Diputatuen kontseiluak 2025eko abenduaren 23ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2025eko abenduaren 23ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/12/23

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Foru Dekretu-Ebazpena, foru diputatuen idazkaria - Kabineteko idazkaria izendatzekoa.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Baliozkotzea Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioaren alde gastua baimendu eta xedatzen duten Foru Aginduak.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Cita Alzheimer fundazioaren alde alzheimerra eta beste dementzien prebentzioaren arloko proiektu baterako.
- Fundación Cita Alzheimer erakundearekin programa-kontratu berritzailea eta esperimentala onestea, "Alzheimerrean eta beste dementzian espezializatutako Eguneko zentroa-GO ON zita proiektua" zerbitzua emateko.
- Onestea 4 plaza berri hitzartzea Asociación de Intervención Socioeducativa Kalexka elkartearekin, gizarteratzeko laguntzak dituen etxebizitza-zerbitzuan.
- Zumarragako (Argixao), Zumaiako (Otezuri) eta Lazkaoko (Txindoki) obra-emakidako administrazio-kontratuak aldatzea.
- Onestea Eraikuntza Birgaikuntza Artapena SL entitatearekin sinatutako obra kontratu hau egiteko epearen luzapena: "Pasaiako zahartzearen eta lurpeko aparkalekuaren erreferentziako zentroa gauzatzeko proiektua".
- Onestea, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginarekin, mendekotasun-egoeran dauden adinekoen eremuan emandako zerbitzuen gutxieneko lan-baldintzak.
- Aldatzea mendekotasun egoeran dauden adinekoen eremuan emandako zerbitzu administrazio-kontratu jakin batzuk.
- Gauzatze-aldiak amaituta dituzten administrazio-kontratuetan 2025eko gutxieneko lan-baldintzak sartzea eta gastuak konpentsatzeko prezio berriak onestea.
- Onartzea, mendekotasun-egoeran dauden adinekoen eremuari dagozkion zerbitzuak ituntzeko 2025 modulu ekonomikoak.
- Kontratu honen bigarren aldaketa onestea: Elgoibarko "6.E- El Pilar" eremuan aparkaleku bat egiteko obrak eta gizarte-zerbitzuetako ekipamendu bat eraikitzeko emakida-kontratu mistoa.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gureak Lanean SA entitateari, 2025. urtean zehar izandako kostuen gehikuntza finantzatzeko.
- "Gipuzkoa Zainduz, S.A." merkataritza sozietate foralaren Administrazio Kontseiluaren kideen izendapena.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Kontratazio Zentralaren bidez higiene eta garbiketa produktuak hornitzeko esparru akordioa.
- Aldatzea funtzionarioei gordetako lanpostu zerrenda.
- IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Biztanleen udal-errolda kudeatzeko sistema berria".
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzea Auzitegi Gorenean, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak azaroaren 27an emandako 36/2025 Ebazpenaren aurka.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2026ko deialdia onestea: Lehen Enpleguko programako enpresei zuzendutakoak, Elkar-EKIN Lanean programaren ibilbide profesionalen batean parte hartu duten migratzaileak kontratatzeko. Aldez aurreko tramitazioa.
- Dirulaguntza lerro honen 2026ko deialdia onestea: "Inbertsioetarako eta bideragarritasun proiektuetarako dirulaguntzak «elkar-EKIN Lanean» programaren esparruan. Aldez aurreko tramitazioa.
- ZIUR Fundazioaren alde gastua baimendu eta xedatzen duen urtarrilaren 24ko FA-EP-2025-0005 Foru Agindua baliozkotzea.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Donostiako Intxaurrondo kaleko 12. zenbakian dagoen higiezinaren errentamendu-kontratua, gizarte-zerbitzuekin lotutako laguntza-zerbitzu bat emateko. Aldez aurreko tramitazioa.
- Onestea Urretxuko Udalarekin sinatutako errentamendu-kontratuaren gehigarria planta fotovoltaiko bat ezartzeko eta ustiatzeko.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 1/2025 Foru Dekretu Araua, abenduaren 23koa, zenbait zerga aldaketa onesten dituena.
- 26/2025 Foru Dekretua, abenduaren 23koa, zeinaren bidez garatzen baitira kriptoaktibo zerbitzuen hornitzaile jakin batzuek egoki jarduteko bete behar dituzten arauak eta dagozkien informazio obligazioak.
- 27/2025 Foru Dekretua, abenduaren 23koa, maiatzaren 9ko 1/2025 Foru Arauaren zenbait aldaketa erregelamendu bidez garatu, lan etekinen atxikipen taulak aldatu eta 2026an aplikatzekoak diren eguneratze koefizienteak onesten dituena.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaerak ebaztea.
- Kreditu lerroak berritzeko eta birfinantzatzeko egin diren gestioen berri ematea.
- Kontratazio hau onestea: Ogasun eta Finantza Departamentuko datu eta dokumentuen tratamendurako zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.
- Salerosketa bidez eskualdatzea "ABE PRIVATE EQUITY FUND, FCR" izeneko arrisku kapitaleko funtseko A motako partaidetza guztiak.
- Kredituen transferentzia sortzea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Gobernantza Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea, konpromiso kredituen transferentzia eta ordainketa kreditu transferentzia Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
- Konpromiso kredituak sortzea, konpromiso kredituen transferentzia eta ordainketa kreditu transferentzia Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
- Kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko eskualde sareko eta sare lokaletako errepideak eta foru-bizikleta bideak artatzeko eta ustiatzeko hainbat jarduketa egitea.
- Proiektu hau onestea: Gi-3751 errepide zabaltzeko eta Amasatik Villabonara oinezko konexioa egitea.
- Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia-Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras, S.A.ri baimena ematea txanda-kontratu baten bidez pertsona bat kontratatzeko, obra zibileko proiektuetako goi-mailako teknikariaren profilarekin.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: "Koldo Mitxelena Kulturuneko eraberritze partzialeko obraren lan osagarriak" proiektua. Aldez aurreko tramitazioa.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Donostiako Elizbarrutiari bere jabetzako Gipuzkoako kultura ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko.
2792