Breadcrumb

Asset Publisher

Back Aubixak eta AFAGIk Alzheimerrari aurre egiteko agenda bat aurkeztuko dute jardunaldi batean

Aubixak eta AFAGIk Alzheimerrari aurre egiteko agenda bat aurkeztuko dute jardunaldi batean

Maite Peña: “Oso garrantzitsua da Gipuzkoarentzat Alzheimerraren aurrean Agenda espezifiko bat izatea, erronka sozial, sanitario eta politiko handienetariko baten aurrean gaudelako”

Gipuzkoako Foru Aldundiak, AFAGI eta Aubixa Fundazioarekin batera “Oroimena guztiona da, Alzheimerraren eta beste dementzien aurrean agenda bat” jardunaldia aurkeztu du gaur. Jardunaldia, urriaren 19an egingo da Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldiak aukera emango du gizarte zibileko diziplinarteko lan talde ezberdinek  landutako eta AFAGIk zein Aubixa Fundazioak sustatutako Agenda baten oinarrizko ezaugarriak finkatzeko.

“Dementzia dugu mendekotasun zein desgaitasunaren oinarrizko iturrietako bat, zaintzaile eta familietan eragin handiena duena, hain zuzen. Berez, mendekotasun handiko pertsonen %88,67 dementziadun pertsonak dira” adierazi du Maite Peñak, Gizarte Politikako diputatuak, zeinak AFAGIko presidentearekin eta Aubixa Fundazioko zuzendari exekutiboaren batera gaur prentsaurrekoan izan den.

Peñak adierazi duenez, “Munduko Osasun Erakundearen arabera, gaur egun 47 milioi pertsona diagnostikatuta daude dementziarekin; 2030ean 75 miloi izango dira eta 2050ean 132 miloi izatera iritsiko dira, “XXI mendeko epidemiari” buruz hitz egin genezake. Garai honetako erronka sozial, sanitario eta politiko handienetarikoaren aurrean gaude. Erronka honek, gainera, ez die adineko pertsonei bakarrik eragiten; eta dementziadun pertsonen artean %9k 65 urte baino gutxiago ditu”. Horren harira, AFAGI-ren eta Aubixaren papera azpimarratu ditu: “gizarte agente garrantzitsuak dira, dementziarekin lagunkoia izango den gizarte baterantz aurrera egin ahal izateko laguntzen dutelako, ideia, jarrera eta politiken beharrezko berrorientazioa gauzatu dadin”.

Agenda, bide-orri bat

“Kontuan hartuta pertsona horien instituzionalizazio indize altua, beraien familia eta zaintzaileengan duten eragina eta gaixotasun hondatzaile honi aurre egiteak suposatzen duen kostu ekonomikoa, agerian geratzen da da zein garrantzitsua den Gipuzkoarentzat Alzheimerraren aurrean Agenda espezifiko bat izatea”, nabarmendu du Peñak. Eta gaineratu du agenda hau “bat datorrela” Dementziari erantzuteko Osasun Publikoaren aldetik mundu mailako “ekintza-plan proiektuarekin”. Munduko Osasun Erakundeak bere 70. batzarrean onartu zuen. Era berean, adierazi du Agenda honek, Eusko Jaurlaritzako “Zahartzaro Aktiboaren Euskal Estrategiarekin (2015-2020)” eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren AdinBerri Estrategiarekin “bat egiten duela”.

 “AFAGIn eta Aubixan Alzheimerrak eta beste dementziek suposatzen duten erronka sozial, sanitario eta politikoaz kontziente gara, eta lanean gaude, honi era urgente batean aurre egin diezaiogun, beharrezkoak izango diren gizarteko eremu ezberdinak egokitzen” nabarmendu du Aulestiak, “Alzheimerra eta dementzien aurreko Gipuzkoa 2018 Agendak, gizarteari lagunduko dio problematika honi modu urgente batean hurbiltzen eta dementziadun pertsonen eta euren familien beharrei era efektibo batean erantzuten”. Aulestiak azpimarratu duenez, “Agenda, dementziadun pertsonekin eta beraien familiekin lagunkoiagoa izango den gizarte baterantz jotzen lagunduko duen erreminta dela”.

“Gipuzkoa 2018 Agenda, pertsonen eskubide, autonomia eta duintasunean inspiratua dago” gailendu du bere aldetik Goikoetxeak, “bere helburua, dementziadun pertsonei eta beraien familia eta zaintzaileei atentzio integral bat eskaintzea da”. Beraz, “bide orri bat edo nabigazio karta baten aurrean gaude, zeinak gaurko egoeratik abiatuta, lortu behar diren erronka guztien sintesia egien duen. Gipuzkoar gizarte osoa inplikatzen du gaixotasun suntsitzaile honek sortarazten dituen beharrei aurre egiteko” ohartarazi du Aubixa Fundazioko Zuzendari exekutiboak.

          Goikoetxearen ustetan, “Agenda honek gaixotasunaren atentzio integralari erantzuten dio: zahartzaroa eta dementzien erronken inguruan sentsibilizatuz, bere prebentzioa, aurretiazko diagnostikoa, ebaluazio integrala, gaixotasunaren fase ezberdinetan sortarazten diren beharrei aurre emanez eta, erantzun asistentzial egokiena eman ahal izateko behar diren ekipamendu eta zerbitzu egokiak, segimendu, ikerkuntza eta ebaluazioa bultzatuz”. Goikoetxeak adierazi duenez, “Agendak bere aplikazio progresiboan aurreratu nahi du”.

Gizarte zibiletik landua

Gizarte zibiletik landutako “Alzheimerraren aurreko Gipuzkoa 2018 Agenda”-k planteatzen dituen erronkei buruz hausnartzeko helburuarekin honako jardunaldi hau antolatu da, esparru sozial zein sanitarioko profesionalen partaidetza izango du eta bereziki, dementziadun pertsonen eta beraien familien elkarteen partaidetza. Elkarteek, Agendak erantzuten duen errealitate horri buruz hitz egingo digute” adierazi du Aulestiak. Ekitaldian euskal AFA ezberdinen ordezkariek osatutako mahai-inguru bat gauzatuko da.

Jardunaldiari mahai inguru batekin ekingo zaio, gaixotasun honen abordatze integrala hizpide. David Otaegui Biodonostiako ikertzaileak gidatua, parte hartuko dute Manuel Carrasco Ascendo Consulting Sanidad&Farma-ko zuzendariak, Pedro Cano Sanitaseko Medikuntza Berrikuntzako zuzendariak, eta Máximo Goikoetxea Aubixa Fundazioko zuzendari exekutiboak.

Ondoren, Inmaculada Sanchez, koordinazio soziosanitarioan aditua, Arantxa Ayarza medikua, Arritxu Manterota langile soziala, Javier Ruiz neurologoa eta José Egido medikuarekin batera, Aubixa Fundazioak eta AFAGI-k, Sanitas-en laguntzarekin bultzatutako Gipuzkoa 2018 Agendak proposatzen duen Alzheimerrarekiko ikuspuntu asistentzialaren inguruan hitz egingo dute.

Ondorengo mahai-inguruan, Alzheimerdun pertsonen elkarteak izango dira protagonistak, AFARABA-ko Paula Mª Casas AFABIZKAIA-ko Mª Ángeles Díaz eta AFAN-eko Victoria Erice-k hartuko dute parte.

Azkenik, Mercè Pérez Salanova, psikologoak eta UAB-ko irakasleak, Javi Yanguas La Caixa Fundazioko Adinekoen Programako zuzendari zientifikoarekin batera, belaunaldiarteko elkartasun eta Zaintzaren Gizarteari buruz hitz egingo dute Lourdes Pérez, Diario Vasco-ko zuzendariordearekin gidaritzapean.

www.agendaalzheimer.org webgunean eskuragarri dago jardunaldiaren programa eta online izena emateko aukera.

Munduko Osasun Erakundearen arabera, gaur egun 47 milioi pertsona diagnostikatuta daude dementziarekin; 2030ean 75 miloi izango dira eta 2050ean 132 miloi izatera iritsiko dira
  

1513