Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 29ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 29ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/11/29
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Adierazpen Instituzionala: 2022ko Euskararen nazioarteko eguna.
  • Dirulaguntza zuzenean ematea Arizmendiarrieta Kristau Fundazioari lankidetzazko ekonomiaren eremuan kokatzen den enpresa eredu inklusibo parte-hartzaile proiektua finantzatzen laguntzeko.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Altzoko saneamendu kolektorearen trazadura berria egitekoa, Ipentzaundi baserriaren ondoan egungo hodia hondoratzeagatik.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin eta Getariako Udalarekin lankidetza-hitzarmena onestea, Zarautz Jauregia birgaitzeko proiektua finantzatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Gastu gehigarria baimentzea Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko dirulaguntza-programako 2022ko deialdian.
  • Proiektuaren eguneraketa eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Pasaian, zahartzearen eta mendekotasunaren arloko erreferentziazko zentroa eta lur azpiko aparkamendua egiteko Exekuzio Proiektuko obrak. Aldez aurreko tramitazioa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Besterengarritzat jotzea eta salerosketa bidez Zarauzko Udalaren alde eskualdatzea hiru landa-finka.
  • Besterengarritzat jotzea eta Pasaiako Udalari eskualdatzea salerosketa bidez, hiru finken partaidetza zatiezina.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituak sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • IZFE SAri emandako mandatu hau aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Itzulketen plataforma" izeneko proiektuarena. Aldez aurreko tramitazioa.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aurkeztutako alegazioa ebatzi eta proiektu hau onestea: Altzagan, GI-3871 errepidea 2'100 eta 2'600 KPen artean zabaltzea eta hobetzekoa.
  • Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Deban, N-634 errepideko 42,255 eta 42,295 kp-en arteko lur erauzketako ezponda egonkortzeko lanak.
  • Aldatzea honako zerbitzu kontratua: Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide sareko egituren kudeaketa integratua.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Bideragarritasun azterketa hau onestea: Elgoibarko «6.E El Pilar» eremuan gizarte zerbitzuetako ekipamendu bat eta aparkaleku bat eraikitzeko lanen emakidaren kontratu mistoa gauzatzeko kontratazio espedienteari dagokiona.
  • Prezio eguneratuak onestea sinatutako kontratu hauetan: mendetasun egoeran dauden adinekoei egoitzako eta eguneko zentroko zerbitzuak eta zentro horietan kokatuta dauden desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak ematea xede dutenak.
  • Modulu ekonomikoak onestea sinatutako kontratu-programa eta lankidetza hitzarmen hauetan: mendetasun egoeran dauden adinekoei egoitzako eta eguneko zentroko zerbitzuak eta zentro horietan kokatuta dauden desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak ematea xede dutenak.
  • Onartzea José Matía Calvo Fundazioak Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Gerozerlan SLren artean sinatutako hitzarmenaren titulartasuna aldatzeko egindako eskaera.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Elgoibarko 6.E El Pilar eremuan gizarte zerbitzuetako ekipamendu bat eta aparkaleku bat eraikitzeko lanen emakidaren kontratu mistoa gauzatzeko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • 19/2022 Foru Dekretua, azaroaren 29koa, Kulturako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  

1253