Breadcrumb

Asset Publisher

Back Arrakasta Gipuzkoako suhiltzaile- parkeetako ate irekien jardunaldietan

Arrakasta Gipuzkoako suhiltzaile- parkeetako ate irekien jardunaldietan

Asteburuan 600 lagunetik gora pasako dira Gipuzkoako 8 suhiltzaile-parkeetatik

2016/03/11

Gipuzkoako Foru Aldundiak suhiltzaileen egunerokoa erakutsi eta gizartearekin elkarbanatu du, Gipuzkoako zortzi suhiltzaile-parkeetan ate-ireki jardunaldiak antolatuta. Eta ekimenak arrakasta handia izan du: 600 lagunetik gora pasako dira asteburuan parke hauetakoren batetik eta jende asko kanpoan, itxaron zerrendan, ere gelditu dela azpimarratu dute arduradunek.

Imanol Lasa, Gobernantza eta Komunikazio Diputatuak, Zarautzko suhiltzaile-parkera egindako bisitan,  ekimenak izan duen erantzun ona azpimarratu du eta, baita ate ireki jardunaldi honen garrantzia ere: “ Foru Aldundi honek hasieratik esan zuen Diputazioan lan egiten duten 1.700 funtzionariren lana gizarteari erakutsiko diola, eta helburu horrekin ari gara lanean. Gaur,  suhiltzaileen txanda izan da: euren  eguneroko lana zein den erakutsi digute eta erantzun ikaragarri ona izan du ekimenak. Herritarrek erakundeen lana gertutik ezagutzea ezinbestekoa da elkarren arteko harremana estutzeko”, azaldu Lasa Diputatuak.

Guztira ate-irekietako lau jardunaldi izango dira asteburu osoan zehar; gaur goizean izan dira aurreneko biak, 10etan bata, eguerdian bestea; bihar goizean izango dira beste  bisita gidatuak.

Gipuzkoako suhiltzaile sarea nola antolatzen den, zein bitarteko dituzten edo nola lan egiten duten herritarrei erakustea da jardunaldien helburua. Lanerako erabiltzen duten materiala eta lan prozedura azaldu dizkiete bisita gidatuetara gerturatu direnei, baita erreskate bat nola egiten den ere.

Zarautz, Irun, Ordizia, Eibar, Azpeitia, Legazpi, Tolosa eta Oñatin daude Gipuzkoako suhiltzaile-parkeak kokatuta eta guztira, zerbitzu osoan, 233 lagunek egiten dute lana.

 

  

1747