Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebusek Oarsoaldean ematen duen zerbitzuan hobekuntzak iragarri ditu
Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebusek Oarsoaldean ematen duen zerbitzuan hobekuntzak iragarri ditu
Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebusek Oarsoaldean ematen duen zerbitzuan hobekuntzak iragarri ditu
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak aurreratu duenez, eskualdeko Lurraldebuseko emakida berriaren lehen asteetako funtzionamendua aztertu ondoren, ordutegi batzuk zabaldu eta egokituko dira, bidaia gehiago gehituko dira eta hainbat zerbitzu indartuko dira, erabiltzaileentzat esperientzia erosoagoa izan dadin eta dauden beharretara hobeto egokitu dadin. Iragarritako aldaketak azaroaren amaierarako jarriko dira martxan.

Azahara Domínguez diputatua Errenteriako auzo elkarteen ordezkariekin
Lurraldebusek Oarsoaldean abiatu duen emakida berriaren lehen asteetako funtzionamendua aztertu ondoren —joan den urriaren 1ean jarri zen martxan—, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hainbat aldaketa egingo ditu, “erabiltzaileentzako esperientzia erosoagoa izan dadin eta dauden beharretara hobeto egokitu dadin”.
Hala jakinarazi du Azahara Domínguez diputatuak. Errenteriako auzo-elkarteetako ordezkariekin bildu da Beraunen. Irailean, emakida berria martxan jarri aurretik, bizilagunekin bilerak egiteko konpromisoa hartu zuen, linea berriak nola funtzionatzen ari diren aztertzeko.
Diputatuak azaldu duenez, aldaketak hilabete honen amaieran jarriko dira indarrean, horretarako behar diren administrazio-izapideak egin ondoren. Aldaketa horien artean daude "ordutegi batzuk zabaltzea eta egokitzea, bidaia gehiago gehitzea eta zerbitzu batzuk indartzea", herritarrei "gero eta zerbitzu hobea" eskaintzeko helburuarekin.
OR02 (Oiartzun > Errenteria > Pasai Antxo > Donostia, Grosetik)
Astelehenetik ostiralera, goizeko lehen hiru zerbitzuak hamar minutu aurreratuko dira Donostiarako noranzkoan, eta 5:15ean, 5:45ean eta 6:15ean emango dira. Neurri horren bidez, erabiltzaileek lanera garaiz iristeko eta distantzia luzeko lehen zerbitzuekin loturak egiteko aukera izango dute.
OR03 (Errenteria (Beraun) > Pasaia > Donostia, Grosetik)
Errenteriatik 13:15etik 20:30era bitartean eta Donostiatik 13:55etik 21:10era bitartean, 15 minuturo egongo da zerbitzua.
Gainera, igande eta jaiegunetan larunbatetako zerbitzu bera eskainiko da, ia egun osoan 20 minutuko maiztasunarekin.
OR05 (Pasai San Pedro > Donostia, Grosetik)
Donostiatik 13:25etik 21:10era bitartean, eta Pasai San Pedrotik 13:00etatik 21:00etara bitartean, 15 minuturo egongo da zerbitzua.
Gainera, igande eta jaiegunetan larunbatetako zerbitzu bera eskainiko da, ia egun osoan 20 minutuko maiztasunarekin.
OR08 (Oiartzun > Errenteria > Donostia Ospitaleak/Miramon)
Linea hobetuko da, eta irteera berriak gehituko dira: Oiartzundik 7:15ean eta 15:00etan, eta Donostiatik 15:45ean.
OR09 (Pasai San Pedro > Donostia (Ospitaleak/Miramon))
Linea hobetuko da, ordutegiak ospitale-eremura eta Miramonera bidaiatzen duten erabiltzaileen beharretara hobeto egokitzeko. Horrela, Pasaiatik orduro egongo da zerbitzua 7:35etik 20:35era bitartean, eta hiru irteera berri gehituko dira: 7:05ean, 14:05ean eta 21:05ean. Kontrako noranzkoan, 8:05etik 22:05era bitartean, orduro egongo da zerbitzua.
Era berean, “Pasaiako Udalak udalerriaren barrutiak garraio publikoaren bidez lotzeko proposamenik egin ez duenez, egoera hori konpontzeko asmoz, linea honek Eskalerillasen, Buena Vistan eta Nafarroa hiribidean egingo ditu geldialdiak, eta Molinaotik barrena hartuko du saihesbidea”, jakinarazi du diputatuak. Horrez gain, Udalari eskatu dio “dagozkion eskumenak bere gain hartzeko eta Pasaia barruan hiri-garraio publikoko zerbitzua eskaintzeko lan egiteko”.
OR10 (Oiartzun > Errenteria > Donostia (Antiguatik)
Donostiatik Oiartzunerako itzulera-ordutegiak egokituko dira. Lehen irteera 7:30ean izango da, eta 8:40tik 21:40ra bitartean orduro egongo da zerbitzua. Azken irteera, berriz, 22:00etan izango da.
OR15 (Errenteria (Beraun) > Donostia (Ospitaleak/Miramon)
Zerbitzua zabalduko da, eta irteera berriak eskainiko dira: Errenteriatik 5:20an, 6:20an eta 6:50ean, eta Donostiatik 22:20an.
Gainera, ordutegiak egokituko dira erabiltzaileen beharretara hobeto moldatzeko, batez ere langileen beharretara. Horrela, Donostiarako noranzkoan, 7:50etik 20:50era bitartean 60 minuturo egongo da zerbitzua, eta azken irteera 21:20an izango da. Gipuzkoako hiriburutik, berriz, orduro egongo da zerbitzua 7:20tik 22:20ra bitartean.
Bi linea berri
Bestalde, diputatuak gogorarazi du eskualdeak bi linea berri izango dituela. BI08 linea (Hondarribia > Errenteria > Pasai Antxo > Donostia, N-I errepidetik) eta BI09 linea (Irun > Errenteria > Pasai Antxo > Donostia, N-I errepidetik) dira.
Lehenengo lineari dagokionez, antzinako E20 linearen ibilbidea hartuko du, baina hobekuntza batekin: astelehenetik ostiralera egun osoan jardungo du, 30 minutuko maiztasunarekin.
BI09 lineak, berriz, E26 linearen ibilbidea berreskuratuko du, baina hobekuntzekin. Izan ere, astelehenetik ostiralera egun osoan eskainiko du zerbitzua, 30 minutuko maiztasunarekin.
“Hobekuntza hauen bidez, garraio publikoa egunero erabiltzen duten pertsonek modu erosoagoan bidaiatzea nahi dugu, beren eguneroko ohituretara eta beharretara hobeto egokitzen diren ordutegiekin, eskari handieneko ordu-tarteetan maiztasun handiagoekin eta itxaronaldi laburragoekin. Zerbitzu arinagoa, irisgarriagoa eta herritarren eguneroko beharretara egokituagoa eskaintzeko urratsak ematen jarraitu nahi dugu. Horrela, garraio publikoan bidaiatzeko esperientzia gero eta gogobetegarriagoa izatea eta eskaintzen dugun zerbitzuarekiko herritarrek duten konfiantzak egunez egun hazten jarraitzea nahi dugu”, adierazi du Azahara Dominguezek.
Azkenik, diputatuak konpromisoa hartu du “lineen funtzionamenduaren etengabeko jarraipena egiten jarraitzeko eta sor daitezkeen beharrak aztertzeko, beharrezkoa izanez gero zerbitzuaren kalitatea hobetzen jarraitzeko aukera emango duten doikuntza berriak egiteko”.
1822