Breadcrumb

Asset Publisher

Back Aldundiak Albaolarekin adostu du San Juan baleontziaren eraikuntza amaitzea

Aldundiak Albaolarekin adostu du San Juan baleontziaren eraikuntza amaitzea

Itxaso: Ontziolak dena dauka euskal itsas ondarearen mugarri izateko, eta horrek erakundeek gehiago laguntzea eskatzen du.

2016/05/11

Denis Itxaso lehen diputatu nagusiorde eta Kultura eta Turismoko diputatuak eta Xabier Agote Albaola euskal itsas ondarean kulturala zabaltzeko elkartearen lehendakariak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute San Juan baleontziaren erreplika eraikitzeko, hartara egonkortasuna emateko proiektuari eta lehen mailako erakartzaile turiskoa bihurtu dadin.

Itxasok nabarmendu duenez, "Albaolak laguntza publiko eta pribatuarekin Ondartxoko ontziolan aurrera eramaten ari den proiektua, egun, Gipuzkoak Donostiatik kanpo duen eskaintza erakargarrienetako bat da, eta osoki bat dator Aldundia garatzen ari den estrategia turistikoarekin. Izan ere, fluxu turistikoak orekatzen laguntzen du, Donostiak erakarritako turismoa har dezakeelako eta etorkizunean Pasaiako Badiaren eraldaketan rol garrantzitsu bat izan dezakeelako".  

Aldundiak orain arte 985.000 euro ekarri dizkio San Juan baleontziaren proiektuari, eta Albaola-Itsas Kultur Faktoria proiektu berezitzat du euskal itsas ondarearen eremuan. Hori dela eta, bere garaian elkarte horrek Pasai San Pedroko Ondartxo ontziola zaharra hartzeko bidea erraztu zuen. Itxasok eta Agotek gaur sinatu duten hitzarmenak orobat ezartzen du gune horren erabileraren lagapena eguneratu, berritu eta zabaldu beharra. Horretarako, Pasaiako Portuko Agintaritzaren laguntza eskatu da.

"Ontziola honek dena dauka euskal itsas ondarearen mugarri izateko egurrezko ontziei dagokienez. Pasaia itsasoarekin zerikusia duen ondare tradizio guztiaren eta ontzi eraikuntzaren mugarri bihurtu behar dugu, hartara traktore izan dadin Pasaialdean gertatzen ari den erabilera aldaketan. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzarekin eta Pasaiako Udalarekin lanean jarraitzen dugu, proiektuak behin betiko egonkortasuana izan dezan", azaldu du Itxasok.

Kultura Departamentuaren ustez, azken urteetan proiektu horrek noraezean ibili behar izan du erakundeen babes jarraiturik izan ez duelako.  Helburu horretan, Aldundiko bigarrenaren ustez, fundazio publiko bat eraikitzea da egonkortasun hori lortzeko formularik egokiena, lurralde eta tokiko erakundeak bertan direla, lan egitasmoak, urteko aurrekontuak eta egin beharreko ekintzak onartuko dituena, hartara bateragarria izan daitezen proiektuaren erakargarritasun turistiko eta kultura eta antolakuntzaren segurtasun eta ziurtasuna.

Orobat, euskal erakundeak ari dira hitz egiten euskal itsas eta ontzi ondarearen unibertsoaren planifikazio baten beharraz eta hura dinamizatu eta sustatuko duen organo baten beharraz. Alabaina, erakunde bakoitzak fundazioa eratzeko onarpen prozesu desberdin bat behar duenez, eta aurreikusten denez ez dela horrelakorik gauzatu 2017ra arte, Itxasok egoki ikusten du Albaolari 200.000 euroko diru laguntza ematea San Juan baleontziaren erreplika eraikitzeko eta ekimen horrek oraintxe dituen beharrei erantzuteko.

Ontzia eraikitzeko proiekturako, Albaola elkarteak Ondartxo ontziolako espazio guztia behar izan du, eta, hori dela eta, Aldundiak erabaki zuen aldi baterako Albaola elkarteari ia orube osoa lagatzea Jaizkibel Dragak hartzen duena izan ezik. Ondorioz, foru bildumaren itsasontziak Nabaldeako pabiloira lekualdatu dira. Aldundiak 759.393 euro inbertitu ditu Ondartxoko instalazioetan. Horri gehitu behar zaio ontziak Nabaldeara eramatearen kostua.

Gaur sinatu den hitzarmenaren arabera, Albaolak Ondartxoko Faktoriako guneen erabilera puntualak baimendu beharko ditu, bertan turismo sustapeneko edo ontzi ondareari buruzko ekimenak egiteko.

  

1162