Aldundiak ateak ireki ditu Gabonetako jaiotza bisitatzeko
Aldundiak ateak ireki ditu Gabonetako jaiotza bisitatzeko
Gaurtik aurrera foru jauregiaren ohorezko sarreran ikusi ahal izango da Gipuzkoako Belenzale Elkarteak muntatu eta diseinatu duen jaiotza, Gipuzkoako edertasuna, bilakaera eta nortasun historikoa arkitekturaren bidez islatzen dituena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Gabonetako jaiotza aurkeztu du gaur, urtarrilaren 6ra arte foru jauregiko ohorezko sarreran bisitatu ahal izango dena. Aurtengo jaiotzak 1025ean Ipuskoa hitzaren lehen aipamen idatziaren milagarren mendeurrenari keinu egiten dio, Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak: “Ipuskoatik Gipuzkoara diorama batean. Historia bizia” jaiotza diseinatu duelarik.
Diseinu honen bidez Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak amets batu bizia ematea bilatu du, Euskal Herriaren denboraz kanpoko esentzia laburtzen duen irudimenezko kokagunea, Gipuzkoaren edertasuna, bilakaera eta nortasun historikoa bere arkitekturaren bidez islatuz.
Euskal baserrian hain presente dagoen harria eta egurra erabiliz, lurraldearen historia zeharkatu nahi duen proiektua da. Ibilbidea Errenazimenduan hasten da, XVI. mendeko harriaren nobleziarekin, XVII. mendeko Urrezko Arora igoz eta zurezko egituren maisutasuna harrapatuz. Azkenik, jaiotzak XVIII. Mendeko gure orainaldia baserririk hedatuenarekin amaitzen du: adreilua eta egurra konbinatzen dituena.
Era berean, maketak gure herriko tradiziorik errotuenen espirituari lekua ematen dio. Horrela, bolatokia eta Harrizko Arrastearen antzinako indarrari lekua ematen zaio. Horrek guztiak bat egiten du Merkatu Plaza zalapartatsu batean, zeinaren arkitektura Gipuzkoako hainbat plaza historikotan oinarrituta dagoen.
Jaiotza guztia, euskal orografia konpara ezinaren barruan kokatzen da, mendiaren presentzia hurbilak menderatua. Bere hegal leun eta sagarrondo sinbolikoen artean, gure lana definitu duten animaliak bazkatzen dira, ardi eta behietatik hasi eta arrasteko idietaraino. Lan hau, azken batean, gure ondarearen birsortze zorrotza da herritarrek bisitatzeko aukera izango dutena gaurtik hasi eta Errege Eguneraino. Egunero 10:30tatik 13:30tara eta 16:30tatik 19:30tara. Abenduaren 24ean iluntzeko 20:30ak arte bisitatu ahal izango da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
Gipuzkoako Belenzaleen Elkartea 1947an sortu zuten Juan Pérez Cuadradok eta Santiago Carrerok, eta 1975etik arduratu izan da Foru Aldundiko jaiotza sortzeaz. Euskadin sortu zen lehen elkartea da, eta Europako Federazioaren sortzaileetako bat. Bere ibilbide luze eta oparoan, beti nabarmendu da bere lanen kalitateagatik, eta halaxe aitortu izan zaie hemen nahiz kanpoan.
3219