Azahara Domínguez diputatuak Euskotren kontzesionarioa bisitatu du, legegintzaldi honetan flotaren ia erdia berrituko duena

• 2015etik Lurraldebusen zerbitzua ematen duen enpresa honek 34 autobus ditu Urola Kosta eta Debabarrena eskualdeetan, eta ehun pertsona baino gehiago enplegatzen ditu.

Azahara Domínguez diputatuak Euskotren bisitatu du Zumaian.
- 2015etik Lurraldebusen zerbitzua ematen duen enpresa honek 34 autobus ditu Urola Kosta eta Debabarrena eskualdeetan, eta ehun pertsona baino gehiago enplegatzen ditu.
- Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Mugikortasun iraunkorraren aldeko gure apustua estrategikoa eta zalantzarik gabekoa da; horregatik, Lurraldebusi inoizko aurrekonturik handiena eman diogu, 61 milioi, herritar guztientzako zerbitzu erosoa, modernoa eta eskuragarria eskaintzen jarraitzeko helburuarekin. Zuzenean ezagutu nahi dugu gure enpresa emakidadunen errealitatea; izan ere, lankidetzan soilik lortuko dugu gipuzkoarren mugikortasun-premiei erantzungo dien zerbitzu bat ematea, bere bizitza garatu ahal izateko pertsona bakar bat ere ibilgailu pribatuaren mende ez egotea bermatuko duena".
- Alejandro Lara, Euskotreneko errepideko operazio eta mantentze-lanen arduraduna: “Lurraldebus autobus sarea kalitatearen, jasangarritasunaren eta herritarrekiko konpromisoaren sinonimo izan dadin lanean jarraitzen dugu egunero”.
Zumaia, 2025eko uztailaren 15a.- Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Euskotrenek Zumaian dituen instalazioetan izan da, Lurraldebusen zerbitzua ematen duten enpresekin egiten ari den bilera-sortari jarraituz. Bisita hauen helburua empresa hauen eguneroko lana, instalazioak eta tresnak zuzenean ezagutzea da eta Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoaren zerbitzua gero eta hobea izan dadin entzute aktiboa sustatzea da.
Euskotren enpresa publikoa da, eta 2015etik Lurraldebusen zazpi emakidetako baten parte da. Zehazki, Urola Kosta eta Debabarrena eskualdeetan ematen du zerbitzua. Gaur egun, 34 autobus ditu Lurraldebusen, eta ehun pertsona baino gehiago enplegatzen ditu.
David Gómez tailerreko arduradunarekin, Jorge Aguayo eta Maitane Almandoz trafikoko arduradunekin, Alejandro Lara errepideko arloko arduradunarekin eta Daniel Grijalbo arlo bereko laguntzailearekin batera, diputatuak enpresaren bulegoak, kontrol-postua eta tailerra ezagutzeko aukera izan du, eta bertatik bertara ikusi ditu Lurraldebusen zerbitzua ematen duten autobusak. Diputatuak eskerrak eman dizkio Euskotreni mugikortasun iraunkorraren alde egindako apustuagatik eta Debabarrena eta Urola Kostako herritarrek kalitatezko garraio publikoa izateko duten konpromisoagatik.
Azahara Domínguezek azaldu duenez, legegintzaldi honetan Euskotreneko autobusen ia erdia ( % 41,11) berritu egingo direla aurreikusten da. Zehazki, 2023ko uztailaren 1etik gaur egun arte hiru autobus berri sartu dira, eta gainerako hamabiak 2027ko uztaila baino lehen berritzea aurreikusten da. Flotaren pixkanakako berritze horrek zerbitzu erosoagoa eta iraunkorragoa eskaintzea ahalbidetzen du; izan ere, autobusek, Irizar, Scania, Volvo eta Setra enpresetakoak, hibridazio-sistemak dituzte eta eraginkorragoak dira; beraz, karbono-aztarna murrizten dute, eta erabiltzaileei erosotasun guztiak eskaintzen dizkiete. Gainera, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun-estandarrak betetzen dituzte.
Gainera, Euskotreneko arduradunek azaldu dutenez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuaren eskutik, maiztasunak eta ordutegiak optimizatzen daude, gaur egun dagoen benetako eskarira hobeto egokitzeko. Era berean, intermodalitatea hobetzen saiatzen ari dira, garraio publikoko beste modu batzuekiko konexioa hobetuz, hala nola trenak eta bizikletak. Halaber, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko lan egiten dute, beren informazio-sistemak digitalizatuz eta modernizatuz, eta parte hartzeko bideak ezarriz, zerbitzua dauden benetako beharretara egokitzeko bidean aurrera egiteko.
3,5 milioi bidaia 2024an
Lurraldebusek 3,5 milioi bidaiako muga lortu zuen eskualde hauetan 2024an, 2023an erregistratutako datuak % 5,34 hobetuz. Gainera, 2024an, 1.028 errefortzu eta 144 zerbitzu berezi jarri ziren martxan eskualde horietan.
Linea erabiliena DB04 (Mallabia>Ermua>Eibar>Elgoibar>Mendaro>Deba>Mutriku>Ondarroa) izan zen, milioitik gora bidaiarekin; ondoren, UK10 (Zumaia>Getaria>Zarautz>Donostia), 659.977 bidaiarekin, eta UK09 (Zumaia>Getaria>Zarautz>Orio>Usurbil>Donostia), 597.831 bidaiarekin.
Erabiltzaileen profilari dagokionez, hamarretik sei baino gehiago ( % 63,98) emakumeak izan ziren, eta % 36,02 gizonak.
"Mugikortasun iraunkorraren aldeko gure apustua estrategikoa eta zalantzarik gabekoa da; horregatik, Lurraldebusi inoizko aurrekonturik handiena eman diogu, 61 milioi, herritar guztientzako zerbitzu erosoa, modernoa eta eskuragarria eskaintzen jarraitzeko helburuarekin. Zuzenean ezagutu nahi dugu gure enpresa emakidadunen errealitatea; izan ere, lankidetzan soilik lortuko dugu gipuzkoarren mugikortasun-premiei erantzungo dien zerbitzu bat ematea, bere bizitza garatu ahal izateko pertsona bakar bat ere ibilgailu pribatuaren mende ez egotea bermatuko duena", adierazi du Azahara Domínguez diputatuak.
Bestalde, Alejandro Lara Euskotreneko errepideko operazio eta mantentze-lanen arduradunak honako hau adierazi du: "Euskotreneko kide diren pertsona guztiak erabat jabetzen dira herritarrekin duten erantzukizunaz. Horregatik, egunero egiten dute lan, ahal den neurrian, gugan konfiantza dutenen bizi-kalitatea hobetzeko, adeitasuna, hurbiltasuna eta apaltasuna ezaugarri dituen zerbitzua eskainiz ".
• 2015etik Lurraldebusen zerbitzua ematen duen enpresa honek 34 autobus ditu Urola Kosta eta Debabarrena eskualdeetan, eta ehun pertsona baino gehiago enplegatzen ditu.
• Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Mugikortasun iraunkorraren aldeko gure apustua estrategikoa eta zalantzarik gabekoa da; horregatik, Lurraldebusi inoizko aurrekonturik handiena eman diogu, 61 milioi, herritar guztientzako zerbitzu erosoa, modernoa eta eskuragarria eskaintzen jarraitzeko helburuarekin. Zuzenean ezagutu nahi dugu gure enpresa emakidadunen errealitatea; izan ere, lankidetzan soilik lortuko dugu gipuzkoarren mugikortasun-premiei erantzungo dien zerbitzu bat ematea, bere bizitza garatu ahal izateko pertsona bakar bat ere ibilgailu pribatuaren mende ez egotea bermatuko duena".
• Alejandro Lara, Euskotreneko errepideko operazio eta mantentze-lanen arduraduna: “Lurraldebus autobus sarea kalitatearen, jasangarritasunaren eta herritarrekiko konpromisoaren sinonimo izan dadin lanean jarraitzen dugu egunero”.

5732