Breadcrumb

Asset Publisher

Back Pirinioetako Burdinaren Bideko bazkideak Gipuzkoako ondarea ezagutzen ari dira

Pirinioetako Burdinaren Bideko bazkideak Gipuzkoako ondarea ezagutzen ari dira

Burdinaren bideak balioan jartzen du Gipuzkoak duen ondare bikaina

Egunotan iaz ofizialki eratutako Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzeko Kultur Elkarteko bazkideak Beasaingo Igartza Jauregian lan bilera egiten ari dira.

Elkartean ondorengo hauek hartzen dute parte: Andorra: Govern d’Andorra eta Comú d’Andorra; Akitania: Commmunauté de Pays de Nay; Katalunia: Museu de la Ciència y la Tècnica, Generalitat eta  Gipuzkoa: GFA eta Beasaingo, Eibarko, Ormaiztegiko, Mutiloako eta Zeraingo udalak. Lenbur Fundazioa.

Bilkura honetan Elkarteko kideek bertatik ezagutuko dute Gipuzkoako burdinaren bidea eta horretarako Zeraingo Aizpea meategiak, Igartzako proiektua, Oiartzungo Arditurri meategiak, Aiako Agorregi burdinola, Eibarko armagintzaren museoa, Legazpiko burdinaren museoa eta Ormaiztegiko zubia bisitatuko dituzte.

Horrez gain, bileran landuko dute elkartean sartzeko irizpideak, Europako laguntzak jasotzeko aukerak dituzten ekimenak eta difusioarekin zer ikusirik dituzten gaiak, hau da bide-seinaleak, erakusketak, web orrialdea, liburuxka, etab.

Elkarte hau Pirinioetako burdinaren kulturaren eta tradizioaren inguruan azterketa-, kontserbazio- eta zabalkunde-lan bateratu bat garatzeaz arduratu da baliabide gehiago ibilbide europar batean kokatuz. Bide batez, burdinarekin eta jarduera siderurgikoarekin lotutako ondarea eta kultura balioan jartzea da helburua: meatzeak, burdinolak, artxiboak, arkitektura, betiere burdinaren munduarekin lotuta, Pirinioen bi aldeetan.

Burdinaren eta jarduera siderurgikoaren inguruko kultura-ondare handia du Gipuzkoak, eta nabarmentzekoak dira: Agorregi burdinola, Mirandaola burdinola. Euskal Burdinaren Museoa,  Igartza Proiektua, Zeraingo Kultur Parkea, Chillida-Leku. Ormaiztegiko zubia, Mutiloako meatzegunea, Arditurriko meatzeak, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa eta Eibarko Armagintzaren Museoa.

Sarearen lehenengo jardunak leku bakoitzeko azpiegituren hobekuntza nabarmendu du, kalitatezko zerbitzuak dituen Bide bat sortzeko. Une honetan, Bidea egin liteke eta industria-ondare handi bat (meatzeak, burdinolak, beharginen habitata eta abar) ezagutu daiteke, eta jarduera eta erakustaldi presentzialetara ere bertaratzeko aukera badago”, azaldu du María José Telleria, Kulturako Zuzendariak.

Sarearen helburu nagusiak honako hauek dira: burdinari eta Pirinioetan izan duen erabilerari buruzko ikerketa; mugaz haraindiko lankidetza; kultura-turismoko produktuak sortzea; eta garapen ekonomiko eta sozialeko produktuak sortzea.

Telleriarentzat “burniaren bideak balioan jartzen du Gipuzkoak duen ondarea eta Europako Kultura Ibilbide bati dagokion aitorpena jasotzea garrantzitsua da”.

Sare honek helburu zientifiko hauek beteko ditu: informazio-trukea sarea osatzen duten Pirinioetako eskualdeen artean; burdinarekin lotutako ondarearen inbentario erkidea eta kartografia;  Pirinioetako burdinaren ondarea atxikitzea, leheneratzea, zabaltzea eta sustatzea;  Bidea kultura-turismoaren munduan kokatzea; burdinaren ondareari buruzko ibilbide bat proposatzea Europari begira; Lurralde-sustapena egokitzea bokazio kultural eta turistikoa balioztatuz, jasangarritasun sozial eta ekologikoa bilatuta; Europako Kontseiluarekin eta Europako erakundeekin izan beharreko harremanak sustatzea; Harremanak estutzea Kultura Ibilbideen Europako Institutuarekin; Elkarrizketa eta berrikuntza sustatzea, Europako beste kultura-ibilbide batzuekin batera; Administrazio Publikoen eta erakunde pribatuen laguntza;  Gazteei zuzendutako jarduerak sustatzea eta abiaraztea.

  

1320