Azahara Domínguezek Albaola bisitatu du Gipuzkoako 60 turismo-eragilerekin batera, ‘Ozentziyo’ ontziaren birgaitze proiektua ezagutzeko
Azahara Domínguezek Albaola bisitatu du Gipuzkoako 60 turismo-eragilerekin batera, ‘Ozentziyo’ ontziaren birgaitze proiektua ezagutzeko
Azahara Domínguezek Albaola bisitatu du Gipuzkoako 60 turismo-eragilerekin batera, ‘Ozentziyo’ ontziaren birgaitze proiektua ezagutzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak Oarsoaldeko baliabide turistiko hau balioan jarri du, Gipuzkoa helmuga jasangarri, benetako eta gure historiari lotutako gisa sustatzeko aukera ematen duelako.

Azahara Domínguez diputatuak Albaola bisitatu du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, asteazken honetan Pasaiako Albaola ontziola bisitatu du, Turismo HUBeko 60 kideekin batera; bertan ‘Ozentziyo’ berreraikitzen ari dira, Gipuzkoako egurrezko azken atunontzia.
Diputatuak azaldu duenez, bisitaren helburua, izaera teknikokoa, Pasaiako ontziolak egiten ari den atunontziaren zaharberritze integraleko proiektua bertatik bertara ezagutzea izan da, baita Gipuzkoan bultzatzen ari den turismo-estrategiaren barruan duen potentziala aztertzea ere. Horrela, bai foru arduradunak bai lurraldeko industria turistikoarekin lotutako eragile publiko eta pribatuek aukera izan dute Oarsoaldearen sustapenerako “eragile” berria gertutik ezagutzeko; izan ere, “kultura maritimoa, arrantza-tradizioa eta ondarearen interpretazioan egindako berrikuntza eskaintza turistiko berezi eta bereizgarri batean uztartzen dira”, nabarmendu du.
“Oso garrantzitsua da erakundeek, tokiko eragileek, enpresek eta herritarrek lurraldearen preskriptore gisa jardutea, benetako, jasangarri eta gure balioetan oinarritutako sustapen erreala bultzatuz. Albaola bezalako proiektuek gaitasun hori erakutsi dute, eta espero dugu ‘Ozentziyo’k ildo beretik garatzen jarraitzea”, adierazi du diputatuak. Era berean, bere departamentutik “horrelako ekimen estrategikoak Gipuzkoako eskaintza turistikoan sendo integratzen jarraitzeko” lanean arituko direla azpimarratu du, lurraldea helmuga jasangarri, benetako eta gure historiari lotu gisa kokatzen indartzeko; kasu honetan, memoria maritimoari lotuta.
Egurrezko azken atunontzi donostiarra
‘Ozentziyo’ egurrezko azken atunontzi donostiar tradizionala da, eta hegaluze eta bestelako atunideen arrantzarako antzinako artea den kacearen azken lekukoa. Albaolatik nabarmendu dutenez, “haren zaharberritzea itsasoa bizibide eta kultura izan zutenekiko errespetu-keinu bat da”.
Urte luzez nao San Juan ontziarekin egin bezala, zaharberritze lanek jendaurrean egingo dira; horrela, bisitariek bertatik bertara jarraitu ahal izango dituzte lanak. Gainera, berreskuratzea proiektu pedagogiko gisa planteatu da, bisitariei arrantza tradizionalaren balioak eta kalitate onena bermatzen duten teknika selektibo eta ekologikoak erakusteko.
1463