Breadcrumb

Asset Publisher

Back Ingurumenak 650.000 euro bideratu ditu Tokiko Agenda 21ak garatzeko

Ingurumenak 650.000 euro bideratu ditu Tokiko Agenda 21ak garatzeko

Irekita dago diru laguntzetarako deialdia

2016/04/09

Ingurumeneko Departamentuak deialdia onartu du diru laguntzak emateko udalei eta udal nahiz eskualde mailako merkataritza sozietateei Tokiko Agenda 21ak gara ditzaten, eta horretarako, 650.000 euroko kontu sail bat prestatu du. Lehiarik gabeko konkurrentziaren bidez emango dira diru laguntzak.

Diru laguntzek xedetzat dituzte Agenda 21eko prozesuen formulazioa edo hobekuntza, edota Agenda 21etako ekintza planetan jasota dauden jarduketak egikaritzera, helburutzat dutenak ingurumenaren hobekuntzan eta iraunkortasunaren printzipioetan aurrera egitea.

Tokiko administrazioek esku hartu eta gidari izan beharra aitortzen du Agenda 21ek, printzipio orokor horiek toki-esparruan ondo txertatzeko; eta horretarako, bakoitzak bere Tokiko Ekintza Plana idatzi eta gauzatu beharra ezartzen du.

Abian jarri zirenetik, Tokiko Agenda 21ek eta beren ekintza planek erakutsi dute plangintza tresna baliagarriak direla iraunkortasunaren aldeko kudeaketa publiko eraginkor eta parte-hartzailea burutzeko. Gipuzkoan, 83 udalerrik eta bi eskualdek dute iraunkortasun plan estrategiko bat.

Tokiko Agenda 21en Behatokiak xedetzat du plan horiek osorik gauzatzen laguntzea eta tokiko iraunkortasun prozesuen jarraipena egitea. Behatokiak egindako jarraipen lanetik ondorioztatzen da udalerriek beren Tokiko Agenda 21eko planak osorik ezartzeko duten zailtasunetako bat dela diru baliabiderik ez izatea horietan jasota dauden kostu handieneko jarduerak gauzatzeko; horregatik egiten da diru laguntza hauetarako deialdia.

Diru laguntzak izango dira, beraz, eremu tematiko hauekin lotura duten ekintzak burutzen laguntzen duten jardueretarako:

  1. Tokiko Agenda 21eko prozesuak formulatzea edo hobetzea, garapen iraunkorraren aldeko gobernantza tresna gisa.
  • Tokiko iraunkortasun diagnostikoak egitea, eta udal iraunkortasuneko plan estrategikoak idaztea eta berrikustea.
  • Tokiko iraunkortasunaren eta Tokiko Agenda 21 prozesuaren inguruan, jarraipen jarduerak, politiken integraziokoak eta kontu-ematekoak egitea.
  1. Tokiko iraunkortasun planetan aurreikusitako eremu degradatuak lehengoratzeko eta hobetzeko ekintzak burutzea.
  • Betelan antropikoak, erauzketa jarduerak, isilpeko isuriak edo higadurak direla-eta, degradatutako eremuetako ingurumena eta paisaia lehengoratzea.
  • Konektibitate ekologikoa, tokiko eta eskualdeko korridore ekologikoak diseinatzea eta hobetzea, azpiegiturak iragazkortzea, eremu urbanizatuak edo bestelako oztopo ekologikoak.
  • Paisaia babestea, kudeatzea eta antolatzea, barne hartuta paisaiako ekintza planak prestatzea eta paisaiaren integrazioari buruzko azterlanak.
  1. Tokiko iraunkortasun planetan aurreikusitako kalitate akustikoa hobetzeko ekintzak burutzea:
  • Kalitate akustikoa hobetzeko planak idaztea.
  • Alde edo eremu akustiko jakin baten kalitate akustikoa hobetzeko proiektuak idaztea eta burutzea.

Entitate bakoitzak, gehienez, bi eskaera egin ahal izango ditu. Diru laguntzaren zenbatekoa jarduketaren kostu osoaren % 75 izango da. Gehienezko zenbatekoa, proiektuko, 50.000 eurokoa izango da.

 

 

  

1532