Breadcrumb

Asset Publisher

Back Aldundiak eta Donostiako Udalak hitzarmena sinatu dute hiriaren gaikako bilketa hobetzeko

Aldundiak eta Donostiako Udalak hitzarmena sinatu dute hiriaren gaikako bilketa hobetzeko

Amara eta Groseko auzoetako sistema irekia duten errefuseko 100 edukiontzietan sentsore adimendunak ezarriko dira, tenperatura eta betetze maila neurtzeko

2017/12/01

Jose Ignacio Asensio: “Edukiontziak behar bezala kudeatu behar dira, alde batetik, eraginkorrak izan daitezen, eta bestetik, kudeaketa efizientea izan dadin; ohikoenak diren arriskuak gerta ez daitezen”.

Alfonso Gurpeguik nabarmendu du ekintza hau hiriko edukiontzien hobekuntzarako prozesuan kokatzen dela.

Ingurumeneko Departamentuak sentsoreen erostea eta instalazioa finantzatuko du 66.500 euroko zenbatekoan.

Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak eta Alfonso Gurpegui, Donostiako Udalako Ekologiako Zinegotziak, hitzarmena sinatu dute gaur hiri-hondakinen gaikako bilketa hobetzeko proiektu pilotua sustatzeko. Amara eta Groseko auzoetako sistema irekia duten errefuseko 100 edukiontzietan sentsore adimendunak ezarriko dira tenperatura eta betetze maila neurtzeko. Sentsore hauei esker, edukiontzien tenperatura eta betetze maila neurtu ahal izango da, hiri-hondakinen bilketa hobetuz eta kudeaketaren eraginkortasuna eta segurtasuna handituz.

Esperientzia pilotua 2018ko abenduaren 31 arte garatuko da. Ingurumeneko Departamentuak uste du interesgarria izango litzatekeela Gipuzkoa osorako proiektu pilotu bat abian jartzea. Sentsoreen erostea eta instalazioa finantzatuko du Aldundiak 66.500 euroko zenbatekoan..

Asensiok azaldu du edukiontziak behar bezala kudeatu behar direla, alde batetik, eraginkorrak izan daitezen, eta bestetik, kudeaketa efizientea izan dadin; halako hiri altzarietan ohikoenak diren arriskuak gerta ez daitezen. Edukiontzien kudeaketak hainbat zeregin hartzen ditu, besteak beste, erosi, mantendu, eta garbitzea; eta baita hustu, konpondu edo erretiratzea ere. “Zalantzarik gabe, zeregin horietako askoren kostua murriztu egin daiteke, edo eraginkortasun eta kalitate handiagoz egin, baldin eta behar den unean behar den informazioa edukitzen bada eskura. Kamioiek adibidez, edukiontzien edukia biltzea posible izango dute hauek guztiz beteta daudenean eta ez erdizka daudenean”, adierazi du Foru Diputatuak. Edukiontzien arazoari ere aplikatu dakioke teknologia hau, merkatuan badaudelako sentsore elektronikoak gai direnak edukiontzietan jarri eta horien betetze maila eta tenperatura kalkulatzeko.

Bestetik, Alfonso Gurpeguik, Donostiako Udalako Ekologiako Zinegotziak nabarmendu du ekintza hau hiriko edukiontzien hobekuntzarako prozesuan kokatzen dela.

Donostiak abantaila asko ditu halako esperientzia bat abian jartzeko: alde batetik, hondakinen gaikako bilketa tasak hobetzeko tarte luzea du; eta bestetik, hiri handia da (Gipuzkoako biztanleen laurdena baino gehiago bizi da bertan), eta horrek bihar-etzi esperientzia beste toki batzuetara zabaltzea ahalbidetuko du.

Donostiako Udalak erabiliko du sistema, errefusa frakzioaren bilketa hobetzeko duen ahalera zehazteko helburuarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinaraziko dizkio sistema erabiltzean sortzen diren arazoak eta lortutako emaitzak: horrekin batera, sistemaren funtzionamenduari eta eskaintzen dituen aukerei buruzko balorazioa egin behar du.  

  

1260