Breadcrumb

Asset Publisher

Back Bat da egoitzetan positibo emanda jarraitzen duen pertsona

Bat da egoitzetan positibo emanda jarraitzen duen pertsona

Azken 24 orduetan ere ez da kasu positibo eta heriotza gehiagorik izan.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, COVID-19ari dagokionean, eta azken 24 orduetan lurraldeko egoitza-sarean ere ez dela aldaketarik izan jakinarazi du; 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dute sarean.

Gaur arte, 394 adinekok gainditu dute gaixotasuna, 168 zendu dira eta bat da diagnostiko positiboarekin jarraitzen duena, eta Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan artatua izaten ari dira. Gipuzkoako egoitzetan COVID-19 lehen kasuak atzeman zirenetik, 15 zentro geratu dira birusik gabe, kasuak izan ondoren. Hauek dira zentro horiek: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.

  

1346