Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2021eko abenduaren 15eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko abenduaren 15eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/12/15
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Hitzarmen hau hirugarren aldiz luzatzea: Aieteko Giza Eskubideen Baliabide Pedagogikoen Zentroaren proiektuaren fase pilotua garatzekoa (aurretiazko tramitazioa).
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei eta mankomunitateei zuzendutakoak, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jardueretarako (aurretiazko tramitazioa).

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioei gordetako lanpostuen zerrenda aldatzea.
  • Nekazaritzako 4 teknikari laguntzaile karrerako funtzionario izendatzea.
  • Obra eta proiektuetako 13 teknikari laguntzaile praktiketako funtzionario izendatzea.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Lankidetza hitzarmen hau onestea: Uraren Euskal Agentziarekin eta Añarbeko Uren Mankomunitatearekin sinatu beharrekoa, Donostiako Anoetako zonako saneamenduaren proiektu eguneratuko obrak (1. fasea) gauzatzeko.
  • Oiartzun ibaian (Oiartzun) Txabola eta Aiendola presa txikiak eraisteko Proiektua eta horrek eragindako ondasunen eta eskubideen zerrenda onestea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko dirulaguntza programaren 2021eko deialdiari aurre egiteko gastu gehigarria baimentzea.
  • Kontratazio-espediente honen administrazio-klausula partikularren agiriko ezaugarrien taulako 13.4. atala (sailkapena) aldatzea: "MUBIL Mugikortasun Adimentsu eta Jasangarriko Zentroaren gauzatze proiektua Eskuzaitzetan" izeneko proiektuari dagozkion obrak.
  • Fundacion HAZI Fundazioari egin beharreko mandatu hau onestea: "Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari zuzendutako zerbitzu informatikoak eta aholkularitza teknikoa" proiektua gauzatzekoa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Hernaniko Ibaiondo industrialdean dagoen "Orbegozo" eraikinaren bigarren solairuko 2.3, 2.4 eta 2.7 bulegoen nahiz 1. eta 2. garaje plazen erabileraren doako lagapena onartzea, eskualdeko nekazaritza bulego gisa erabiltzeko.
  • "Jesus Maria Leizaola jaunaren brontzezko eskultura" artelana besterengarritzat jotzea eta Donostiako Udalari besterentzea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio-espediente hau onestea: Ogasun eta Finantza Departamentuko datuen eta dokumentuen tratamendurako zerbitzuak (aurretiazko tramitazioa).
  • Genero indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren 2021eko funtsak udalen artean banatzea Eudelek adostutako irizpideen arabera.
  • Konpromiso kreditua sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Ordainketa kredituaren transferentziak egitea eta konpromiso kredituak sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentziak egitea eta konpromiso kredituak sortzea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Hasierako onespena ematea Bidegi SArekin sinatutako garapenerako 3. hitzarmen espezifiko honen 2. aldaketari:  mandatua egiteko foru sozietate publikoari N-I eta A-15 errepideek osatutako ahalmen handiko bide ardatzeko Gipuzkoako zenbait zatitan kobrantza sistemaren proiektua idatzi eta gauzatzeko, eta sistema abian jarri, erabili, mantendu eta ustiatzeko.
  • Kontratu hau aldatzea: Belabieta tuneleko (A-15 autobidea) estaldura sendotzeko eta instalazioak egokitzeko (2004/54/CE Direktiba) proiektuaren 1. separataren proiektu berrikusiaren obrak zuzentzeko laguntza teknikoa. Iruñerako hodia.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • 13/2021 Foru Dekretua, abenduaren 15ekoa, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onesten dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean "Hegalak Zabalik Fundazioa.Deporte adaptado" fundazioari: igerilekuen iragazki-sistemaren eraberritzea finantzatzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Anoeta Kiroldegia SAri: Paco Yoldi kiroldegiko obrak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Donostiako kiroletako udal Patronatuari: Illumbe Donostia Arena 2016 erabilera anitzeko zentroan egurrezko kirol-zoladura jartzea finantzatzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gipuzkoako Herri Kirolak Federazioari: 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra funtzio publiko eskuordetuak gauzatzeko.
  • Ekarpen ekonomiko osagarri bat egitea Kirolgi Fundazioari: Gipuzkoan emakumezkoen eskubaloiko 2022ko Erregina Kopa antolatzeko.
  

1714