Breadcrumb

Asset Publisher

Aldundiak Lurraldebusen berritzea amaitu du Buruntzaldeko linea berriak esleitzeko lehiaketarekin

Aldundiak Lurraldebusen berritzea amaitu du Buruntzaldeko linea berriak esleitzeko lehiaketarekin

Aurreko kontzesioa 30 urteren ondoren berritu da, Tolosatik eta Lasarte-Oriatik Donostiarekin lotzeko konexio berriak hobetzeko, asteburuetan Ospitaleen gunearekin komunikazioa hobetzeko, eta gaueko eta puntako orduetako zerbitzuak indartzeko.

Foto Aldundiak Lurraldebusen...

Aurreko kontzesioa 30 urteren ondoren berritu da, Tolosatik eta Lasarte-Oriatik Donostiarekin lotzeko konexio berriak hobetzeko, asteburuetan Ospitaleen gunearekin komunikazioa hobetzeko, eta gaueko eta puntako orduetako zerbitzuak indartzeko.

Marisol Garmendia: “Gipuzkoan garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorragoa sustatzeko Lurraldebusen zerbitzuak berritzeko prozesua osatuko du kontzesio berriak”.

Gaur egindako bileran, Tolosa eta Buruntzaldea Donostiarekin lotuko dituzten Lurraldebuseko linea berriak lehiaketa publiko bidez lizitatzea onartu du Diputatuen Kontseiluak.

30 urte igaro ondoren, berritzeko geratzen zen “Tolosa, N-I eta Buruntzaldea eta Donostiarekin dituzten loturak” Lurraldebuseko kontzesio berriak —Gipuzkoan berritu gabe geratzen zen bakarrak— hainbat hobekuntza egin ditu. Horien artean honako hauek daude: Tolosa eta Lasarte-Oria Donostiarekin lotzeko zerbitzu zuzen gehiago eskaintzea; esparru osoko udalerrien eta Ospitaletako zonaren arteko lotura hobetzea, igandeetan eta jaiegunetan zerbitzu berriak eskainiz; Urumean barrena linea berria sortuz gaueko zerbitzu gehiago eskaintzea; unibertsitateetara, lantokietara eta ikastetxeetara joateko puntako orduetan zerbitzuak indartzea; eta udan gaueko ordutegiak zabaltzea, eta festetarako edo kultura-, kirol- eta festa-ekitaldi jakinetarako errefortzu espezifikoak ezartzea.

Tolosari eta Buruntzaldeari zerbitzua emango dien kontzesio berriaren kontratazio publikoaren inguruan, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak honako hau azpimarratu du: “mugarri garrantzitsua da, garraioko zerbitzu publikoen hobekuntza eskaintzeko, Lurraldebusen kontzesioak berritzeko lana osatzen baitu”. Halaber, Aldundiko arduradunak azpimarratu du linea berriek hobekuntza zehatzak ekarriko dituztela, "esparru honetan garraio publikoko zerbitzu gehiago eskainiz, herritarrek gehien eskatzen dituzten ibilbideetan estaldurak hobetuz, eta Tolosarako eta Buruntzalderako mugikortasun-eredu iraunkorrago bat lortzeko bidean aurrera eginez”.

Esleipena gauzatzen den unetik, “Tolosa, N-I eta Buruntzaldea eta Donostiarekin dituzten loturak” kontzesio berriarekin, erabiltzaile guztientzako onuragarriak izango diren eta gaur egungo kontzesioaren bitartez eskaini ezin diren zerbitzu berriak jarriko dira martxan. Hortaz, adibidez, Tolosako linea zuzenak asteburuetan 53 zerbitzu gehiago izango ditu, 27 larunbatetan eta 26 igandeetan; Lasarte-Oria eta Donostia artean, egunero, 46 zerbitzu zuzen eskainiko dira; gainera, gaur egun ez dagoen Ospitaleekin lotura —asteburuetan eta jaiegunetan ere bai— hobetuko da 46 zerbitzu berri eskainiz.  Bestalde, Urumearen ardatzean gaueko linea berri bat sortuko da, 26 zerbitzu eskainiz. Linea horrek, ostiral, larunbat eta igande guztietan, zerbitzua eskainiko du Hernanira, Astigarragara, Urnietara eta Andoainera. Aldi berean, N-1eko gaueko linean 14 zerbitzu berri ipiniko dira asteburuetan.

 

  

595