Breadcrumb

Asset Publisher

Back “Arreta goiztiarra ezinbestekoa da; eskuhartzea ahalik eta azkarren eta emaitza hobeak izango dira”

“Arreta goiztiarra ezinbestekoa da; eskuhartzea ahalik eta azkarren eta emaitza hobeak izango dira”

Aspacek antolatuta, urtarrilaren 21ean, arreta goiztiarreko eredu berri baten inguruko nazioarteko jardunaldia egingo dute Donostian

Maite Peña, Gizarte Politika diputatua prentsaurrekoan

Aspace Gipuzkoaren jardunaldiaren aurkezpenan, arreta goiztiarraren garrantzia azpimarratu du Maite Peña diputatuak. Arreta goiztiarra disgaitasunen bat izan eta euren gaitasunak garatzeko, 0 eta 3 urte bitarteko haurrei ematen zaien arreta dela azaldu du Gizarte Politikako diputatuak eta defendatu du “oso garrantzitsua dela”, argudiatuz “ lehen bait lehen egindako eskuhartzeak etorkizunerako onurak ekartzen dituela”, eta horretan sakondu eta inbertitzeko prest agertu da.

Arreta goiztiarraren dekretuaren garrantzia ere azpimarratu du diputatuak. “Sekulako aldaketa ekarriko die erabiltzaileei; Foru Aldundia, Hezkuntza saila eta Osasun saila, koordinatuta,  bateko eta besteko bitartekoak hartuz, arreta bakarra eskainiko diegu haurtxoei, eurak batetik bestera ibili beharrik gabe”, azpimarratu du Diputatuak eta aurreratu du dekretua laster iritsiko dela, onartuta eta argitaratzear dagoelako.

Aspace Gipuzkoako zuzendari nagusi den Esther Larrañagak ere arreta goiztiarraren garrantzia azpimarratu du, baina haratago joan eta erronka berriak ere seinalatu ditu.“ Pixkanaka familiari protagonismo handiagoa emateko ibili gara lanean, arreta eredua berritzen ari gara, eta orain arteko emaitzekin oso harro gaude, bai elkartean eta baita familietan ere”, azaldu du Larrañagak.

Chus Gomara, Aspace Gipuzkoako eskola zuzendariak arreta goiztiarrean eredu aldaketa planteatu du, familiari eta arreta haurraren berezko ingurunean emateari garrantzia emanez.

Arreta goiztiarraren nazioarteko jardunaldia urtarrilaren 21ean egingo da Donostian.

  

1399