Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2021eko uztailaren 20ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2021eko uztailaren 20ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2021/07/20
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, ULIAZPI eta KABIArentzat eta IZFE SArentzat erantzukizun zibil/ondare erantzukizuneko asegurua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Jarduera-protokolo orokor hau onartzea: SPORTEK HUB Kirolaren Teknologia Berritzaileen Huba sortzeko Gipuzkoan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharreko jarduera-protokolo orokor hau onartzea: Donostian Teknologia Kuantikoen Poloa sor dadin bultzatzeko.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Errezilgo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Testu Bategina onestea, 2021eko martxoan idatzitako dokumentuaren arabera.
  • Behin betiko onestea "Ormaiztegiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa, hirigintza araudiko zenbait xedapenei dagokiena".
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalerriei zuzendutakoak, udal-plangintza orokorra Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzearen edo berrikustearen ondoriozko gastuak finantzatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Arau proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2020ko Kontu Orokorra onartzen duena.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituen transferentziak egitea Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentziak egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea, foru eskumenaren eremuko jarduketei dagokienez, GI-20 Donostiako saihesbidean Marrutxipiko lotunearen Proiektu berrikusia.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutakoak, Kultura Eskola Programako arte- eta kultura-jarduerak egiteko.
  • Sari hauen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia onartzea: hainbat arte-arlotan sorkuntza sustatzeko "Egile" sariak.
  

1550