Breadcrumb

Asset Publisher

Back 'Cantábrico' filmaren aurrestreinaldia martxoaren 7an

'Cantábrico' filmaren aurrestreinaldia martxoaren 7an

GNaturaldiaren esparruan Principe Aretoan proiektatuko da bertan zuzendaria, produktorea eta Ingurumeneko diputatua izango direlarik.

2017/03/01

Gipuzkoa Naturaldia esparruaren barruan, martxoaren 7an, Cantábrico, Los Dominios del Oso Pardo film dokumentalaren mundu mailako aurrestreinaldia izango da Donostian; Joaquín Gutierrezek zuzendu eta filmatu du, eta Wanda Vision ekoiztetxeko José María Morales jaunak ekoiztu du.

Martxoaren 7ko goizeko 10:00etan emanaldi pribatua egingo da prentsarako Principe zinema-aretoan, eta 11:30ean prentsaurrekoa izango da areto berean; bertan parte hartuko dute Joaquín Gutiérrez filmaren zuzendaria, José María Morales ekoizlea, eta Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatua.

Egun berean, arratsaldeko 19:00etan, filma proiektatuko da eta, ondoren, solasaldia izango da zuzendariarekin, ekoizlearekin, Carlos de Hita soinu eta narrazioko teknikariarekin, eta Joaquín Araujo natura arloko adituarekin.

Proiekziora sartzeko gonbidapena beharko da; nahi izanez gero, eskatu 943 112915  telefonoan edo ingurumenzuzendaritza@gipuzkoa.eus posta elektronikoan.

Filma martxoaren 31n estreinatuko da zinema nazionalen eta nazioartekoen zirkuituetan.

Film hori  Gaztela-Leon, Kantabria, Asturias eta Euskadin filmatu da. Mendilerroz eta bailaraz osatutako 480 kilometroko luzera duen segida bat, bataz besteko zabalera 100 kilometro, 60 eta 120 kilometroko tarteen barruan Kalitate handiko ekoizpen bat da, eta zinemako pantaila handietan proiektatzeko diseinatua dago. Proiektuak lurralde basati bat ezagutarazi nahi du, aparteko bioaniztasuna duena eta zinemako eta telebista nazionalen eta nazioartekoen zirkuituetan erabat ezezaguna dena. Lau urtaroak oinarri hartuta eman dugu Kantauriko Mendikatearen itzulia, espezie desberdinek sortu dituzten istorioak kontatuz: hartz arrea, otsoa, basakatua, basoilarra, izokinak, landare haragijaleak edo armiarmak eta tximeletak.

Ekoizleek oihartzuna izango duen film bat egin nahi izan dute, Guadalquivir-en antzera munduko herri guztietara iritsiko dena, autonomia erkidegoko basabizitza ezagutarazi nahi duena, eta naturaren behaketarekin eta turismo ekologikoarekin zerikusia duten jarduketak sustatzen lagunduko duena.

Wanda Films eta Bitis Docu-k baliabide tekniko berritzaileenak eta baliabide profesional hoberenak jarri dituzte pelikula dokumental honen eskura, maila goreneko produkzio sofistikatu honekin hasteko, eta lan taldeko parte izan dira ere operadoreak,  bigarren kamera unitateak, naturalistak, soinulariak, editoreak, soinu teknikariak, musikoak, airezko baliabideak, etab.  

Filmaketa taldeak Kantauriko Mendikateko naturagunera gerturatu dira ezkutukoenak diren txokoak filmatzeko, eta espezie adierazgarrienetara gerturatu dira, beraien bizitza pribatua erakusteko eta inoiz filmatu ez diren jarrerak erregistratzeko. Horretarako, filmaketa baliabide aurreratuenak erabili dira.  Bereizmen ultra handiko kamerak 6K grabatzeko gai direnak eta abiadura handikoak, 1500 fotograma segundoko baino azkarrago lan egiteko gai direnak,  gizakiarentzako antzemanezinak diren mugimenduak moteltzeko. Time lapse-a, egunak irauten dute jarduketak segundo gutxi batzuetan erakusteaz arduratzen da, baso bateko perretxiko batzuen hazkundea bezala.

Cantábrico filmatzeko orduan, airezko baliabideak ere oso garrantzitsuak izan dira . Helikopteroek, cineflex moduko egonkorgailua dutenek, paisaia zoragarriak jaso dituzte eta ikuspegi paregabe batetik animaliengana gerturatzen gaituzte.  Baina baso barrutik hegan egiten dugu baita ere telegidatutako dronetan atxikitako bereizmen handiko kamerei esker, inoiz ikusi ez diren mugimenduak lortuz.

Joaquín Gutiérrez Acha, bizitza basatiaren dokumentalen naturalista, ekoizlea eta kamera da. Mundu mailako dokumentalen konpainia interesgarrienetako laguntza eta finantziazioa lortu dituen lehen espainiarra da, besteak beste: National Geographic Television, BBC (Natural History Unit), Survival Anglia Televisión, Canal + España, Canal + Francia, Terra Mater Factual Studios, eta Parthenon Entertainment. Bere programek oihartzun handia izan dute dokumentalen nazioarte mailako merkatuan, eta, horrela, sari ugari jaso ditu eta mundu osoko telebistetan emititu dira. Bere programa garrantzitsuenetako batzuk: El latido del bosque,  El diablo de los matorrales, Blindados de la noche, Las montañas del lobo, Lince ibérico, Entrelobos, eta Guadalquivir.

José María Moralesek 60 film luze baino gehiago produzitu edo koproduzitu ditu, sari nazional zein nazioarteko asko lortu dituztenak, besteak beste: Profundo Carmesí, El Crimen del padre Amaro, Nómadas del Viento, Teta Asustada, Nido vacío, La Perdición de los hombres, La Soledad, 14 kilómetros, El Faro de las Orcas, eta  Guadalquivir.

Gipuzkoa Naturaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako sormen kolektiboko ekitaldia da, Gipuzkoako Naturari buruzko kalitatearen dibulgazioa bultzatzeko eta publiko osoari zuzendua, hain zuzen ere, naturari buruzko dibulgazio sortzaile eta erakargarria sustatzeko sortua, eta publiko osoari iristeko baliagarri izango diren kanal, diziplina eta formatu desberdinak erabiltzen dituena.

  

1853