Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 2ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2022ko azaroaren 2ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2022/11/02
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • “Gipuzkoako Urrezko Plaka” Elkar Taldeari emateko espedientea hastea.
  • 16/2022 Foru Dekretua, azaroaren 2koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren titularra izendatzekoa.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: telefono bidezko komunikazio zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa burutzekoa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onestea: lehen sektorean digitalizazioa sustatzeko programakoak.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin, Euskal Trenbide Sarearekin eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresa-erakunde publikoarekin hitzarmena onestea, Donostiako Loiolako Erriberako aldagunea finantzatu eta eraikitzeko.
  • Dirulaguntza ematea zuzenean Pasaiako Udalari: Pasaia Itsas Festibalaren antolaketak eta ospakizunak eragindako gastuak finantzatzeko.
  • Onestea San Jose Egoitzari dagokion higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Azkoitiko Udalak egindakoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Ogasun eta Finantza Departamentuan kreditu gehigarri bat.
  • Sari honen oinarri arautzaileak eta deialdia onestea: "2022/2023 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek fiskalitatea berritzeko proposatutako ideiak" izenekoa. Tramitazio aurreratua.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea honako zerbitzu kontratua: GI-631 errepideko (Azkoitia-Urretxu) 26,600 eta 27,800 Kpen artean aurrea hartzeko zati bat eraikitzeko proiektuaren obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa.
  • Proiektu hau onestea: Tolosan (GI-2130-A) Zumaingo tuneleko (barrualdea eta kanpoaldea) argiteria instalazioak berritzekoa.
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Tolosan (GI-2130-A) Zumaingo tuneleko (barrualdea eta kanpoaldea) argiteria instalazioak berritzeko proiektukoak. Tramitazio aurreratua.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Casa Hospital San Juan de Dios Donostia entitatearekin sinatu beharreko kontratu-programa hau onestea: gizarte bazterketa egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak emateko.
  • Aldatzea Asociación de Intervención Socioeducativa Kalexka entitatearekin sinatutako kontratu-programa, gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zerbitzuak eta programak eskaintzeko: I. (zentroak, programak eta kokalekua) II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak.
  • Aldatzea Suspergintza Asociación de Intervención Social de Bilbao entitatearekin sinatutako kontratu-programa, gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zerbitzuak eta programak eskaintzeko: I. (zentroak eta programak), II. (langileen zerrenda) eta III. (erregimen ekonomikoa) eranskinak.
  

1685