Breadcrumb

Asset Publisher

Back Diputatuen kontseiluak 2023ko maiatzaren 2ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko maiatzaren 2ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/05/02
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: kostaldeko udalentzako Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriaren Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasun laguntzaren osagarri gisa.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Etxebizitza ez den beste erabilera baterako errentamendu kontratu hau aldatzea: Donostiako Fermín Calbetón kaleko 19. zenbakian dagoen eraikinari buruzkoa.
  • Onestea Ama Xantalen Egoitzari dagokion higiezinaren titulartasunaren doako lagapena, Irungo Udalak egindakoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 9/2023 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, Gipuzkoako toki entitateen kontabilitatearen arau esparrua ezartzen duen abenduaren 15eko 86/2015 Foru Dekretua aldatzen duena.
  • Baimena ematea SEED GIPUZKOA, SCR SA arrisku kapitaleko sozietatearen diruzkoa ez den kapital-gehikuntzaren akzioak harpidetzeko.
  • Konpromiso kredituak sortzea Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituak sortzea Ogasun eta Finantza Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sareko arrisku geoteknikoen ebaluazio eta kudeaketa integratuaren zerbitzuena.
  • Proiektu hau onestea: Hondarribiko GI-636 errepideko 12,340 KPan dagoen fabrika-obra sendotzeko 1. Proiektu aldatua.
  • Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Hondarribiko GI-636 errepideko 12,340 KPan dagoen fabrika-obra sendotzeko 1. Proiektu aldatua.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko programak emateko sinatutako kontratu-programa hauek: Arrats Elkartearekin sinatutakoa: I. (zentroa, zerbitzuak eta kokapena), II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak; Kalexka erakundearekin sinatutakoa: II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak eta Peñascal S Coop erakundearekin sinatutakoa: II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak.
  • Aldatzea Babesten Gipuzkoa, SL entitatearekin sinatutako kontratu-programa adingabeentzat egoitza zentroen zerbitzuak emateko: I. (zentroak, zerbitzuak eta kokalekua), II. (langileen zerrenda) eta III. (araubide ekonomikoa) eranskinak.
  • Arrasateko San Juan de Dios Ospitalarekin sinatutako kontratu-programa suntsiaraztea eta kontratu-programa berria onestea, gizarte bazterketa egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzeko.
  

1518