, gerora adinekoen egoitzara iristeko",  azaldu du diputatuak.

Saria abenduan jaso du San Juan egoitzak baina 2004. Urteaz geroztik ari dira proiektuan lanean.

  

782